Abenduko izarrak

sábado, 19 de noviembre de 2016

Etor bedi zure Erreinua...



Etor bedi zure Erreinua…
Kristo Erregeren jaiak hasiera trumoitsua dauka. Monarkiaren alde jarri zan Elizea, jaiotzear zegozen errepubliken aurka. Ezin ukatu erlijioa eta politikak izan daben hartuemona. Gaurko testuek, ordea, zelako erregea dan Jesus argituko deuskue...
 
Nire itauna, orain zuei, Jainko Erreinua, “etor bedi zure erreinua” errezatzen dogun bakoitzean, ze errege, ze erreinu daukagu buruan? Ze gizarte motaren alde egiten dogu gure ahalegina? Jainko Erreinua artez ulertzea nahi eta nahizkoa da, Jesusen erregetza ganoraz ulertu ahal izateko.

Etor bedi zure Erreinua…

Jainkoa munduan errege bada, neurri berean ez dabez boteretsuek ahulak menperatuko, aberatsak ez dira pobreetaz aprobetxatuko, gizonezkoek ez dabe emakumea menperatuko, Lehenengo Munduko herrialdeek ez dabez Hirugarrenengokoak bortxatuko, ezta armak egin, dirua irabazi eta gerrak Siria edo Irakera eroango. 

Etor bedi zure Erreinua…

Bestalde, Jainkoak eta bere justiziak agintzen badau ez dira nagusi bakarrak izango dirua, indarra, armak, ongizatea edota boterea. Ezingo jako edozein zesar-i Jainkoarena emon (ikus Lk 20, 25). Ezingo dira, aldi berean, Jainkoa eta Dirua zerbitzatu.

Beraz, gaur errezatu daigun “etor bedi zure erreinua” Jesusen jarrerak jarraitu gurean.

Etor bedi zure Erreinua…        




No hay comentarios: