Zeanuri 1919/2019 Andra Mariko sutearen mendeurrena

martes, 1 de octubre de 2019

Urtean zeharreko 27. domekea C urtea

Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.


                                  
Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.

Irakurgaiak euskeraz.
 






 

                                  

  Ez ohiko hilebete misiolaria 2019                                                Mes misionero extraordinario.                                              Himnoa: Zure misiolari                                              



                                  URTEAN ZEHARREKO XXVII. DOMEKEA - C


SARRERAKO OHARKIZUNA

            Egun on guztioi:
            Jaunaren egun honetan, fedeak eraginda, Eukaristia ospatzera etorri gara. Jaunaren berbea entzunez, otoitz eginez eta gure Jauna hartuz, fede hori sendotu nahi dogu: horrela fededun lez jokatu ahal izango dogu bizitzako gorabehera guztietan.
            Gaur, erantzun salmoan abestuko dogun bezela, Jaunaren abotsa entzuteko gertatu gaitezan. Ez daigun gogortu bihotza

            Alkartu daiguzan geure gogo-bihotzak sarrerako kantua abestuz:

            "Goazen elkarturik..."


DAMU-OTOITZA

            Senideok, fedeaz dana lortu ahal izango dogula esango deusku Jesusek. Horregaitik, fedez beterik  jo dagigun maitasunean eta errukian aberatsa dan Jaunagana parkamen eske:

            - Jesus Jauna, Jaungoikoaren eta gizonen bitarteko ezarria. ERRUKI, JAUNA.

            - Jesus Jauna, guztien salbamenerako zeure bizia emon zenduana. KRISTO, ERRUKI.

            - Jesus Jauna, fedean eta egian sendotzen gaituzuna. ERRUKI, JAUNA.


HITZAREN LITURGIA


Ha 1, 2-3; 2, 2-4:

            Jaunagan sinisteak emoten deusku benetako ziurtasuna bizitzan, eta ez geure merituetan ustea jarteak. Hauxe izango da Habakuk profeteak emongo deuskun mezua.


Erantzun-Salmoa:  94. Salmoa

            Fedean oinarrituta Jainkoari abesten deutsagu salmo honetan Bera da-ta gure Jainkoa.
"Entzungo al dozue gaur, Jaunaren abotsa. Ez gogortu zuen bihotza”


2 Tm 1, 6-8. 13-14:

            Fedearen bidea ez da erreza; baina aberastasun haundia da. Ez daigun izan fedea autortzeko lotsarik. Hauxe da San Paulok espetxetik bere lagun eta kristau talde bateko arduradun dan Timoteori eskatuko deutsana.


Lk 17, 5-10:

            Apostoluak sinismenean makal sentitzen dira. Eurak lez, geuk ere eskatu deiogun Jesusi "geitu deiskula sinismena". Goratu dagigun Jauna, "Aleluia" abestuz.


JAINKO HERRIAREN OTOITZA

            Senideok, Kristogan sinisteak emoten deuskun konfiantzeaz, otoitz egin deiogun zeruko Aitari:

            - Jauna, zure Elizea gai izan daitela bere abotsagaz Barri Ona iragarteko eta bere                             eskuekin, egunero behartsuen alde jokatuz, Barri On hori zabaltzeko adorea izan                         dagian Egin dagigun otoitz

            - Jauna,  zure Elizako Gotzain eta  abadeek  argi ikusi dagiezala  gizon-emakumeen                       arazoak  eta eurakana  hurreratzeko adorea izan dagiela. Egin dagigun otoitz

            - Jauna,  nahigabeak,  sufrimentuak  eta ezbeharrak  dirala-ta fedea galtzeko arriskuan              aurkitzen diranak ikusi dagiela Zu eurakandik hur zagozala eta maite dituzula.                             Egin dagigun otoitz

- Jauna, gure sinismena geroago ta sendoagoa izan daitela eta, lotsatu barik sinismen dun lez agertu gaitezala bizitzako eginkizun guztietan. Egin dagigun otoitz

            Jaungoiko Aita, Zeuk sortu dozuz gurari honeek gure bihotzetan. Emoiguzu zeure laguntza. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.

OHARRA

" Urriaren 19an eta 26an, zapatuz, bateoko ikastaroak izango dira Igorren. Umea bateatu gura dabenak  emon  daiela izena parrokian. Komenigarria da ikastaroa haurdunaldian zehar egitea, lasaitasunez egiteko, eta bateo datakaz egon daitekezan arazoak ebitatzeko." 


AZKEN AGURRA

            Andra Mariari abestuz, amaituko dogu Meza santua. Fededunen Ama danak lagundu deigula sinismenez bizitzen eta danean Jaungoikoaren borondatea egiten.

            "Agur, Jesusen Ama..."















                 Mes misionero extraordinario. Himno:                               

         




URTEAN ZEHARREKO XXVII. DOMEKEA - C


SARRERAKO OHARKIZUNA

            Egun on guztioi:
            Jaunaren egun honetan, fedeak eraginda, Eukaristia ospatzera etorri gara. Jaunaren berbea entzunez, otoitz eginez eta gure Jauna hartuz, fede hori sendotu nahi dogu: horrela fededun lez jokatu ahal izango dogu bizitzako gorabehera guztietan.
            Reunidos en nombre del Señor, escuchamos su Palabra que nos llama a una entrega generosa y a vivir nuestra fe cristiana con sinceridad y sin miedo.
            Como los apóstoles, pediremos al  Señor que  “aumente nuestra fe”, para que caminemos seguros por la vida.
            Alkartu daiguzan geure gogo-bihotzak sarrerako kantua abestuz:

            "Goazen elkarturik..."


DAMU-OTOITZA

            Senideok, fedeaz dana lortu ahal izango dogula esango deusku Jesusek. Horregaitik, fedez beterik jo dagigun maitasunean eta errukian aberatsa dan Jaunagana parkamen eske:

            - Jesus Jauna, Jaungoikoaren eta gizonen bitarteko ezarria. ERRUKI, JAUNA.

            - Jesus Jauna, guztien salbamenerako zeure bizia emon zenduana. KRISTO, ERRUKI.

            - Jesus Jauna, fedean eta egian sendotzen gaituzuna. ERRUKI, JAUNA.


HITZAREN LITURGIA

Ha 1, 2-3; 2, 2-4:

            Jaunagan sinisteak emoten deusku benetako ziurtasuna bizitzan, eta ez geure merituetan ustea jarteak. Hauxe izango da Habakuk profeteak emongo deuskun mezua.
            En el mundo parece triunfar la injusticia y la fuerza. Dios empeña su palabra en la victoria final de la honradez y el amor.

Erantzun-Salmoa:  94. salmoa

            Fedean oinarrituta Jainkoari abesten deutsagu salmo honetan Bera da-ta gure Jainkoa.
            Cantemos a nuestro Dios , demos vítores a la Roca que nos salva
"Entzungo al dozue gaur, Jaunaren abotsa. Ez gogortu zuen bihotza”
           
2 Tm 1, 6-8. 13-14:

            Fedearen bidea ez da erreza; baina aberastasun haundia da. Ez daigun izan fedea autortzeko lotsarik. Hauxe da San Paulok espetxetik bere lagun eta kristau talde bateko arduradun dan Timoteori eskatuko deutsana.
            El apóstol Pablo anima a su discípulo Timoteo, para que supere las dificultades que le vienen a causa de la fe.


Lk 17, 5-10:

            Apostoluak sinismenean makal sentitzen dira. Eurak lez, geuk ere eskatu deiogun Jesusi "geitu deiskula sinismena".
            Jesús anima la fe de sus discípulos  que encierra una fuerza creadora. Entra en nuestra debilidad y la transforma.
            Goratu dagigun Jauna, "Aleluia" abestuz.

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

            Senideok, Kristogan sinisteak emoten deuskun konfiantzeaz, otoitz egin deiogun zeruko Aitari:

- Jauna, zure Elizea gai izan daitela bere abotsagaz Barri Ona iragarteko eta bere eskue- kin, egunero behartsuen alde jokatuz, Barri On hori zabaltzeko adorea izan dagian              Egin dagigun otoitz

- Jauna,  zure Elizako Gotzain eta  abadeek  argi ikusi dagiezala  gizon-emakumeen arazoak  eta   eurakana hurreratzeko adorea izan dagiela. Egin dagigun otoitz
                       
- Para que sepamos agradecer el don de la fe y no nos conformemos sólo con creer, sino que la alimentemos con la Palabra y la hagamos vida. Egin dagigun otoitz

- Por nuestra comunidad parroquial, para que sepamos estar cerca y acompañar  a los que sufren, a los enfermos, a quienes se sienten solos y abandonados. Egin dagigun otoitz

- Jauna, gure sinismena geroago ta sendoagoa izan daitela eta, lotsatu barik sinismen dun lez agertu gaitezala bizitzako eginkizun guztietan. Egin dagigun otoitz

            Jaungoiko Aita, Zeuk sortu dozuz gurari honeek gure bihotzetan. Emoiguzu zeure laguntza. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.

OHARRA

" Urriaren 19an eta 26an, zapatuz, bateoko ikastaroak izango dira Igorren. Umea bateatu gura dabenak  emon  daiela izena parrokian. Komenigarria da ikastaroa haurdunaldian zehar egitea, lasaitasunez egiteko, eta bateo datakaz egon daitekezan arazoak ebitatzeko." 


AZKEN AGURRA

            Andra Mariari abestuz, amaituko dogu Meza santua. Fededunen Ama danak lagundu deigula sinismenez bizitzen eta danean Jaungoikoaren borondatea egiten.
            Animados por la celebración de esta eucaristía, iluminemos nuestra fe y hagámosla fuerte, para que sigamos los caminos de Dios.
            "Agur, Jesusen Ama..."











URTEAN ZEHARREKO XXVII. DOMEKEA

            Habakuk Profetaren liburutik (Hab 2‑3; 2, 2‑4)

      Noiz arte, Jauna, egin behar dot nik deiadar, eta Zuk entzun ez?
Noiz arte, ni Zuri oihuka: «Gogorkeria!», eta Zuk salbatu ez?
Zergatik ikusiazoten deustazuz txarkeriak?
Zergaitik erakusten nekeak, gogorkeriak eta hondamendiak?
Zergaitik sortzen dira hasarreak,           
eta izaten borrokaldiak?
      Orduan Jaunak erantzun eustan
«Idatzi egizu ikuskizuna:
hilarri harlosatan, errez irakurri daiten.
Ikuskizun hori bere sasoian jazoko da;
horretara doa, ez dau huts egingo;
luzatuko baleu, zagoz zain,
etorriko da, bai, berandu barik.
Harrokeriaz beterik dagoana jausi egiten da;
baina zintzoa bere leialtasunak biziazoko dau». 

Erantzun-salmoa        Sal 91, 1-9


Entzungo al dozue gaur Jaunaren abotsa:
 «Ez gogortu zuen bihotza»

      Zatoze, pozez oihu deiogun Jaunari,
txalo deiogun salbamen dogun Harkaitzari.
Hurreratu gakiozan aurrera esker kantuekin,
jai deiogun txalo eta eresiekin.
      Zatoze, ahuspez gurtu dagigun,
egin gaituan Jaunari belaunikatu gakiozan.
Bera da‑ta gure Jainkoa,
gu, barriz, Haren larrako herria,
Haren zainpeko artaldea.
      Entzungo al dozue gaur Haren abotsa!
«Ez gogortu zuen bihotza Meriban bezala,
Masa egunean basamortuan bezala.
Zuen gurasoak han zirikatu ninduen,
Nik eginak ikusi arren tentatu ninduen».

San Paulo Apostoluak Timoteori (2 Tm 1, 6-8.13-14)

      Anaia maite hori: Bizkortu egizu nire esku-ezartzeaz zeugan dozun Jaungoikoaren grazia; Jaungoikoak ez deuskulako bildurrezko espiritua emon, inadr, maitasun eta neurribidezko espiritua baino. Ez izan, bada, gure Jauna autortzeko lotsarik; ezta ni, Haren giltzapeko nazan hau, autortzeko ere; bestela baino: eroan egizuz nekeak neugaz batera barri onaren alde, Jaungoikoaren indarrez.
      Hartu egizuz jarraibidetzat, sinismenari eta kristau maitasunari buruz nigandik entzun dozuzan berba osasungarriak. Zaindu egizu gordailu eder hau, gugan bizi dan Espiritu Santuaren indarrez.

Jesukristoren Ebanjelioa San Lukasen liburutik (Lk 17, 5‑10)

      Aldi haretan, apostoluak honan esan eutsen Jaunari «Gehitu eiguzu sinismena». Eta Jaunak: «Mostaza hazia adinako sinismena bazendue, masustondo honi esango zeunskioe: urten hortik eta bota susterrak itsasoan», eta egingo leuke zuon esana.
      Egin daigun zuen morroia goldaketan edo artzaintzan dabilela; kanpotik etxera etortean, nork esango deutso: "zatoz eta jarri zaitez berehala mahaian?" Ez ete deutso beste hau esango: "prestatu egidazu afaria, jantzi gerrikoa eta zerbitzatu naizu, nik jan eta edan arte; zuk gero jan eta edango dozu"? Ugazabak zor ete deutso eskerrik morroiari, agindu jakona egin daualako?
            Bardin zuok ere: agindutako guztia egiten dozuenean, esaizue : "morroi gauza ez ziran batzuk gara; egin behar genduana egin dogu"».








No hay comentarios: