Giro ezin hobean emon dogu arrastia Arratiako gaztetxoak. Bedia, Igorre eta Zeanuritik etorrita Lemoakoekin bat egin dogu. Zorionak Lemoakoei euren harrera beroa eta gauzak hain egoki prestatzerarren. Hona argazki batzuk.
Bostak ondo jota heldu dira azken taldeak, Zeanuri eta Igorrekoak. Bediakoak kitarren laguntzaz giroa alaitzen egon dira eta Lemoakoek dana prest euki dabe ordurako.
Lau taldetan banatuz, gaztetxoak gynkanan baten hartu dabe parte, euren trebeziak konpartituz eta antzerki eta musika zaletasunak eskeiniz.
Ospakizuna be giro alaian joan da, antzerki eta guztiz. Gaia familia. Parkamena eskatu dogu etxean, eskola eta institutu jantokietan alperrik galtzen dogun janariagaitik. Etxeko babesa eta maitasuna eskertu doguz, familiako kideak imaginatuz. Eta Jesusen umearoko pasadizoak ere gogoratu doguz antzerkiaren bitartez.
Lemoako guraso talde batek mahaia prest euki dau ,erondola egiteko. Etxetik eroandako jatekoak konpartitu doguz.
Amaitzeko futbol partidak etab.
Penaz agurtu gara baina barriro ikusteko irrikan ere bai!
No hay comentarios:
Publicar un comentario