Gora Zu gure Jauna gora!

miércoles, 7 de mayo de 2014

Zeanuri: Ipiña termiten kontra

Ipiñako Santiako Apostoluaren parrokiko abadetxea konpontzerakoan errentadore arriskutsuak aurkitu dira: termitak! Fin egin beharko da beharra eurekin amaitu eta abadetxea konpontzeko.



Atea jo gabe sartzen dira etxean, baina ez isilik. Aitzitik egurrezko lurra edo habeak jaten ari direnean soinu berezi bat ateratzen dute: tok-tok. Soinu horrek funtzio bat baino gehiago omen ditu; besteak beste, ondo antolatutako koloniari termita bakoitza non dabilen erakusten omen dio.

Europan hiru termita-espezie daude. Baina komeni da zehaztea termitak intsektu-mota asko direla: oro har, intsektu egurjale asko sartzen dira termiten multzoan.

Egurjaleak, dirujaleak

Euskal Herrian baserrietan eta herrietako alde zaharretako etxeetan egiten dute termitek kalte gehien, egurrez eginda dauden eraikinetan, alegia. Baina eraikin berriagoetan ere sartzen dira: porlanezko habeetatik igota aurkitzen dute altxorra: egurrezko lurra edo altzariak.

Baina egundoko kalteak herri-ondarean eragiten dituzte: eraikin esanguratsuetan, artelanetan, eta baita artxiboetan ere. Kontuan izan behar da, egurraren zelulosa erabilita egiten dela papera, eta, ondorioz, papera bera ere jaten dute termitek.

Liburutegi handietan eta dokumentu asko gordetzen diren artxiboetan beldurrak dantzan jartzen dira termita hitza entzundakoan, eta, zer esanik ez, gaueko isiltasunean, tok-tok-tok, termitak aterik jo gabe sartu direla konturatzen direnean. Dantzan jartzen dira, bai, baina ez termiten danbor-doinuak pozten dituelako, noski.

Iturria: zientzia.net

Ipiñako kasuan arazoa larriagoa da. Termitek jo daben ormea, ilunena, euren gustukoena, Elizagaz bat egiten dauena da, erretaula zoragarria daukana eta dana arriskuan ipini leikeena.

Horregaitik aste honetan bertan hasiko dira tratamenduagaz:

Para eliminar el termitero completo, se utiliza el sistema de cebos alimenticios.

Este sistema, es lo más moderno en las actuaciones contra termitas.

Consiste en la colocación de cebos-testigos atrayentes para las termitas, en
diferentes puntos para intentar interceptar el paso de las termitas bajo tierra.

Cuando las termitas localizan el testigo y empiezan a comérselo, se cambian por
cebos de celulosa con termiticida, que las obreras no detectan y que trasladan a la
colonia, muriendo así gran cantidad de ellas.

Las termitas, para pasar de cría a adulto necesitan pasar por una serie de estadíos
y para ello va haciendo unas mudas. Para la realización de dichas mudas, necesita una
sustancia que se llama Quitina. Este termiticida, es un inhibidor de la síntesis de la
quitina, que no deja realizar las mudas y se mueren. Las que consiguen pasar, lo hacen
con malformaciones y también mueren al poco tiempo.

No hay comentarios: