Poztu eta alaitu!

viernes, 23 de septiembre de 2016

Caritas Arratiaren kanpaina asteburu honetan: Eskerrik asko. Gracias

Azken urteotan, Caritasetik gai bakarra planteatzen saiatu gara kristau komunitateari, ikasturte guztietan aurkezten diren lau kanpainetan hausnartzeko. 
En los últimos años, desde Cáritas hemos tratado de plantear a la comunidad cristiana un único tema sobre el que reflexionar en las cuatro campañas que cada curso se presentan.



Dinamika honi esker, argudio orokor beraren alderdi ezberdinak sakondu eta zehazteko aukera izaten dugu urte osoan zehar, ñabardurak ezarriz.
2016/2017 ikasturte honetarako, “Bat egin, bat izan-Ongizate Komuna Eraikitzen” lelopean, honakoa proposatzen dugu:
  • Gure munduaren errealitate globalean, jatorri, kultura eta erlijio ezberdinak dituzten pertsonek elkarrekin bizitzen ikasteak duen garrantziari buruz hausnartzea, migrazio behartuen egoerari arreta berezia eskainita.
  • Sorkuntza, lurra, izaki bizidunak, pertsonak… zaintzeko beharrezko kontzientzia hartzea, oreka iraunkorra mantenduz.
  • Injustizia egoerak eta giza eskubideen urraketak salatzea, ekintza eta keinuen bitartez, gizarte ezberdin bat eraikitzea posible delako itxaropenean oinarrituta.
  • Ekonomia solidarioaren aldeko apustuan aurrera egitea; hori baita gure konpromiso aktiboaren iturria, pertsonak erdigunean jartzen dituena, pertsona guztientzako lan-aukerak sortuz eta ingurumena zainduz
  • Gure komunitateak sendotzearen alde lan egitea, senidetasun eta elkartasunez bizitzeko, harrera eta parte-hartzea sustatuz.
Apostoluen Eginak horretarako gonbitea luzatzen digute, erreferentzia eder honen bitartez: «Fededunak guztiak elkarrekin bizi ziren eta dena zuten komunean; jabetza eta ondasunak saldu egiten zituzten eta guztien artean banatzen zuten zeukatena, bakoitzaren beharren arabera. Egunero joaten ziren tenplura elkarrekin; ogia etxeetan zatitu eta elkarrekin jaten zuten, Jainkoa laudatuz, alai eta bihotz-bihotzez” (Eg. 2, 44-47).
Hortaz, alai eta bihotz-bihotzez hasi nahi dugu ikasturte berri hau, gure kristau komunitateak ongizate komuna eraikitzeko lanean eskaintzen duen gizarte lana eta karitatea eskertuz. ESKERRIK ASKO!
  • … 60 urte hauetan Caritas Bizkaian ‘Justiziaren alde’ lan egin duzuen boluntario guztiei, Caritasen oinarrizko zutabe ordezkaezina zaretelako (2.300 baino gehiago izan baitzarete azken urtean).
  • bazkide, emaile, laguntzaile guztiei, 5.000 baino gehiago izan baitzarete 2015. urtean; kopuru zenbatezina urte luze hauetan.
  • proiektuetan parte hartu duzuen pertsona guztiei, babesa eta bide-laguntza jasotzeko Caritasen konfiantza izan duzuelako.
  • Bizkaiko gizarte osoari: milaka eta milaka pertsona, elkarte, sare, erakunde, instituzio eta enpresari… atzo, gaur eta beti, justiziaren alde lanean aritu zaretelako, mundu bidezko eta solidarioagoa lortzeko asmoz.
 ‘Pertsona apartak’ mundu aparta lortzera bidean

En los últimos años, desde Cáritas hemos tratado de plantear a la comunidad cristiana un único tema sobre el que reflexionar en las cuatro campañas que cada curso se presentan. Esta dinámica nos ayuda a profundizar e ir concretando y matizando a lo largo del año distintos aspectos de ese argumento general.

Para este curso 2016/2017 bajo el lema “Construyendo Bien Común” nos proponemos:
  • Reflexionar sobre la importancia de aprender a convivir en la realidad global de nuestro mundo con personas de distintos lugares, culturas, religiones, preocupándonos especialmente por las situaciones de migración forzosa.
  • Tomar conciencia del necesario cuidado de la Creación, del planeta tierra, los seres vivos, las personas… preservando un equilibrio sostenible.
  • Denunciar las situaciones de injusticia y de falta de cumplimiento de los derechos humanos a través de acciones y gestos, desde la esperanza de que es posible construir una sociedad diferente.
  • Avanzar en nuestra apuesta por la economía solidaria, fuente de compromiso activo, que pone a las personas en el centro, creando oportunidades laborales para todas y cuidando el medio ambiente.
  • Animar y trabajar el fortalecimiento de nuestras propias comunidades como espacios donde vivir fraternidad y solidaridad, promoviendo la acogida y la participación.
Los Hechos de los Apóstoles nos invitan desde esta preciosa referencia: «Los creyentes vivían todos unidos y lo tenían todo en común; vendían posesiones y bienes y lo repartían entre todos según la necesidad de cada uno. A diario frecuentaban el templo en grupo; partían el pan en las casas y comían juntos alabando a Dios con alegría y de todo corazón» (Hch 2,44-47).
Por tanto, con alegría y de todo corazón queremos comenzar este nuevo curso agradeciendo la labor social y caritativa de nuestra comunidad cristiana en esta tarea de construir bien común. ¡GRACIAS!…
  • a todas las personas voluntarias, pilar básico e insustituible (más de 2.300 el último año) que durante estos 60 años habéis ‘trabajado por la Justicia’ desde Cáritas Bizkaia junto a quienes más sufren…
  • a todas las personas socias, donantes, colaboradoras, más de 5.000 en 2015, e innumerables a lo largo de todos este tiempo.
  • a todas las personas que participan en nuestros proyectos, por confiar en Cáritas para su apoyo y acompañamiento.
  • a toda la sociedad de Bizkaia: miles y miles de personas, asociaciones, redes, entidades, instituciones, empresas… ayer, hoy y siempre, trabajando por la justicia para lograr un mundo justo, fraterno y solidario.
‘Personas extraordinarias’ construyendo un mundo extraordinario

Publicar un comentario