Kanta honeek be oso gustukoak dira...
Eskerrak bere argazkiak bialtzearren, bizkor eta ederto baten, Mari Karmen Valienteri.
Eta etxean ensaietako bertsoak? Hona hemen!
Kontsumismoa gure artean
bizi dogu egunero,
hauxe da bizi dogun tentaldi
euki danetik oparo
jostailu eta mizkeri asko
paga nahi dogu astero
eta munduan hainbeste ume
janariaren espero.
Atara gaizuz, Aita maitea
bide oker honetatik
izan
gaitezen bihotz zabalak
on
eginaz umetatik.
Zu Aita zara, maite
gaituzu
atara gaizuz gatxetik
eta horrela biziko gara
guztiok alai ta pozik.
Haurtxo txikia gugaitik jaio
zinan askatxo batean
horrexegaitik
eskatzen deutsut
nire
bihotz barrenean.
Egizu Jesus zure antzera
ibil gaitezen bidean
eta horrela izango gara
lagunak gure artean.
No hay comentarios:
Publicar un comentario