Día mundial de los pobres, Cena solidaria, 16 noviembre, 19:30

Día mundial de los pobres, Cena solidaria, 16 noviembre, 19:30
Klikatu irudian informazino gehiago jasoteko

lunes, 21 de noviembre de 2016

Begiak irekirik Con los ojos abiertos: Jose Antonio Pagola

Lehen kristau-elkarteek urte oso zailak bizi zituzten. Erromako inperio handian galdurik, gatazka eta pertsekuzio artean, kristau haiek indarra eta arnasa bilatu ohi zuten, Jesusen berehalako etorriko zain eta haren hitz hauek gogoan: «Egon erne. Bizi esna. Eduki begiak irekirik. Egon adi».


Esna bizitzeko Jesusen hitz hauek esaten al digute guri zerbait?
Zer esan nahi du gaurko kristauentzat geure esperantza Jainkoagan ipintzea begiak irekirik?

Erabat eta behin betiko galtzen utzi behar ote dugu Jainkoak azkenean zuzenbidea egingo dien esperantza, geure mundu sekular honetan, inolako errurik gabe sufritzen ari diren biktima errugabe horien gehiengo handiari?

Hain juxtu, kristau-esperantza faltsutzeko erarik errazena horixe da: Jainkoagandik geuretzat betiko salbazioa itxarotea, bizkarra emanik orain berean munduan ageri den sufrimenari. Egun batean aitortu beharra izango dugu geure itsutasuna Kristo Epailearen aurrean: noiz ikusi zintugun goseak edo egarri, arrotz edo biluzik, gaixo edo preso, eta guk laguntzarik eman ez? Hau izango dugu geure azken solasa harekin, orain begiak itxirik bizi bagara.

Esnatu beharra dugu eta begiak ondo ireki beharra. Erne bizi beharra, geure probetxu kaxkarra eta kezkak baino harago ikusi ahal izateko. Kristauaren esperantza ez da jarrera itsu bat, ez da ahazten sufritzen ari direnez. Kristau-espiritualitatea ez datza nork bere barnera bakarrik begiratzean, kristauak adi du bihotza beren zorira utziak direnei begira.

Kristau-elkarteetan gero eta gehiago zaindu behar dugu, geure bizitzeko erak pobreez axolagabe bizitzera eta ahaztera eraman ez gaitzan. Ezin hesitu gara erlijioaren baitan, egunero goseak hiltzen ari direnen deiadarra ez entzuteko. Ez dugu zilegi geure errugabetasun-ilusioa elikatzea, geure lasaitasuna babestu eta zuritzeko.

Jainkoarekiko esperantza, lur honetan ezer espero gabe bizi direnez ahazten den hura, ez ote genuke hartu behar baikortasun faltsuko ikuspegi erlijiosotzat, kosta ala kosta bizitakotzat, baina inolako argitasunik eta erantzukizunik gabe? Norberaren betiko salbazioa sufritzen ari direnei atzea emanik bilatzea, ez ote litzateke salatu behar «haragoko hartara luzatutako egoismo» sotiltzat?

Segur aski, munduan bizi den egundoko sufrimenduaz nabari den sentiera koxkorra da gaur egungo kristautasuna zaharkiturik ikustearen zantzurik larrienetako bat. Frantzisko aita santua «Eliza pobreago eta pobreena» aldarrikatzen ari denean, bere mezurik garrantzizkoena eta interpelagarriena ari zaigu hots egiten ongizatearen lurraldeetako kristauei.
José Antonio Pagola
Itzultzailea: Dionisio Amundarain

CON LOS OJOS ABIERTOS

 

Las primeras comunidades cristianas vivieron años muy difíciles. Perdidos en el vasto Imperio de Roma, en medio de conflictos y persecuciones, aquellos cristianos buscaban fuerza y aliento esperando la pronta venida de Jesús y recordando sus palabras: «Vigilad. Vivid despiertos. Tened los ojos abiertos. Estad alerta».

¿Significan todavía algo para nosotros estas llamadas de Jesús a vivir despiertos?
¿Qué es hoy para los cristianos poner nuestra esperanza en Dios viviendo con los ojos abiertos?
¿Dejaremos que se agote definitivamente en nuestro mundo secular la esperanza en una última justicia de Dios para esa inmensa mayoría de víctimas inocentes que sufren sin culpa alguna?

Precisamente, la manera más fácil de falsear la esperanza cristiana es esperar de Dios nuestra propia salvación eterna mientras damos la espalda al sufrimiento que hay ahora mismo en el mundo. Un día tendremos que reconocer nuestra ceguera ante Cristo Juez: ¿cuándo te vimos hambriento o sediento, extranjero o desnudo, enfermo o en la cárcel, y no te asistimos? Este será nuestro diálogo final con él si vivimos con los ojos cerrados.

Hemos de despertar y abrir bien los ojos. Vivir vigilantes para mirar más allá de nuestros pequeños intereses y preocupaciones. La esperanza del cristiano no es una actitud ciega, pues no olvida a los que sufren. La espiritualidad cristiana no consiste solo en una mirada hacia el interior, pues su corazón está atento a quienes viven abandonados a su suerte.

En las comunidades cristianas hemos de cuidar cada vez más que nuestro modo de vivir la esperanza no nos lleve a la indiferencia y el olvido de los pobres. No podemos aislarnos en la religión para no oír el clamor de los que mueren diariamente de hambre. No nos está permitido alimentar nuestra ilusión de inocencia para defender nuestra tranquilidad.

Una esperanza en Dios que se olvida de los que viven en esta tierra sin poder esperar nada, ¿no puede ser considerada como una versión religiosa de un optimismo a toda costa, vivido sin lucidez ni responsabilidad? Una búsqueda de la propia salvación eterna de espaldas a los que sufren, ¿no puede ser acusada de ser un sutil «egoísmo alargado hacia el más allá»?

Probablemente, la poca sensibilidad al sufrimiento inmenso que hay en el mundo sea uno de los síntomas más graves del envejecimiento del cristianismo actual. Cuando el papa Francisco reclama «una Iglesia más pobre y de los pobres», nos está gritando su mensaje más importante e interpelador a los cristianos de los países del bienestar.

José Antonio Pagola

Publicar un comentario