Gabon zorion, zorion gabon!

domingo, 20 de marzo de 2016

Erramu domekako antzezpenak


Igorren, zapatuan, bezperaz, arrastiko 7etan. Artea eta Zeanurin, domekan bertan, goizeko 11:30etan.
Artea, Zeanuri eta Igorreko argazkiak prest!








Jesusek euskeraz be badaki



Jesusen Nekaldi asko antzezten dira Bizkaian: Arkotxa, Balmaseda, Durango… baina euskeraz Zeanurin bakarrik!



Erramu domekaz ospatzen da, Zeanuriko 30 bat familiek prestatzen daben ikuskizun hau, Bibiñe Pujanaren zuzendaritzapean.



Pasiño bizidun honek parte bi ditu. Parrokia ondoko Piedadea Jerusalem huriaren ate bilakatzen da Erramu Domekatan. Hango atetik sartzen da Jesus, asto baten gainean, hamarnaka umeren kantaz inguraturik. Paraje zoragarria da 2.000 urteko bidaia egin eta Palestinan bertan gagozela pentsatzeko. Detaile guztietan baten izan ezik: Jesusek euskeraz dagi.

Bizkaian badira beste Pasiñoaren antzezpen gehiago. Ederragoak behar bada. Baina erderaz. Zeanurin Jesusek be euskeraz egiten dau.



Bigarren partea Eliza barruan antzeztuten da. Herriko gaztetxoak dira antzezleak, Jesusen pasiñoaren une batzuk azalduz jende aurrean. Zeani antzerki taldeko kide dan Bibiñe Pujana andrea da taldearen zuzentzailea. Ilusioz eta profesionalak balira hartzen dabe gaztetxoak parte bigarren atal honetan. Jendeak be aprte hartzeko aukera dauka, errepresentazioren une batzutan ekintza eten egiten da eliza osoak bertsotan kantatzeko ikusi danaren laburpena. Ikusleak eurak Jerusalemgo herri bihurtzen dira holan.



Ordutegia:



Zeanuriko parrokia ingurean, Piedadean, martxoaren 20an, domekea.



Goizeko 11:30etan erramuen bedeinkapena eta Jerusalemen sartzea

Ondoren Jesusen Nekaldi edo Pasiñoaren antzezpena parrokian, euskeraz.






No hay comentarios: