Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.
Irakurgaiak euskeraz.
URTEAN ZEHARREKO XXVI. DOMEKEA – C
«Goazen! Pastoral
ikasturtearen hasiera, Caritasen eta parrokien kanpaina»
SARRERAKO OHARKIZUNA
Egun on guztioi:
Eukaristia ospatzeak gure lagunurkoagaz konprometitzea eskatzen dau. Ezin daitekeena da, orain mahai baten inguruan batu eta gero gure senideen arazo eta beharrizanagaz kezkatu barik bizitzea.
Asteburu honetan Pastoral ikasturte barria hastean, Bizkaiko eliza aurrera begira jartzen da.
-
Caritasen
eta parrokien kanpaina bateratua bebada: “Batera” azpimarratuz.
Hasi daigun abestuz...
DAMU-OTOITZA
Bere ahalmena errukia izaten eta parkatzen agertzen deuskun Jaungoikoaren aurrean, autortu dagigun damutasunez geure pekatua:
- Jesus Jauna, zapalduen alde jarten zareana. ERRUKI, JAUNA.
- Jesus Jauna, gose diranei jaten emoten deutsezuna. KRISTO, ERRUKI.
- Jesus Jauna, kateatuak askatzen dituzuna. ERRUKI, JAUNA.
HITZAREN LITURGIA
Am 6, 1a. 4-7:
Aurreko Domekan lez, gaur ere Amos profeteak berba
gogorrakin salatzen ditu bere aldiko aberatsen larregikeriak. Berba horreek
gaur geuri zuzentzen jakuz.
Erantzun-Salmoa: 145. salmoa
Salmo honetan abestu deiogun
gure Jainkoari, pobreen alde agertzen dalako eta eurak salbatzeko asmoa
agertzen daualako
" Pozaren pozez..."
1 Tm 6, 11-16:
San Paulo konturatzen da bere bizia gastetan doala. Eta
bere ikasle eta lagun Timoteori sinismenaren burrukan gogor egin dagiala
eskatzen deutso. Haren berbak guretzat ere dei bat dira.
Lk 16, 19-31:
Ebanjelioan, Jesusek parabola bat kontauko deusku eta
emon nahi deuskun irakatsia argia da: mundu honetako aberastasunak, sarritan,
salbamena lortzeko eragozpen eta oztopo dirala.
Goratu dagigun Jauna, "Aleluia" abestuz.
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Zabaldu deioguzan geure bihotzak eta agertu geure kezkak, behartsuak maite dituan Jaungoikoari:
- Eleizaren alde. Bizkaian erromes doan Eleizak ikasle eta misiolarien alkarte lez hazteko bitarteko lez hartu daiala Ebanjelizatze-egitasmoa. Eskatu deiogun Jaunari.
- Caritasek, bazterketaren biktima diranentzat, duintasun eta eskubideak autortzen dituan gizarte eredu baten alde eten barik jokatu dagian. Eskatu deiogun Jaunari.
- Etorkin eta errefuxiatuen alde. Euren etorrera aberastasun-iturritzat hartu daigun, euren ekarpena –lana, sakrifizioa, gaztetasuna, gogo bizia aberasgarri gure alkarteetarako. Eskatu deiogun Jaunari.
-
Bermeoko Elizaren alde:
gure bihotzetatik gorrotoak eta ikusi-ezinak desagertu daitezan eta geure ondasunak
behartsuekin alkarbanatzen jakin dagigun. Eskatu
deiogun Jaunari
Aita ona, zagoz gurekin eta entzun gure eskariak. Zure ahalmenez barritu egizuz gure bizitzak, zure borondatea bete daiten munduan. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.
DIRU ESKABIDEA
Ondasunak banatzeak alkartearen
senide-senaren eta bizitasunaren adierazpen izan behar dau. Gaur batu daiten
dirua Caritasen eta parrokia honen esku
itziko da. Eskerrik asko
OHARRAK
1.- Hurrengo domekan hasita, domekako mezea Santa Eufemia parrokian ospatuko dogu.
2.- Fededun euskaldunen biltzarra Bermeon aurkeztuko dogu. Domekan, 12:30etan, Santa Eufemian bertan meza ostean.
AZKEN AGURRA
Senideok, elizatik urtetean ez daigula ahaztu munduan hainbat pertsona duintasun barik bizi dirala eta egoera horren aurka jokatu behar dogula, alkarturik eta Jaungoikoagan ustea jarrita.
Abestia: Abestia: Goazen alkarturik biztuta fedea,
argitan zabalik, maitasun
bidea.
Zuzentasunez egin dagigun
maitasun bide zabal argia,
gure artean lagunduz beti,
emonez eskua ta ogia.
URTEAN ZEHARREKO XXVI. DOMEKEA - C
«Inicio del curso pastoral, Campaña de Cáritas y parroquias: Batera»
SARRERAKO OHARKIZUNA
Egun on guztioi:
Eukaristia ospatzeak gure lagunurkoagaz konprometitzea eskatzen dau. Ezin daitekeena da, orain mahai baten inguruan batu eta gero gure senideen arazo eta beharrizanagaz kezkatu barik bizitzea.
Este fin de semana la Iglesia de Bizkaia inicia oficialmente el curso pastoral: Goazen! Batera!
-
La
campaña conjunta de Cáritas y las parroquias. Se trata de "caminar juntos" desde la diversidad de personas e
iniciativas que conformamos la comunidad cristiana en Bizkaia.
- Hoy en nuestra parroquia despedimos y agradecemos de forma conjunta a quin ha sido nuestro párroco Juanjo Elezkano.
Abestuz ekingo deutsagu ospakizunari.
DAMU-OTOITZA
Bere ahalmena errukia izaten eta parkatzen agertzen
deuskun Jaungoikoaren aurrean, autortu dagigun damutasunez geure pekatua:
- Jesus Jauna, zapalduen alde jarten zareana. ERRUKI, JAUNA.
- Jesus Jauna, gose diranei jaten emoten
deutsezuna. KRISTO, ERRUKI.
- Jesus Jauna, kateatuak askatzen dituzuna.
ERRUKI, JAUNA.
HITZAREN LITURGIA
Am 6, 1a. 4-7:
Aurreko Domekan lez, gaur ere Amos profeteak berba gogorrakin salatzen ditu bere aldiko aberatsen larregikeriak. Berba horreek gaur geuri zuzentzen jakuz.
Las palabras del profeta Amós, son palabras duras,
fuertes, claras. El manifiesta lo que Dios Yahvé piensa sobre los pobres y los ricos.
Escuchemos el mensaje del profeta.
Erantzun-Salmoa: 145. Salmoa
Salmo honetan abestu deiogun gure Jainkoari, pobreen alde agertzen dalako eta eurak salbatzeko asmoa agertzen daualako
Cantemos en este salmo, el amor de Dios por los pobres y
abandonados, a los que quiere salvar con amor de Padre.
"Pozaren
pozez..."
1 Tm 6, 11-16:
San Paulo konturatzen da bere bizia gastetan doala. Eta bere ikasle eta lagun Timoteori sinismenaren burrukan gogor egin dagiala eskatzen deutso. Haren berbak guretzat ere dei bat dira.
Al término de su vida, Pablo escribe a su discípulo
Timoteo. Su exhortación sirve también para nosotros.
Lk 16, 19-31:
Ebanjelioan, Jesusek parabola bat kontauko deusku eta emon nahi deuskun irakatsia argia da: mundu honetako aberastasunak, sarritan, salbamena lortzeko eragozpen eta oztopo dirala.
La parábola del evangelio nos invita a la reflexión: Dios
Padre tiene predilección por los más pobres y sencillos.
Goratu dagigun Jauna, "Aleluia"
abestuz.
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Zabaldu deioguzan geure bihotzak eta agertu geure kezkak, behartsuak maite dituan Jaungoikoari:
- Eleizaren alde. Bizkaian erromes doan Eleizak ikasle eta misiolarien alkarte lez hazteko bitarteko lez hartu daiala Ebanjelizatze-egitasmoa. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Que Cáritas no se canse nunca de trabajar por un modelo social en el que se plante cara a la indiferencia y se reconozcan la dignidad y los derechos de quienes son víctimas de cualquier discriminación. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Que no nos conformemos con dar limosna, sino más bien seamos capaces de compartir lo que somos y tenemos, esforzándonos por hacer un mundo más justo. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Gure parrokoa izan dan Juanjo Elezkanoren alde. Que en su nuevo destino de Urkiola encuentre la paz y sigue anunciando a Jesús. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Ospakizun honetan alkartuta gagozanon alde: gure bihotzetatik gorrotoak eta ikusi- ezinak desagertu daitezan eta geure ondasunak behartsuekin alkarbanatzen jakin dagigun. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
Aita ona, zagoz gurekin eta entzun gure eskariak. Zure ahalmenez barritu egizuz gure bizitzak, zure borondatea bete daiten munduan. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.
DIRU ESKABIDEA
La comunión de bienes debe ser expresión fraterna y signo de vitalidad de la comunidad. La colecta de hoy será destinada a Cáritas y a las necesidades de esta comunidad. Gracias por vuestra solidaridad.
OHARRAK
1.- Hurrengo domekan hasita, domekako mezea Santa Eufemia parrokian ospatuko dogu.
2.- Fededun euskaldunen biltzarra Bermeon aurkeztuko dogu. Domekan, 12:30etan, Santa Eufemian bertan meza ostean.
AZKEN AGURRA
Senideok, elizatik urtetean ez daigula ahaztu munduan hainbat pertsona duintasun barik bizi dirala eta egoera horren aurka jokatu behar dogula, alkarturik eta Jaungoikoagan ustea jarrita.
Agradezcamos el amor del Padre y vivamos siempre ese amor. Que no nos esclavice el deseo de poseer. Esforcémonos por hacer un mundo más justo, unidos como hermanos.
Recibamos la bendición de Dios.
Abestia: Goazen alkarturik
biztuta fedea,
argitan zabalik, maitasun
bidea.
Zuzentasunez egin dagigun
maitasun bide zabal argia,
gure artean lagunduz beti,
emonez eskua ta ogia.


No hay comentarios:
Publicar un comentario