Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.
Irakurgaiak euskeraz.
URTEAN ZEHARREKO XXV. DOMEKEA - C
SARRERAKO OHARKIZUNA
Egun on guztioi: Jaunaren Eguna ospatzeko alkartuta gagoz. Eta, horretarako, zer egokiagorik Jaungoikoaren Berbea entzutea eta Jesusen Azken Afaria barriztatzea baino?
Gaurko Ebanjelioak aukera baten aurrean jarriko gaitu: Noren morroi izan nahi dogu? Diruaren morroi ala Jaungoikoaren morroi? Guk, kristinauok, berbaz behintzat, Jaungoikoaren alde aukerapena eginda daukagu. Baina, gehien baten diruaren eta lurreko gauzen inguruan eratuta dagoan gizarte honetan, ez ete dogu geuk ere sarritan diruaren morroi bagina lez jokatzen?
Alkarren artean banatu daigun Eukaristiako jai-mahaia eta jesarri daiguzan bertan azkenengoak eta behartsuak.
"Zein gozo ta eder dan"
DAMU-OTOITZA
Senideok, autortu dagigun apaltasunez geure pekatua, misterio santuak ospatzeko gai izan gaitezan:
- Jesus Jauna, diruari eta lurreko ondasunei lotuta bizi garealako. ERRUKI, JAUNA.
- Jesus Jauna, behartsuen zapaltzaile izan garealako. KRISTO, ERRUKI.
- Jesus Jauna, geure ondasunak alkarbanatzen ez dakigulako. ERRUKI, JAUNA.
HITZAREN LITURGIA
Am 8, 4-7:
Amos profeteak, behartsuak diruaz erosten dituenak, Jaunaren izenean gogor salatzen ditu. Jaungoikoa behartsuen eta zapalduen alde agertuko dala iragarriko deusku.
Erantzun-Salmoa: 112. Salmoa
Salmisteak, Jaungoikoa “salbatzaile” ikusten dau; horregaitik goratzen eta eskertzen dau bihotz guztiaz. Bat egin daigun beragaz.
"Pozaren, pozez, gainezka daukat nik gogoa, Salbatzaile dot Jaungoikoa ".
1 Tm 2, 1-8:
San Paulok bere barruko salbazio-esperientzia iragarten deusku. Bere antzera, guk ere, salbamen hori bizi eta zabaldu behar dogu.
Lk 16, 1-13:
Jaungoikoaren zerbitzari danak, diruaren morroi ezin lei izan, administratu bai, baina morroi ez: “ Ezin zaree izan Jainkoaren eta diruaren morroi” Hauxe da gaurko Ebanjelioaren mezua: Bizitza eta ondasunak ondo erabilten ikasi behar dogula
"Aleluia" abestu dagigun.
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Sorkari guztietan lehen-semea dan Kristo bitarteko dogula, egin deioguzan geure eskariak Jaungoiko Aitari:
- Elizea osotzen dogun fededun guztion alde: gure jokabideetan argi agertu daitela Jaungoikoaren morroi gareala eta ez diruarenak. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Lurralde guztietako agintarien alde: herri ondasunak ondo erabili dagiezala eta zuzentasunez eta behartsuenen alde jokatu dagiela beti. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Behartsuen alde: Pobretasunaren eta gosearen zamapean bizi diran herrialdeen oinazeak gure herrialde aberatsen bihotzak hunkitu daiezala eta, krisiak krisi, eten barik eskaini deiegula gure laguntasuna. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Bermeoko elizaren alde, eguneroko bizitzan, gauza txikienetan Ebanjelioaren bidetik jarraitzen ahalegindu gaitezan. ESKATU DEIOGUN JAUNARI
Entzun, Aita ona, zure herriak uste osoz egiten deutsuzan erreguak. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.
Datorren asteburuan gure parroko izan dan Juanjo Elezkanori gure agurra eta esker ona agertuko deutsaguz. Santa Marian 12etako mezatan.
Caritasen kanpaina be ospatuko da. Batzen dan dirua, erdibana Caritas eta parrokiarentzat.
AZKEN AGURRA
Gaurko Eukaristia amaitzera goaz. Gogoan izan dagigun Jesukristok eta Haren salbamen indarrak gurekin jarraitzen dabela, gure bitartez. Ahalegindu gaitezan gizarte zuzenago bat egiten.
"Bai, eskerrak emon..."
URTEAN ZEHARREKO XXV. DOMEKEA - C
SARRERAKO OHARKIZUNA
Egun on guztioi: Jaunaren Eguna ospatzeko alkartuta
gagoz. Eta, horretarako, zer egokiagorik Jaungoikoaren Berbea entzutea eta
Jesusen Azken Afaria barriztatzea baino?
Gaurko Ebanjelioak aukera baten aurrean jarriko gaitu:
Noren morroi izan nahi dogu? Diruaren morroi ala Jaungoikoaren morroi? Guk,
kristinauok, berbaz behintzat, Jaungoikoaren alde aukerapena eginda daukagu,
baina sarritan diruaren morroi bagina lez jokatzen.
En la vida tenemos que optar, no podemos seguir todos los
caminos. Es imposible servir a Dios y a las riquezas. No somos señores de
nuestras cosas, sólo administradores.
Sarrerako kantua abestuz, hasierea emon deiogun Eukaristiari:
"Zein
gozo ta eder dan"
DAMU-OTOITZA
Senideok, autortu dagigun apaltasunez geure pekatua,
misterio santuak ospatzeko gai izan gaitezan:
- Jesus Jauna, diruari eta lurreko ondasunei lotuta bizi
garealako. ERRUKI, JAUNA.
- Jesus Jauna, behartsuen zapaltzaile izan
garealako. KRISTO, ERRUKI.
- Jesus Jauna, geure ondasunak alkarbanatzen ez
dakigulako. ERRUKI, JAUNA.
HITZAREN LITURGIA
Am 8, 4-7:
Amos profeteak, behartsuak diruaz erosten dituenak,
Jaunaren izenean gogor salatzen ditu. Jaungoikoa behartsuen alde dagoala eta
zapalduen alde agertuko dala iragarriko deusku.
El profeta Amos rechaza en nombre de Dios, la codicia
humana, el afán de ganancias y la opresión hacia el pobre.
Erantzun-Salmoa:
112. Salmoa
Salmisteak, Jaungoikoa “salbatzaile”
ikusten dau; horregaitik goratzen eta eskertzen dau bihotz guztiaz. Bat egin
daigun beragaz.
Unámonos con el salmista, en la
alabanza a nuestro Dios, porque El está a favor de los pobres.
"Pozaren, pozez, gaiñezka daukat nik gogoa,
Salbatzaile dot Jaungoikoa ".
1 Tm 2, 1-8:
San Paulok bere
barruko salbazio-esperientzia iragarten deusku. Bere antzera, guk ere, salbamen
hori bizi eta zabaldu behar dogu.
San Pablo pide a la comunidad cristiana a orar a Dios por
todos y por todo. Unirnos a Dios, para unirnos con los hermanos.
Lk 16, 1-13:
Jaungoikoaren zerbitzari danak, diruaren morroi ezin lei
izan, administratu bai, baina morroi ez: “ Ezin zaree izan Jainkoaren eta
diruaren morroi” Hauxe da gaurko
Ebanjelioaren mezua: Bizitza eta ondasunak ondo erabilten ikasi behar dogula
Dios debe ser el “valor supremo”. Unidos a El podremos
compartir la vida y todos los dones.
"Aleluia" abestu dagigun.
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Sorkari
guztietan lehen-semea dan Kristo bitarteko dogula, egin deioguzan geure
eskariak Jaungoiko Aitari:
- Elizea osotzen dogun fededun guztion alde: gure
jokabideetan argi agertu daitela Jaungoikoaren morroi
gareala eta ez diruarenak. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Para que
nuestra fe cristiana, fuertemente vivida dentro de nosotros y en la comunidad
nos empuje a solidarizarnos con los más necesitados y marginados. ESKATU DEIOGN
JAUNARI
- Por quienes vivimos en la abundancia y el
despilfarro, para que tomemos conciencia
de que no debemos ser
esclavos del dinero sino, desde nuestra forma de utilizar construyamos un mundo más
igualitario. ESKATU
DEIOGUN JAUNARI.
- Bermeoko elizaren alde,
eguneroko bizitzan, gauza txikienetan Ebanjelioaren bidetik jarraitzen
ahalegindu gaitezan. ESKATU DEIOGUN
JAUNARI
Entzun, Aita ona, zure herriak uste osoz egiten deutsuzan
erreguak. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.
Datorren asteburuan gure parroko izan dan Juanjo Elezkanori gure agurra eta esker ona agertuko deutsaguz. Santa Marian 12etako mezatan.
Caritasen kanpaina be ospatuko da. Batzen dan dirua, erdibana Caritas eta parrokiarentzat.
AZKEN AGURRA
Gaurko Eukaristia
amaitzera goaz. Gogoan izan dagigun Jesukristok eta Haren salbamen
indarrak gurekin jarraitzen dabela, gure bitartez gizarte zuzenago eta
anaikorrago bat egiten eta mundua salbatzen.
Que a lo largo de la semana nos dediquemos nuestro tiempo
a servir al Señor y no en adquirir riquezas.
"Bai, eskerrak emon..."
No hay comentarios:
Publicar un comentario