Gabon zorion, zorion gabon!

miércoles, 23 de marzo de 2016

BATU ETA BANATU kanpaina bigarrenez Zeanurin



BATU ETA BANATU kanpaina hasiko da Zeanurin martxoaren 24an, eta martxoaren 27ra arte egongo da martxan. Kanpaina hau Zeanuriko gazte talde batek ipini dau martxan, eta jatekoak batuko dira parrokian Aste Santuko egunetan; galtzen ez diran jatekoak. Elikagai horreek Harribide fundazinorako izango dira. Fundazino hori Etxebarriko parrokia eta erakundeek osatzen dabe, eta gazte etorkinei aurrera egiten laguntzeko sortu zan.


Harribide fundazinoaren bultzatzailea Jose Alberto Vicente da, Etxebarriko parrokoa, eta Zeanuriko gazte talde bat beragaz harremanetan jarri da, kanpaina honen bidez batuko diran jakiak Etxebarriko Harribide Fundazinora bideratzeko.

Harribidek sei harrera-etxebizitza ditu etorkinentzat, hezitzaile eta boluntarioek tutorizatuta, Bilbon eta Etxebarrin, eta proiektu honetan gazte etorkinakaz egiten dau lan. Horrezaz ganera, alkartasunagaz lotutako beste hainbat egitasmo bultzatzen ditu, batez be herriko gazteei zuzendutakoak. 

Zeanuriko Andra Mari eleizan, altara ondoan, kajak ipiniko dira, eta gura dauanak bertara eroan leiz jatekoak aste santuko egunetan; esate baterako, lentejak, babak, latak, gailetak, pasta... Egiten dana gehiegi ez dala jakinda be, keinu hau esker onez hartzen dabe Etxebarriko Fundazino honetatik. Zeanuriko gazte-talde honek euren beharra eskertu eta goraipatu gura dau.

Ihazko kanpainan, lehen edizioan 300 kilo inguru batu zan. Zenbat batuko ete da aurten?

No hay comentarios: