Zer dan Aste Santua minutu baten azaldua

jueves, 1 de septiembre de 2016

Euban ikasitako arratiarrak adi! 60 urte

65/66 ikasturteko ikasle talde bat


PASIOTARREN EUBAKO IKASTETXEAN IKASITAKO ARRATIARRENTZAT DEIALDIA
Eubako ikasle ohiak 60. urteurrena ospatuko dabe irailaren 17an

Datorren irailaren 17a egun esanguratsua da Euskadiko kultura eta hezkuntzarentzat. Egun horretan 60 urte beteko dira pasiotarrek Euban (Amorebieta-Bizkaia), Orueko tontorrean, euren ikastetxea zabaldu ebenetik. Eta ez dira gitxi Arratia, Zeberio eta Ubidetik ikastetxe horretara euren ikasketak egitera joan ziranak. 
 
Eubako ikastetxea hasiera batean apaiztegia izan zan, ondoren, 70eko hamarkadan, ikastetxe —San Gabriel ikastetxea— bihurtu zan eta 80ko hamarkadatik gaur egunera arte Lauaxeta Ikastolak jarraitzen du bertan.

Milaka ikasle igaro dira Eubako ikasgeletatik eta orain, apaiztegi eta San Gabriel ikastetxearen garaiko ikasle ohiek osatzen daben Pasiotarren Lagunen Kultur Elkarteak 60. urteurrena ospatzeko egitarau prestatu dau.

Urteurrenaren ospakizunean Eubako historia ezagutzera emateaz gain, gogoratu gura da ikastetxe horrek, batez be diktaduraren urte gogorretan,  euskal kultureagaz eta bereziki euskaragaz izan ban loturea eta konpromisoa bai gelen barnean zein geletatik kanpo. Holan, ospetsuak izan ziran, 1959 eta 1979 urteen artean San Pablo Gurutzekoa pasiotarren sortzailearen eguna ospatzeko urtero antolatzen ziren Euba´ko Eukal Jaiak.

Pasiotarren ikastetxeetatik igaro diran Bizkaia, Gipuzkoa, Araba, Nafarroa eta baita Galiziako ehunka ikasle bilduko dira Euban irailaren 17an, eta denbora haretako lagunekaz alkartzeko eta bizipenak gogoratzeko aukerea eskaini gura dabe Eubako 60. urteurrenaren antolatzaileak.


EUBA-60 URTE- EGITARAUA

* 11:00etik 11:30era: ONGI ETORRIA: Harrera parrokiaren aurrean.
HAMAIKETAKOA, indarrak berritzeko.
* 11:45: HARRERA OSPAKIZUNA
* 12:00etan: ARGAZKI ZAHARREN ERAKUSKETA IKUSGAI eta EUSKAL JAIAK “VINTAGE”: dantzariak, bertsolariak eta abeslariak.
* 13:00etik 14:00era: IKASTETXEKO INSTALAZIOETARA BISITA.
* 14:00etatik 14:15era: ARGAZKI SAIOA. Argazkiak taldeka egiteko aukerea.
* 14:30ean: BAZKARIA. 

Bazkarirako: pertsonako 30 € ordaindu behar dira honako kontu honetan  LABORAL KUTXA: 3035  0033  60  0330028963 
Ordainketaren izenburua: izen-abizenak


 INFORMAZIO GEHIAGO: *gabiria-euba@hotmail.com
 * 656787680
 * 653016117

No hay comentarios: