Goazen 2024 Jarri bidean

martes, 24 de septiembre de 2024

Urtean zeharreko 26. domekea B urtea


Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.


Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.

Irakurgaiak euskeraz.







                             

                                                  URTEAN ZEHARREKO XXVI. DOMEKEA - B

 

SARRERAKO OHARKIZUNA

 

            Egun on, Jaunaren Egunean Eukaristia ospatzera etorri zareen guztioi:

            Ikasturte pastoral barriari emoten deutsagu hasierea. Ikasturte honetan, Bilboko Eleizbarrutiaren sorrerearen 75. urteurrena ospatuko dogu. Horrezaz gainera, Jubileu Urtea be izango da.

            Jardunaldi bi daukaguz gaur. Bat: Caritasek gogoratzen deusku  alkartea garala

            Bi: Migratzaileen eta Errefujiatuen Mundu Eguna da. Bidelagun izan gaitezan eurentzat, alkarregaz egin daigun “sinodoa”».

            Emon deiogun hasierea gure ospakizunari,

 

 Abestia:          "Goazen alkarturik”

                        Zuzentasunez egin dagigun maitasun bide zabal argia

                        gure artean lagunduz beti emonez eskua ta ogia

 

DAMU-OTOITZA

 

            Senideok: guztion Aita eta errukiaren iturria dan Jaungoikoaren aurrean, autortu dagigun apaltasunez geure pekatua:

 

            - Jesus Jauna, krisialdian bizi garala jakin arren, gitxi arduratzen garalako. ERRUKI, J.

 

            - Jesus Jauna, gure inguruan beharrizan haundiak ikusi arren, alperriko kastuak egiten                      ditugulako. KRISTO, ERRUKI.

 

            - Jesus Jauna, gure artean txarto pasetan dagozanei gitxi laguntzen deutsegulako. E. J.

 

 

HITZAREN LITURGIA

 

Zenb 11, 25-29:

 

            Moisesek Jaunaren Espiritua hartu dau basamortuan zehar herriaren gidari izateko eta Israeli etorkizun bat aurkitzeko. Baina, Espiritua ez da pertsona bakar baten kokatzen. Danoi eskeintzen jaku, bakotxak geure eginkizunean zintzo jokatu dagigun.

 

Erantzun-Salmoa: 18. Salmoa 

 

            Salmisteak, Jainkoaren hitza  entzun eta bere nahia egitera gonbidatzen gaitu

 

"Zure hitzak, Jauna, espiritu eta bizi dira."

 

St 5, 1-6:

            Irakurgai honetan, Santiagok aberatsen kontra berba gogorrak esaten ditu. Baina ez dagigun pentsau berba horreek beste batzuentzat diranik. Gure inguruan behartsurik badago, gu aberatsak gara.

 

 

Mk 9, 37-42. 44. 46-47:

 

            Prestau gaitezan Jesusen berbak entzuteko "Aleluia" abestuz

 

HOMILIA OSTEAN (GURA BADOGU)



Jainko Aita bakarrak gu gara eginak, zorion bila gabiz bideak bardinak, gure antzeko dabez amets ta ezinak errefuxiatuak eta etorkinak. Jesus ume txikia ekarri gogora Herodesen bildurrez ihes Egiptora, antzera datozenak ez bota kanpora, onartu ta alkartu gaur gure ondora.



JAINKO HERRIAREN OTOITZA

 

            Zabaldu daigun gure bihotza pertsona guztien beharrizanetara eta aurkeztu deiogun gure otoitza behartsuaren eta baztertuaren ondoan dagoan Aitari.

 

. Eleizbarrutiaren sorrerearen 75. urteurrena ospatzen dauen Bizkaiko elizaren alde. Ikasurte berezia hastean, Espirituaren bultzadaz, batez be entzutea, harrera ona, alkartasuna biziaz, Jesusen testigantza emon dagian. Eskatu deiogun Jaunari.

 

. Caritas eta alkarlanean dabilzanen alde, egunen batean gizadi bakar, bidaia bereko bidelagun, danona dan etxeko bizilagun eta seme-alaba lez sentitu gaitezan.  Eskatu deiogun Jaunari.

 

. Errefuxiatu eta etorkinen alde. Euren lurra eta familia atzean itzi eta guregana iritsi diran pertsonak gugan harrera ona euki dagien eta eurak eta guk alkar bizitza zaindu dagigun. Eskatu deiogun Jaunari.

 

. Gure kristau alkartearen alde. Ez daigula ahaztu ontzi berean goazala eta banatzen gaituen harresiak botatzeko konpromisoa hartu daigula. Eskatu deiogun Jaunari.

 

            Jainko Aita, zure legea zureganako eta lagun hurkoarenganako maitasunean gauzatzen da. Emoiguzu indarra maitasun hori gure bizitzetan gauzatzeko. Jesukristo gure Jaunaren bitartez.

 

 

OHARRA DIRUA BATU AURRETIK

 

Gaur batzen dan dirua, erdibana,  Caritasentzat eta Gernikaldeko parrokien beharrizanei laguntzeko izango da.  Eskerrik asko esku-zabaltasunez jokatzeagaitik.

 

 

AZKEN AGURRA

 

            Senideok: ebanjelioan entzun dogu, baso bat ur edateko emoteak bere saria izango dauala Jaunaren aurrean. Gu zerbait gehiago emoteko ere gauza gara. Horretarako Jaunaren laguntza izango dogu. Besteen beharrizanei zabalik bizitzeko asmo sendoaz urten dagigula elizatik.

 

            "Alkartuta goazen.." 




                                



                                

                                                   URTEAN ZEHARREKO XXVI. DOMEKEA - B

 

SARRERAKO OHARKIZUNA

 

            Egun on, Jaunaren Egunean Eukaristia ospatzera etorri zareen guztioi:

            Ikasturte pastoral barriari emoten deutsagu hasierea. Ikasturte honetan, Bilboko Eleizbarrutiaren sorrerearen 75. urteurrena ospatuko dogu. Horrezaz gainera, Jubileu Urtea be izango da.

            Iniciamos el nuevo curso pastoral este fin de semana. Este curso celebraremos los 75 años de la creación de la Diócesis de Bilbao. Será también Año Jubilar.

            Además, dos Jornadas ocurren este domingo. La primera es la de Cáritas. Se nos recuerda que somos comunidad.

    La segunda es La Jornada Mundial del Migrante y del Refugiado. Sintámonos en camino junto con ellos, hagamos juntos “sínodo”»

 

            Emon deiogun hasierea gure ospakizunari,

 Abestia:          "Goazen alkarturik”

                        Zuzentasunez egin dagigun maitasun bide zabal argia

                        gure artean lagunduz beti emonez eskua ta ogia

           

DAMU-OTOITZA

 

            Senideok: guztion Aita eta errukiaren iturria dan Jaungoikoaren aurrean, autortu dagigun apaltasunez geure pekatua:

            - Jesus Jauna, krisialdian bizi garala jakin arren, gitxi arduratzen garalako. ERRUKI, J

            - Jesus Jauna, gure inguruan beharrizan haundiak ikusi arren, alperriko kastuak egiten   ditugulako. KRISTO, ERRUKI.

            - Jesus Jauna, gure artean txarto pasetan dagozanei gitxi laguntzen deutsegulako. ERRUKI, JAUNA.

 

HITZAREN LITURGIA

 

Zenb 11, 25-29:

 

            Moisesek Jaunaren Espiritua hartu dau basamortuan zehar herriaren gidari izateko eta Israeli etorkizun bat aurkitzeko. Baina, Espiritua ez da pertsona bakar baten kokatzen, danoi eskeintzen jaku, bakotxak geure eginkizunean zintzo jokatu dagigun.

            El espíritu que descansa sobre Moisés es lo suficientemente como para adueñarse de los ancianos que el Señor quería asociar a su profeta.

 

Erantzun-Salmoa: 18. Salmoa 

            Salmisteak, Jainkoaren hitza  entzun eta bere nahia egitera gonbidatzen gaitu

            El Padre se revela por su Palabra. Quien la escucha y la pone en práctica llega a la felicidad.

"Zure hitzak, Jauna, espiritu eta bizi dira."

 

St 5, 1-6:

            Irakurgai honetan, Santiagok aberatsen kontra berba gogorrak esaten ditu. Baina ez dagigun pentsau berba horreek beste batzuentzat diranik. Gure inguruan behartsurik badago, gu aberatsak gara.

            Muy frecuentemente, las riquezas son el producto, directo o indirecto, de la injusticia. San Pablo lo denuncia con firmeza.

 

Mk 9, 37-42. 44. 46-47:

            Se reconocerá al verdadero discípulo por la intransigencia con que destierra de su propia vida toda causa de pecado.

            Prestau gaitezan Jesusen berbak entzuteko "Aleluia" abestuz

 HOMILIA OSTEAN (GURA BADOGU)



Jainko Aita bakarrak gu gara eginak, zorion bila gabiz bideak bardinak, gure antzeko dabez amets ta ezinak errefuxiatuak eta etorkinak. Jesus ume txikia ekarri gogora Herodesen bildurrez ihes Egiptora, antzera datozenak ez bota kanpora, onartu ta alkartu gaur gure ondora.


JAINKO HERRIAREN OTOITZA

 

            Zabaldu daigun gure bihotza pertsona guztien beharriza[1]netara eta aurkeztu deiogun gure otoitza behartsuaren eta baztertuaren ondoan dagoan Aitari.

 

. Eleizbarrutiaren sorrerearen 75. urteurrena ospatzen dauen Bizkaiko elizaren alde. Ikasurte berezia hastean, Espirituaren bultzadaz, batez be entzutea, harrera ona, alkartasuna biziaz, Jesusen testigantza emon dagian. Eskatu deiogun Jaunari.

 

. Por Cáritas, por quienes trabajan y colaboran con ella, para que nunca dejen de llamarnos a soñar juntos como una sola humanidad, como compañeros del mismo viaje, como hijos e hijas de esta misma tierra que es nuestra casa común. Eskatu deiogun Jaunari.

 

. Por quienes han dejado su tierra y familia, para que no sean “los otros”, sino que los hagamos sentirse parte de un “nosotros” grande como toda la humanidad. Eskatu deiogun Jaunari.

 

. Gure kristau alkartearen alde. Ez daigula ahaztu ontzi berean goazala eta banatzen gaituen harresiak botatzeko konpromisoa hartu daigula. Eskatu deiogun Jaunari.

 

            Jainko Aita, zure legea zureganako eta lagun hurkoarenganako maitasunean gauzatzen da. Emoiguzu indarra maitasun hori gure bizitzetan gauzatzeko. Jesukristo gure Jaunaren bitartez.

 

OHARRA DIRUA BATU AURRETIK

La colecta de hoy se destinará a Cáritas y necesidades de las parroquias de Gernikaldea, mitad y mitad. Gracias por vuestra colaboración.

 

AZKEN AGURRA

            Senideok: ebanjelioan entzun dogu, baso bat ur edateko emoteak bere saria izango dauala Jaunaren aurrean. Gu zerbait gehiago emoteko ere gauza gara. Horretarako Jaunaren laguntza izango dogu. Besteen beharrizanei zabalik bizitzeko asmo sendoaz urten dagigula elizatik.

            El verdadero profetismo no puede estar animado más que por la caridad. Aborreciendo todo vicio, debemos como cristianos, amar siempre a los hermanos. Que este sea el compromiso para esta nueva semana. Para ello recibamos la bendición de Dios.

            “Alkartuta  goazen..." 

 

  


XXVI. DOMEKEA URTEAN ZEHAR


Zergaitik zure kezka horreek niri buruz?
Hobe litzateke Jaunaren herri osoa profeta balitz!

Zenbakiak liburutik
(Zen 11, 25-29)

            Egun hareetan, Jaunak, lainoan jatsi, eta Moisesegaz berba egin eban; gero, Moisesek eban espiritutik hartu eta hirurogeita hamar herri-arduradunei isuri eutsen. Espiritua hareekan kokatu orduko, profeta moduan hasi ziran berbetan; baina ez eben jarraitu. Gizaseme bi, bata Eldad eta bestea Medad eritzenak, hirurogeita hamarren taldekoak izan arren, ez ziran alkarketa-etxolara joan; kanpalekuan gelditu ziran. Baina kokatu zan espiritua hareekan ere eta profeta moduan berbetan hasi ziran. Orduan, mutiko batek Moisesegana lasterka joan eta esan eutsan: «Eldad-ek eta Medad-ek profeta lez berbetan dihardue kanpalekuan». Nunen seme Josuek, gaztetatik Moisesen laguntzaile zanak, esan eban: «Moises, ene jauna, galerazo egiezu». Baina Moisesek erantzun eutsan: «Nigaitik jeloskor? Gurago neuke herri osoa profeta balitz eta Jaunak bere espiritua danei emongo baleutse!»

Erantzun-salmoa
(Sal 18, 8 eta 10. 12-13. 14)

Jaunaren arauak zuzenak dira,
bihotzaren asegarri.

Jaunaren legea bikain, barrua birbizteko,
Jaunak iragarria sendo, ez-ikasiak eskolatzeko.
Jaunaren bildurra garbi, iraungarri betiko,
Jaunaren erabagiak egiazko,
guzti guztiak bidezko.

Zure morroi honek hareetan dau argi bizia,
eurak gordetean sari handia.
Nork ezagutu daikez bere hutsak?
Garbitu egizuz niri ezkutu geldituak.

Harrokeriatik ere morroi hau gorde egizu,
ez dakidan nagusitu.
Orduan geratuko naz bikain eta garbi
gaitz handi horretatik.

Zuen ondasunak ustelduta dagoz.

Santiago Apostoluaren epistolatik
(St 5, 1-6)

            Entzun orain, zuek, aberatsok! Egizue negar eta aiene gainera jatortzuezan zoritxarrakaitik. Ustelak jota dagoz zuen aberastasunak, eta sitsak janda zuen jantziak. Ugerrak jota dagoz zuen urre-zidarrak, eta uger hori izango dozue testigu zeuen kontra, eta suak lez jango dau zuen haragia. Auzi aurreko azkenak diran egun honeetan pilatu dozue aberastasuna.
            Zuen soloetan uzta batu eben langileei ordaindu ez zeuntseen soldateak deadarka dihardu, eta igitarien deadarra Jaun ahalguztidunaren belarrietara heldu da. Bapo bizi izan zaree zuek hemen lurrean eta atseginetara emonak; holan, abereak lez gizendu zaree hilketa-egunerako. Errubagea kondenatu dozue eta hil, eta inork ezin izan dautsue aurre egin.

Gure aurka ez dagoana gure alde dago.
Zure eskuak arriskuan jarten bazaitu, ebagi egizu.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Markosen liburutik
(Mk 9, 38-43. 45. 47-48)

            Aldi haretan, Joanek esan eutsan Jesusi: «Maisu, gizon bat ikusi dogu zure izenean deabruak botaten, eta galarazo egin gura izan deutsagu, ez da-eta gure taldekoa».
            Baina Jesusek erantzun: «Ez galarazo, ez da-eta inor, nire izenean mirari bat egin eta gero Nitaz txarto-esaka jardungo dauanik. Izan ere gure aurka ez dagoana gure alde dago-eta».
            Jesusek esan eutsen ikasleei: «Mesiasen jarraitzaile zareelako, baso bat ur bada ere emoten deutsuena, benetan dinotsuet, ez da sari barik geldituko.
            Nigan sinesten daben txiki honeetakoren baten sinesmena galbidean jarten dauanak, hobe leuke errotarri bat lepotik lotu eta itsasora amilduko balebe.
            Zeure eskuak galbidean jarten bazaitu, ebagi; hobe dozu eskumotz betiko bizitzan sartzea, esku biak dozuzala infernura, amatau ezineko sutara, joatea baino. Zeure oinak galbidean jarten bazaitu, ebagi; hobe dozu hankamotz betiko bizitzan sartzea, oin biak dozuzala infernura jaurtia izatea baino. Zeure begiak galbidean jarten bazaitu, atara; hobe dozu begibakar Jainkoaren erreinuan sartzea, begi biak dozuzala infernura jaurtia izatea baino; han ez da hilten barruko harra, ezta amatetan ere sua.

 


No hay comentarios: