Abenduko izarrak

viernes, 28 de junio de 2013

Lehen jaunartze solidario eta mixiolariak 2013

Aurten ihaz baino beluago baina amaitu barri dira lehen jaunartzeak Arratian. Kanpotik ikusten danaz aparte, famili gehienak sobre solidario bat opatu eben ospakizunean. Zeanuri, Areatza, Artea eta Igorreko familiek 1.306 euro emon dabez Peruko Alto Trujilloko ikastetxeko umeen alde. Asko? Gitxi? Zer deritxazu?

 
Tamalez kanpoko begirada eta lehen inpretsioak irunsten dau gure eritxia lehen jaunartze jai honen inguruan. Gure nortasuna eta fedea ez badira ondo sustraituak, kanpoko apaingari hutsetan geratuko gara: erropak, lorak, argazkiak, opariak eta bazkariak.

Badira egun horretan ere urte askoto lanaren emoitza eta Jesusen baloreak bizitzeko guraria. Ume gehienak sobre bat daroe egun horretan, gurasoen eta euren oparien diru apur bategaz konpartitzeko. Ezin ospatu eukaristia gure poza eta dirua konpartitu barik.
Arratiako lau herriotan helburua aurten bardina izan da: Peruko Alto Trujilloko ikastexeko umeak, bertan lanean dabilen Juanita Agirre moja igorreztararren bitartez.
Hona hemen zer batu dan heriz herri. Zeanurin, bederatzi ume, 370 euro. Areatzan, 4 neska mutil,  125 euro. Artean, 2 neska mutil, 80 euro. Igorren, 24 neska mutil, 731 euro. Guztiz 1.306 euro. Bataz bestekoa 33.49 € umeko.

Eskerrik asko familia guztiei!

Jakin badakigu, Dimako umeek ere euren dirutxoa emon dabela Madagaskareko herriko seme misiolari baten bitartez, eta Bedia eta Lemoakoek be bat egin dabela konpartituz apur bat. Bedian ospakizunean batutakoaz gain, ume eta gaztetxoak, euren familiekin, buru-belarri ibili dira esku lanak egin eta saltzen Peruko Alto Trujilloko proiektu horren alde.
Bediako azokea Peruko Alto Trujilloko eskolaren alde

No hay comentarios: