Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.
Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.
Irakurgaiak euskeraz.
Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.
Irakurgaiak euskeraz.
URTEAN ZEHARREKO XXIII. DOMEKEA - B
SARRERAKO OHARKIZUNA
Gutariko
askok amaitu dau udako atsedenaldia eta apurka-apurka eguneroko bizitza normalean sartzen goaz, bai
gizarte mailan eta bai fede alkarte mailan. Eta hemen gagoz, barriro ere, geure betiko
elizan, Jesusen Heriotzea eta Biztuerea ospatzeko asmotan alkartuta. Barriro
alkarrekin egotean sentitzen dogun poza abestu dagigun:
Jaunak zabaldu deiguzala belarriak eta bihotza bere Hitza
ulertu, onartu eta bere Erreinua iragarri dagigun.
"Zein gozo ta
eder dan..."
DAMU-OTOITZA
Senideok: damututa eta apaltasun guztiaz, autortu dagigun
geure pekatua eta eskatu dagigun Jaungoikoaren parkamena:
- Jesus Jauna, gu salbatzera etorri zarean Jauna.
ERRUKI, JAUNA.
- Jesus Jauna, preminan dagozanentzat erruki hutsa
zarean Jauna. KRISTO, ERRUKI.
- Jesus Jauna, Zuganako bidean beti laguntzen
deuskuzun Jauna. ERRUKI,
JAUNA.
HITZAREN LITURGIA
Is 35, 4-7a:
Isaiasek
aurretiaz iragarriko deuskuz Mesiasek, Jesusek, egingo dituan ekintza harrigarriak.
Erantzun-Salmoa: 145.salmoa
Jainkoa goratzera gonbidatzen gaitu salmoak,
Berak deuskun maitasun haundiagaitik
"Jauna, zure maitasuna..."
St 2, 1-5:
Santiagok
gogoratuko deusku ezin dogula bereizkuntzarik egin gizakien artean; eta, egitekotan,
behartsuak izan behar dabela guretzat lehenengoak.
Mk 7, 31-37:
Jesusek
gor-mutua osatzean, Mesiasen indar salbatzailea beragan dagoala erakusten dau:
Isaiasek iragarritako Mesias Bera dala agertzen dau.
"Aleluia" abestuz prestatu gaitezan Ebanjelioa entzuteko.
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Senideok, egin deiogun otoitz zeruko Aitari, gizadi
osoaren alde:
- Elizearen alde: bere jokabideaz eta ekintzakin,
Jaungoikoaren Erreinua munduan hazten
eta indartzen doala erakutsi dagian. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Gaixo guztien alde: guk emoten deutsegun zerbitzuan eta
maitasunean Jaungoikoak deutsen maitasuna eta eskeintzen deutsen salbamena
ikusi dagien. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Munduko herri guztien alde: zapalketak, gorrotoak eta
zuzengabekeriak desagertzen joan daitezan. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Eukaristia ospatzera batu garean guztion alde: Kristok
ebanjelioko gor-mutuari lez, geuk ere inguruko behartsuei eskua luzatzen jakin
dagigun. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
Entzun, Aita, uste osoz egin deutsuguzan eskari honeek.
Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.
AZKEN AGURRA
Eukaristia honetan parte hartu dogunok, bizi gaitezala
pozik, alkarren maitasunean. Astean zehar, Jaunaren lekuko edo testigu izatera
deituak gara.
"Batzarretik
bizitzara, Jauna agertzera, etxe ta kalera." (Bir)
URTEAN
ZEHARREKO XXIII. DOMEKEA - B
SARRERAKO OHARKIZUNA
Gutariko askok amaitu dau udako atsedenaldia eta
apurka-apurka eguneroko bizitza
normalean sartzen goaz, bai gizarte mailan eta bai fede alkarte mailan. Eta
hemen gagoz, barriro ere, geure betiko elizan, Jesusen Heriotzea eta Biztuerea
ospatzeko asmotan alkartuta. Barriro alkarrekin egotean sentitzen dogun poza
abestu dagigun:
En nuestra celebración se hace presente Jesús de Nazaret;
el mismo que curaba a los enfermos, perdonaba a los pecadores, y sembraba paz y
amor.
Jaunak zabaldu deiguzala
belarriak eta bihotza bere Hitza ulertu, onartu eta bere Erreinua iragarri dagigun..
"Zein gozo ta
eder dan..."
DAMU-OTOITZA
Senideok: damututa eta apaltasun guztiaz, autortu dagigun
geure pekatua eta eskatu dagigun Jaungoikoaren parkamena:
- Jesus Jauna, gu salbatzera etorri zarean Jauna.
ERRUKI, JAUNA.
- Jesus Jauna, preminan dagozanentzat erruki hutsa
zarean Jauna. KRISTO, ERRUKI.
- Jesus Jauna, Zuganako bidean beti laguntzen
deuskuzun Jauna. ERRUKI,
JAUNA.
HITZAREN LITURGIA
Is 35, 4-7a:
Isaiasek
aurretiaz iragarriko deuskuz Mesiasek, Jesusek, egingo dituan ekintza
harrigarriak.
El profeta Isaías, anuncia la
vida y las buenas obras que realizará el Mesías, cuando venga a la tierra.
Erantzun-Salmoa: 145.salmoa
Jainkoa goratzera
gonbidatzen gaitu salmoak, Berak deuskun maitasun haundiagaitik
El salmo nos invita a alabar a Dios, porque es bueno y
nos ama.
"Jauna, zure maitasuna..."
St 2, 1-5:
Santiagok gogoratuko deusku ezin dogula bereizkuntzarik
egin gizakien artean; eta, egitekotan, behartsuak izan behar dabela guretzat
lehenengoak.
El apóstol Santiago nos advierte en su carta, que la fe y
la vida deben ir siempre unidas.
Mk 7, 31-37:
Jesusek gor-mutua osatzean, Mesiasen indar salbatzailea
beragan dagoala erakusten dau: Isaiasek iragarritako Mesias Bera dala agertzen
dau.
Basta acercarse a Jesús, para sentirse curado y libre del
mal.
"Aleluia" abestuz prestatu gaitezan Ebanjelioa entzuteko.
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Senideok, egin deiogun otoitz zeruko Aitari, gizadi
osoaren alde:
- Elizearen alde: bere jokabideaz eta ekintzakin,
Jaungoikoaren Erreinua munduan hazten
eta indartzen doala erakutsi dagian. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Por todos los que se encuentran enfermos, abandonados:
para que en nuestro amor y servicio, sientan la cercanía de Dios. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Munduko herri guztien alde: zapalketak, gorrotoak eta
zuzengabekeriak desagertzen joan daitezan. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Por todos los que hemos venido a celebrar esta
eucaristía: para que siguiendo los pasos de Jesús nos acerquemos a los que
sufren. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
Entzun, Aita, uste osoz egin deutsuguzan eskari honeek.
Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.
AZKEN AGURRA
Eukaristia honetan parte hartu dogunok, bizi gaitezala
pozik, alkarren maitasunean. Astean zehar, Jaunaren lekuko edo testigu izatera
deituak gara.
Iluminados con la Palabra de Dios y el ejemplo de Jesús de Nazaret
trabajemos en realizar el Reino de Dios entre nosotros.
"Batzarretik
bizitzara, Jauna agertzera, etxe ta kalera." (Bir)
URTEAN ZEHARREKO XXIII.
DOMEKEA
Gorren belarriak zabalduko
dira,
eta mutuaren mihinak oihu
egingo dau pozez.
Isaias
Profetearen liburutik
(Is 35, 4-7a)
Esan bihotz-bildurtiei:
«Eutsi gogor! Ez izan bildurrik!
Horra zuen Jainkoa!
Berbera dator zuek
salbatzera
eta merezia daben
zigorra arerioei emotera».
Orduan, itsuen begiak edegiko dira
eta gorren belarriak zabalduko;
herrenak basahuntzak lez jauzi egingo dau
eta mutuaren mihinak oihu egingo pozez.
Urak sortuko dira basamortuan
eta errekak eremuan;
lur errea aintzira bihurtuko da
eta lur egarritua
iturri.
Erantzun-salmoa
(Sal 145, 6c-7ab. 7c-8. 9-10)
Goratu
egizu, Jauna, ene barrua.
Leiala da betiren beti,
emoten deutse eskubidea
zapalduei,
ogia gose diranei.
Atxilotuak Jaunak askatzen
ditu,
itsuen begiak Jaunak argitzen
ditu.
Okertuta dagozanak Jaunak ditu
zutik jarten,
zintzoak Jaunak ditu
maitatzen.
Arrotzak Jaunak ditu zaintzen,
umezurtz eta alargunak
laguntzen,
gaiztoen asmoak eragozten.
Errege
izango da Jauna sekuletan,
zure
Jainkoa, Sion, menderen mendetan.
Jainkoak ez al ditu, bada,
behartsu diranak aukeratu,
erreinuaren oinordeko izan
daitezan?
Santiago
Apostoluaren epistolatik
(St
2, 1-5)
Ene senideok: Ezin
alkartuak dira Jesu Kristo gure Jaun aintzatsuagan dozuen sinesmena eta
pertsonen artean bereizkuntza egitea.
Emon dagigun zuen batzarrean gizon bi sartzen dirala,
bata aberatsa, urrezko eraztunez
eta dotore jantzita, eta bestea pobrea, zarpail jantzita; eta dotore jantzitakoari sekulako
begiramenez esaten deutsazuela: «Jesarri zu hemen, ohorezko tokian»; pobreari,
barriz: «Hago hi hor zutunik»,
edota «jarri adi lurrean, nire
oinazpikoaren ondoan». Holan jokatuz, ez al diharduzue zeuen artean bereizkuntza egiten, eta ez al dozue irizpide
okerrez epaitzen?
Entzun, ene senide maiteok: Ez al ditu aukeratu Jainkoak
munduaren begietan pobre
diranak, sinesmenez aberats izateko eta Bera maite dabenei agindutako erreinua
ondaretzat jasoteko?
Gorrei entzunarazo deutse,
eta mutuei berba eginarazo.
Jesu
Kristoren Ebanjelioa San Markosen liburutik
(Mk
7, 31-37)
Aldi
haretan, itzi eban Jesusek Tiro aldea eta, Sidondik igarota, Galileako itsasora
bihurtu zan barriro, Dekapolisko lurraldean zehar.
Gizon gor eta hizmotel bat eroan eutsoen,
eta eskua gainean ezarteko eskatu. Jesusek, jenteagandik aparte harturik,
hatzamarrak belarrietan sartu eutsazan eta txistuz mihina ikutu. Gero,
zerurantz begiratuz, zizpurua egin eta esan
eutsan: «Effetá», hau da, «Edegi». Eta une berean, belarriak edegi jakozan,
mihina askatu eta garbi berba egiten hasi zan.
Jazotakoa inori ez esateko agindu eutsen
Jesusek; baina zenbat eta gehiago agindu, orduan eta areago zabaltzen eben.
Biziro harrituta, honan inoen: «Ondo egin
dau dana: gorrei entzunarazo eta mutuei berba eragin».
No hay comentarios:
Publicar un comentario