Zer dan Aste Santua minutu baten azaldua

martes, 1 de junio de 2021

Kristoren gorputz odol santuak Gorpuzti Eguna Corpus

Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.
Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.
Irakurgaiak euskeraz.
  

 

                     KRISTOREN GORPUTZ-ODOL SANTUEN FESTABURUA - B

 




                 

                    

                     KRISTOREN GORPUTZ-ODOL SANTUEN FESTABURUA - B

Caritasen kanpaina “Maitasunaren eguna: “Erdu. Te invito”

 

SARRERAKO OHARKIZUNA

 

            Maitasunaren  jai handi honetan egun on guztioi:.

            Kristoren Gorputz eta Odolaren jaia ospatzen dogu gaur.  Jesus, Eukaristian, bere Gorputz eta Odolagaz, janari lez emoten jaku, Beragaz bat eginda bizi gaitezan beti eta Berak maite izan gaituan lez maitatzen ikasi daigun.

 

Gaur, maitasunaren egun honetan, Caritasek dei egiten deusku, Jesusen deia entzun daigun: Jainkoa maitatzera eta besteen zerbitzari izatera garoazan bizimodua, konpartitu daigula,

“Alkar zaintzetik lokarriak sortzen dituan boluntario-lana”. Ospatu daigun Eukaristia, ospatu daigun Kristoren maitasunik handiena, eskuzabaltasunik handiena eta eskaintzarik handiena.

 

Abestia:          GOAZEN ALKARTURIK…                                 

                        Zuzentasunez egin dagigun maitasun bide zabal argia

                        gure artean lagunduz beti emonez eskua ta ogia

           

Abadearen agurra

Zerutik jaitsi dan ogi bizia, egon bedi  zuekin

 

DAMU-OTOITZA

 

            Senideok: Jaunaren aurrean autortu dagigun geure pekatua. Gitxi maite dogu. Geure buruaz arduratuta bizi gara eta behartsuakandik urrun. Bihotz barritu gaitezan eta parka eskatu deiogun Jaunari.

 

            - Jesus Jauna,  Zu, aberatsa izanda, txiro egin zinan gugaitik: ERRUKI, J.                                

            - Jesus Jauna, Zu, gizakien miseriekin hunkitzen zinan: KRISTO, ERRUKI.

            - Jesus Jauna,  Zu janari egin zinan, gure goseak asetzeko: ERRUKI, JAUNA.

 

HITZAREN LITURGIA

 

Ex 24, 3-8:

 

            Jaungoikoak eta Israel herriak alkartasun itun bat egin eben Sinai mendian. Eta alkartasun hori odolaz seilatuta gelditu zan. Jaungoikoak Israel herria zainduko dau eta Israelek Jaungoikoaren Legea beteko dau.

 

Erantzun-Salmoa: 115. Salmoa

 

            Jainkoak heriotzatik atara dauenaren otoitza da 115garren  salmoa. Jainkoak Kristo heriotzatik piztuerara igaroarazi dabela ospatzeko hartzen dogu kristauok Eukaristian salbamen-edontzia.

 

"Salbamen-edontzia dot hartuko, eta Jaunaren izena deituko..

 

 

 

Eb 9, 11-15:

 

            Kristoren bitartez, Jaungoikoak alkartasun barri bat egin dau gu guztiokin. Eta Kristo berberaren odolaz seilatua izan da alkartasun barri hau.

 

Mk 14, 12-16b. 22-26:

 

            Goratu dagigun Jesus, bere odola isuriz, alkartasun barria egin daualako Jaungoikoaren eta gizakiaren  artean.

 

            "Aleluia"

 

 

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

 

            Senideok:  Kristoren maitasuna ospatzen gagozan egun honetan, otoitz egin deiogun Jaungoikoari gure maitasunaren beharrizanean dagozan guztien alde:

 

-        Eleizearen eta eleiztar guztion alde. Isiltasuna eta otoitza landu daiguzala, sakontasunean hazteko eta bakotxagan dagoan errukia esnatu ahal izateko. Eskatu deiogun Jaunari.

 

-        Sufritzen dagozanen alde. Senide, adiskide, auzotarrakaz… hartu-emonik ez dabenek edo bakartuta eta bakarrik bizi diranek Caritaseko boluntarioen laguntzari esker gizarteratzea erraztuko deutsen lokarri eta hartu-emonak berreskuratu daiezan. Eskatu deiogun Jaunari.

 

-       Agintarien alde. Adiskidetasuna eta senidetasuna sustatu daiezan danontzat,  eta batez be, behartsuenentzat. Eskatu deiogun Jaunari.

 

-       Gure kristau alkartearen alde. Jainkoak pertsonei deutsen maitasunaren zeinu izan daiten eta kontsolamendua eskaini deien hurreratzen jakozan guztiei. Eskatu deiogun Jaunari.

 

Lagundu, Jauna, hainbeste sufritzen daben zure seme-alabei; eta lagundu guri zure maitasunaren testigu izaten. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.

 

Diru-batzea:  Gaur batzen dan dirua, Caritasek bere ekintzak aurrera eroateko izango da.

Eskerrik asko zure esku-zabaltasunagaitik

 

OHARRA

Gogoratu datorren domekea dala azken eguna Urkiolako errogatibara autobusez joateko txartela hartzeko.



AZKEN AGURRA

 

            Orain hartuko dogun bedeinkapenak gogoratu deiskula Jesukristok geugaz jarraitzen dauala eleizatik kanpora ere. Gure ingurukoak maitatuz, izan gaitezan Jesusen maitasunaren testigu.

 

            "Eskerrik asko, Jauna..."

-         Erakutsi  deuskuzu zure maitasuna

ta maitasun bidea den zuzentasuna





               


                    

KRISTOREN GORPUTZ-ODOL SANTUEN FESTABURUA - B

Caritasen kanpaina “Maitasunaren eguna: “Erdu. Te invito”

 

SARRERAKO OHARKIZUNA

 

            Maitasunaren egun jai handi honetan egun on guztioi:.

            Kristoren Gorputz eta Odolaren jaia ospatzen dogu gaur.  Jesus, Eukaristian, bere Gorputz eta Odolagaz, janari lez emoten jaku, Beragaz bat eginda bizi gaitezan beti eta Berak maite izan gaituan lez maitatzen ikasi daigun.

Hoy es también Día de la Caridad. Cáritas nos anima a responder a la invitación que nos hace  Jesús a compartir su mesa y su estilo de vida centrado en el amor a Dios y el servicio a los demás, a vivir con mirada compasiva acercándonos a las personas más débiles y pobres y dejarnos tocar por su realidad. “Un voluntariado que crea lazos desde el  cuidado mutuo y reciproco”.

           

Abestia:          GOAZEN ALKARTURIK…                                 

                        Zuzentasunez egin dagigun maitasun bide zabal argia

                        gure artean lagunduz beti emonez eskua ta ogia

           

Abadearen agurra

Jauna, zerutik jaitsi dan ogi bizia, egon bedi  zuekin

 

DAMU-OTOITZA

            Senideok: Jaunaren aurrean autortu dagigun geure pekatua. Gitxi maite dogu. Geure buruaz arduratuta bizi gara eta behartsuakandik urrun. Bihotz barritu gaitezan eta parka eskatu deiogun Jaunari.

 

            - Jesus Jauna,  Zu, aberatsa izanda, txiro egin zinan gugaitik: ERRUKI, J.                                

            - Jesus Jauna, Zu, gizakien miseriekin hunkitzen zinan: KRISTO, ERRUKI.

            - Jesus Jauna,  Zu janari egin zinan, gure goseak asetzeko: ERRUKI, JAUNA.

 

HITZAREN LITURGIA

 

Ex 24, 3-8:

            Jaungoikoak eta Israel herriak alkartasun itun bat egin eben Sinai mendian. Eta alkartasun hori odolaz seilatuta gelditu zan. Jaungoikoak Israel herria zainduko dau eta Israelek Jaungoikoaren Legea beteko dau.

            El tema de la alianza recorre todo el Antiguo Testamento. Moisés prepara al pueblo para celebrar solemnemente esta alianza.

 

Erantzun-Salmoa: 115. Salmoa

 

            Jainkoak heriotzatik atara dauenaren otoitza da 115garren  salmoa. Jainkoak Kristo heriotzatik piztuerara igaroarazi dabela ospatzeko hartzen dogu kristauok Eukaristian salbamen-edontzia.

            La “copa alzada” podía ser un rito de ofrecimiento, durante la comida que acompañaba el sacrificio de acción de gracias.

 

"Salbamen-edontzia dot hartuko, eta Jaunaren izena deituko.."

 

Eb 9, 11-15:

 

            Kristoren bitartez, Jaungoikoak alkartasun barri bat egin dau gu guztiokin. Eta Kristo berberaren odolaz seilatua izan da alkartasun barri hau.

            La salvación que Dios nos ofrece consiste en la ofrenda de Jesús, en su muerte y resurrección. Nadie como Jesús es capaz de amarnos tanto, hasta dar la vida por todos.

 

Mk 14, 12-16b. 22-26:

            La Eucaristía es el Sacramento de la entrega, el memorial de Cristo que permanece entre nosotros.

            Goratu dagigun Jesus, bere odola isuriz, alkartasun barria egin daualako Jaungoikoaren eta gizonen artean.   "Aleluia"

 

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

 

            Senideok:  Kristoren maitasuna ospatzen gagozan egun honetan, otoitz egin deiogun Jaungoikoari gure maitasunaren beharrizanean dagozan guztien alde:

 

-       Eleizearen eta eleiztar guztion alde. Isiltasuna eta otoitza landu daiguzala, sakontasunean hazteko eta bakotxagan dagoan errukia esnatu ahal izateko. Eskatu deiogun Jaunari.

 

-       Por las personas que padecen la carencia vital que tienen en lo relacional por romper vínculos familiares, de amistad, vecindad, para que nunca les falte el compromiso del voluntariado de Cáritas para crear lazos y vínculos que facilitan la inclusión social desde lo relacional. Eskatu deiogun Jaunari.

 

-       Por quienes gobiernan, para que trabajen por la concordia y la fraternidad, teniendo especial cuidado de las personas más necesitadas de la sociedad.  Eskatu deiogun Jaunari.

 

-       Gure kristau alkartearen alde. Jainkoak pertsonei deutsen maitasunaren zeinu izan daiten eta kontsolamendua eskaini deien hurreratzen jakozan guztiei. Eskatu deiogun Jaunari.

 

            Lagundu, Jauna, hainbeste sufritzen daben zure seme-alabei; eta lagundu guri zure maitasunaren testigu izaten. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.

 

Diru-batzea    Cáritas necesita  nuestra colaboración   para llevar a cabo sus actividades. Eskerrik asko por  vuestra generosidad.

OHARRA

Gogoratu datorren domekea dala azken eguna Urkiolako errogatibara autobusez joateko txartela hartzeko.

AZKEN AGURRA

 

            Orain hartuko dogun bedeinkapenak gogoratu deiskula Jesukristok geugaz jarraitzen dauala eleizatik kanpora ere. Gure ingurukoak maitatuz, izan gaitezan Jesusen maitasunaren testigu.

            Tomad, esto es mi Cuerpo. Jesús se entrega a sí mismo. Su carne y su sangre son el alimento y la bebida

 

Abestia:           "Eskerrik asko, Jauna..."

            Erakutsi  deuskuzu zure maitasuna

      ta maitasun bidea den zuzentasuna





KRISTOREN GORPUTZ-ODOL SANTUAK

Odol hau Jaunak zuekin burutu dauan
itunaren ezaugarria da.

Urteera liburutik
(Ur 24, 3-8)

            Egun hareetan, Moisesek Jaunaren berba eta erabagi guztiak jakinarazo eutsazan herriari, eta herri osoak, aho batez, erantzun eutsan: «Jaunak esandako guztia egingo dogu».
            Jaunak esandako guztia idatzi eutsen Moisesek. Biharamunean, goizean goiz jagirik, altarea eregi eban mendiaren oinean, eta hamabi zutarri ipini ebazan Israelgo hamabi leinuen izenean. Ondoren, zekorrak hil eta Jaunari erre-opari eta alkartasun-oparitzat eskeintzeko agindu eutsen israeldar gazte batzuei. Odolaren erdia hartu eta ontzietan ipini eban Moisesek, eta beste erdia altara gainean isuri.
Gero, itun-liburua hartu eta herriari irakurri eutsan. Herriak erantzun eban: «Obedituko dogu eta beteko Jaunak esandako guztia». Odola hartu eta herriaren gain txipriztindu eban Moisesek, esanez: «Odol hau da xedapen honeen guztien arabera Jaunak zuekin burutu dauan itunaren ezaugarria».

Erantzun-salmoa                                                                                                                             
(Sal 115, 12-13. 15-16. 17-18)

Salbamen-edontzia dot hartuko, eta Jaunaren izena deituko.

edo Aleluia

Zer bihurtuko deutsat Jaunari,
emon deustazan guztiakaitik?
Salbamen-edontzia dot hartuko,
eta Jaunaren izena deituko.

Jaunaren begietan balio handikoa
Haren zintzoen herioa.
Zure morroi nozu ni, Jauna,
zure morroi eta zure neskamearen semea,
askatu dituzu nire kateak.

Eskeiniko deutsut gores-oparia,
deituko dot, Jauna, zure izena.
Emongo deutsadaz Jaunari zin egindakoak,
herri guztia begira dagoala.








Zenbatez gehiago Kristoren odolak
ez dau garbituko gure barrua!

Hebrearrei egindako epistolatik
(Heb 9, 11-15)

            Senideok: Kristo datozan ondasunen abade nagusi lez agertu da. Bera sartu dan santutegia lehengoa baino handiagoa eta bikainagoa da, ez giza eskuz egina, hau da, ez mundu honetakoa. Kristo behin betiko sartu da santutegian, ez akerren eta zezenen odola eskeiniz, berea baino, holan betiko askatasuna lortu deuskula.
Beraz, akerren eta zezenen odolak eta erretako behi baten errautsek, kutsaturik dagozanen gain txipriztinduz, pertsona horreek sagaratzeko indarra baldin badabe, azaleko garbitasuna emonez, zenbatez gehiago Kristoren odolak, betiko Espirituaren bidez bere burua Jainkoari opari garbi eskeini eutsan harenak, ez dau garbituko gure barrua heriotzara daroen egintzetatik, guk Jainko biziari kultua emoteko!
Horregaitik, Kristo itun barri baten bitarteko da, heriotzea dala medio, lehengo itunaren sasoian egindako hutsegiteak parkatzeko; holan, agindutako betiko ondarea jaso daikee Jainkoak deitutakoek.


Hau nire gorputza da. Hau nire odola da.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Markosen liburutik
(Mk 14, 12-16. 22-26)

Legamin bako Ogien jaiko lehen eguna zan, pazko-bildotsa hilten zaneko eguna. Ikasleek itaundu eutsoen Jesusi: «Non gura dozu pazko-afarirako prestaketak egitea?»
            Harek ikasleetako bi bialdu ebazan, esanez: «Zoaze urira, eta ur-suila daroan gizon bategaz egingo dozue topo; jarraitu egiozue, eta sartuko dan etxeko nagusiari esan: "Maisuak itauntzen dau non dauan ikasleekin pazko-bildotsa jateko tokia". Harek gela handi bat erakutsiko deutsue goian, jantzirik eta atonduta. Prestatu hantxe behar doguzanak». Joan ziran ikasleak eta, urira heldu ziranean, Jesusek esan eutsen lez aurkitu eben dana, eta pazko-afaria prestatu eben.
            Afaltzen ziharduela, Jesusek ogia hartu eban eta, bedeinkapen-otoitza eginez, zatitu eta emon eutsen, esanez: «Hartu egizue: hau nire gorputza da». Gero, kaliza hartu eta esker oneko otoitza esanez, emon eutsen, eta guztiek edan eben bertatik. Eta esan eutsen: «Hau nire odola da, itunaren odola, guztien alde isuria. Benetan dinotsuet: Ez dot gehiago ardorik edango, Jainkoaren erreinuan ardo barria edango dodan egunera arte».
Gorazarreak abestu ondoren, Oliamendira urten eben.


 

No hay comentarios: