Abenduko izarrak

miércoles, 12 de junio de 2013

San Antonio Urkiolako, Basilio Pujanaren bertsoak 1977.eko errogatiban

Basilio Pujana, Auspoa bildumako liburutik hartua
San Antonio Urkiolako
Euskal Erriko lurrean,
mendirik eta ederrenean,
Bizkaiaren gallurrean,


Andoni Deuna, arratiarrok
gaukazuz zeure aurrean,
errogatiban etorririkan
fedezko lege zarrean.

Mundu ontako pasadizuan
zeure lagun zendun Jesus,
Urkiolatik igaro ziñan
jarraitutzen bere pausuz.
Santu aundien altasun eta
grazi aundiak daukazuz,
gure lantegi, gure abere
ta gu bedeinkatu gaizuz.

Antonioren aldara aurrean
gaur egin gara alkartu,
meza eder au asi aurrean
egin gaitezan autortu.
Gure artean akatsik bada
bertan alkarri parkatu,
asmo eder au ez dakarrena
alperrik emen ez sartu.

Bersto sorta osoa irakurri gura badozu, berton aurkitu daikezu:
Arratiako errogatibak Urkiolara libuurtxoan.

Bertso honeik Zer aldizkarian argitaratu zirean, 1977.eko
Uztaillaren zenbakian, aurretik argibide hauek ezarrita:

"Antxiñatik dauke arratiarrak Antonio Deunaren jaia
igaro eta urrengo zapatuan Urkiolara joateko oiturea.
Aurten Zeberio, Ugao ta Orozko ez doguz ikusi an, tamalez.
Arren tza edo errogatibea esaten eutsoen gure asabak oitura
oneri. Orduan oiñez joaten ziran eta santuen arrentza
abestuez urreratzen ziran santutegira.

Aurten be an izan dira. Urte batzuk dirala, arratiar guztiak
egun baten joaten gara geure alkartasuna adiazo ta
osotuteko. An mezea ta damu-sakramentu batzangoa egiten
doguz. Ete dauko orain esangurarik errogatiba onek?
Baietz uste dogu. Baserritarrak Jainkoagandik ur bizi
dira, eurengan ondoen alkartzen dira "Iurraren indarra,
matsondoaren indarra ta gizonaren lana».
Egun au, esker-egun lez artzen dogu orain, eta baserritarrentzat
poz-eguna izaten da. Gero andik Estibalizera
joan giñan.

Baserritarren pentsakera onein agerle izan daiten, aurten
bertsolari bat izan dogu an: Pujana'tar Basilio, arratiarra,
Zeanurikoa».

No hay comentarios: