Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.
HIRUTASUN GUZTIZ SANTUAREN FESTABURUA - B
Klausurako ordenen eguna
SARRERAKO OHARKIZUNA
Hirutasun Deunaren egun honetan egun on!
Domeka honetan Eleiza Amak Hirutasun guztiz Santuaren jai nagusia ospatzen dau, gure fedearen misterioaren ardatza eta kristau bizitza osoaren oinarria. Aita, Semea eta bien arteko maitasuna dan Espiritu Santuaren jaia.
Baita gaur, Klausurako ordenen eguna ospatzen dogu, “klausurako bizitza, Jainkoarengandik eta munduaren oinazetik gertu” goiburuagaz..Klausurakoek, bizitza osoak Hirutasun Santuari eskaintzen deutse etenbarik. Euren burua eta otoitza egiten dabe kristau alkartearen eta mundu osoaren alde erregutuz, batez be, hainbeste oinaze eta atsekabe eragiten dauan pandemia aldi honetan.
Abestuz hasi dagigun ospakizuna..
"Zein gozo ta eder dan..."
DAMU-OTOITZA
Senideok: emon deiogun hasierea gure ospakizun honi, isilunetxo bat eginez eta geure pekatua autortuz:
- Jesus Jauna, zure maitasunaz mundua salbatzen dozuna. ERRUKI, JAUNA.
- Jesus Jauna, Jaungoikoaren ezkutuko bizitzea agertu deuskuzuna. KRISTO, E
- Jesus Jauna, Jaungoiko bihozbera eta errukitsua zareana. ERRUKI, JAUNA.
HITZAREN LITURGIA
Dt 4, 32-34. 39-40:
Gaurko lehenengo irakurgaian gogoratuko jaku guk sinisten dogun Jaungoikoa bakarra dala, gugandik hur dagoan eta gugaz arduratzen dan Jaungoikoa dogula.
Erantzun-Salmoa: 32. Salmoa
Gu gara Jaunak maitasunez beretzat aukeratutako herria, Jaunaren ondarea, geure bidez lurra graziaz bete dagian
"Bai doatsu, Jaunak bere oinorde autatu dauan herria."
Erm 8, 14-17:
Israel herriak Jaungoikoa beragandik hur sentidu baeban, guk oraindik hurrago daukagu, Jesukristori esker. Hauxe da bigarren irakurgaiak iragarriko deuskun mezu pozgarria.
Mt 28, 16-20:
Gaurko Ebanjelioan, Jesusek apostoluak misino-lanera bialduko ditu: bere barri ona zabaltzera eta Aitaren, Semearen eta Espiritu Santuaren izenean bateatzera.
Prestau gaitezan Haren berbak entzuteko, "Aleluia" abestuz.
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Maitasunaren Aita dan Jaungoikoari aurkeztu deioguzan fedez eta uste osoz geure eskariak:
- Eliza osoaren alde, Aita Santuaren alde, gure Gotzainaren alde eta munduko Gotzain guztien alde: alkartasun-egile izan daitezala beti. Eskatu deiogun Jaunari.
- Klausurako ordenetako kideen alde; otoiz, isiltasun eta Jainkoaren aurrean bitartekari izatearen bidez, bilatu daiela Kristoren aurpegia Eleiza osoaren eta gizadiaren onerako. Eskatu deiogun Jaunari.
- Sufritzen dagozanen alde; Aitaren maitasuna, Kristoren Espirituaren kontsolamendua eta giza alkartasuna bizi daiezan. Eskatu deiogun Jaunari.
- Geure alde eta gure otoitzean gogoan ditugun guztien alde: Irutasun Deunaren antzera, beti alkar maitatzen bizi gaitezala. Eskatu deiogun Jaunari.
Entzun, Aita, gure otoitza eta isuri zure maitasuna mundu guztiaren gainera. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.
OHARRA:
Gogoratu datorren domekan Caritasen kanpaña dala eta Errogatibara autobusez joateko txartelak salgai dagozala.
AZKEN AGURRA
Senideok: gaurko Eukaristia amaitu dogu. Eta, hasieran esan dogun lez, Jaungoikoak bere maitasuna agertu deusku. Orain, maitasun horrek gugan daukan eragina geure bizitzeagaz agertzea gelditzen jaku.
"Eskerrak Jauna bihotz bihotzez."
HIRUTASUN GUZTIZ SANTUAREN FESTABURUA - B
Jornada de la Vida Consagrada Contemplativa
SARRERAKO OHARKIZUNA
Hirutasun Deunaren egun honetan egun on!
Domeka honetan Eleiza Amak Hirutasun guztiz Santuaren jai nagusia ospatzen dau, gure fedearen misterioaren ardatza eta kristau bizitza osoaren oinarria. Aita, Semea eta bien arteko maitasuna dan Espiritu Santuaren jaia.
. Este domingo celebramos también la Jornada por la vida contemplativa, con el lema “La vida contemplativa, cerca de Dios y del dolor del mundo”. Los monjes, las monjas y toda la vida contemplativa se ofrecen en alabanza continua a la Santa Trinidad y oran intercediendo por la comunidad cristiana y el mundo entero, especialmente en este tiempo de pandemia que produce tanto sufrimiento y dolor.
Abestuz hasi dagigun ospakizuna.
"Zein gozo ta eder dan..."
DAMU-OTOITZA
Senideok: emon deiogun hasierea gure ospakizun honi, isilunetxo bat eginez eta geure pekatua autortuz:
- Jesus Jauna, zure maitasunaz mundua salbatzen dozuna. ERRUKI, JAUNA.
- Jesus Jauna, Jaungoikoaren ezkutuko bizitzea agertu deuskuzuna. KRISTO, E.
- Jesus Jauna, Jaungoiko bihozbera eta errukitsua zareana. ERRUKI, JAUNA.
HITZAREN LITURGIA
Dt 4, 32-34. 39-40:
Gaurko lehenengo irakurgaian gogoratuko jaku guk sinisten dogun Jaungoikoa bakarra dala, gugandik hur dagoan eta gugaz arduratzen dan Jaungoikoa dogula.
Nuestro Dios es un Dios cercano, que se preocupa por su pueblo, el Dios que libera de la esclavitud.
Erantzun-Salmoa: 32. Salmoa
Gu gara Jaunak maitasunez beretzat aukeratutako herria, Jaunaren ondarea, geure bidez lurra graziaz bete dagian
Cantemos con las palabras del salmo, la misericordia y la fidelidad de Dios para con su pueblo, para con nosotros.
"Bai doatsu, Jaunak bere oinorde autatu dauan herria."
Erm 8, 14-17:
Israel herriak Jaungoikoa beragandik hur sentidu baeban, guk oraindik hurrago daukagu, Jesukristori esker. Hauxe da bigarren irakurgaiak iragarriko deuskun mezu pozgarria.
Nuestra relación con Dios, no es de esclavos, ni de temor, sino una relación de hijos con su Padre.
Mt 28, 16-20:
Gaurko Ebanjelioan, Jesusek apostoluak misino-lanera bialduko ditu: bere barri ona zabaltzera eta Aitaren, Semearen eta Espiritu Santuaren izenean bateatzera.
Jesús Resucitado envía a sus discípulos a anunciar la Buena Nueva del evangelio. El estará siempre con los suyos.
Prestau gaitezan Haren berbak entzuteko, "Aleluia" abestuz.
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Maitasunaren Aita dan Jaungoikoari aurkeztu deioguzan fedez eta uste osoz geure eskariak:
- Eliza osoaren alde, Aita Santuaren alde, gure Gotzainaren alde eta munduko Gotzain guztien alde: alkartasun-egile izan daitezala beti. Eskatu deiogun Jaunari.
- Para que los hermanos y hermanas que han recibido en la Iglesia la vocación contemplativa, por medio de la oración, el silencio y su entrega intercesora ante Dios busquen en todo momento el rostro de Cristo para el bien de toda la Iglesia y la humanidad. Eskatu deiogun Jaunari.
- Para que quienes sufren experimenten el amor del Padre, la presencia consoladora del Espíritu de Cristo y la solidaridad humana. Eskatu deiogun Jaunari.
- Geure alde eta gure otoitzean gogoan ditugun guztien alde: Irutasun Deunaren antzera, beti alkar maitatzen bizi gaitezala. Eskatu deiogun Jaunari.
Entzun, Aita, gure otoitza eta isuri zure maitasuna mundu guztiaren gainera. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.
AVISO:
Recordar que el próximo domingo es la campaña de Cáritas y que ya podemso adquirir los billetes para ir en autobús a la Rogativa de Urkiola.
AZKEN AGURRA
Senideok: gaurko Eukaristia amaitu dogu. Eta, hasieran esan dogun lez, Jaungoikoak bere maitasuna agertu deusku. Orain, maitasun horrek gugan daukan eragina geure bizitzeagaz agertzea gelditzen jaku.
Que en todos los caminos de nuestra vida, sintamos la presencia de nuestro Dios. Que Él nos proteja y nos bendiga.
"Eskerrak Jauna bihotz bihotzez"
No hay comentarios:
Publicar un comentario