Hirutasuna abestuz!

martes, 8 de mayo de 2018

Pazkoako 7. domekea B Jaunaren Igokundea

Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.
 
Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.

 
Irakurgaiak euskeraz.



PAZKOKO VII. DOMEKEA  (B) JAUNAREN IGOKUNDEA
Gizarte Komunikabideen Munduko Jardunaldia

SARRERAKO OHARKIZUNA

            Egun on guztioi :
Jaun berbiztuak batu gaitu gaur be hemen. Igokundearen egun honetan, “zoaze eta egin ikasleak…” konbitea egiten deusku Jesus Jaunak bere jarraitzaile guztioi. Jaungoikoaren Erreinua iragartera eta ereitera bialtzen gaitu.

San Markosen ebanjelioaren amaieran, Jesus eta bere ikasleen arteko topaketa gertatzen da. Jesusen bialketa eta agintzariagaz emoten jako hasierea Eleizaren misinoari.

Gaurko egunez, gainera, Gizarte Komunikabideen Jardunaldia ospatzen dogu. Hauxe gogoratu gura deusku Eleizak: egiak bere lekua izan behar dauala gure bizitzetan, eta horretarako “egiak aske egingo zaitue” goiburua aukeratu da. 

Abestuz ekingo deutsagu Jaun Berbiztuaren inguruan egingo dogun ospakizun hau.

“ Biztu da Kristo “

ABADEAREN AGURRA




          Maitasunaren eta bakearen Jaungoikoa egon bedi zuekin.



          Anai-arrebok: ondo etorriak!

          Jesus, kurutziltzatua, berbiztua, zerura igo da.

          Bera Jaungoikoaren bizitzan sartu da.

          Horixe ospatzen dogu gaur Igokundearen domeka honetan, goratua ikustearen poza sentitzen dogunean; eta, egun batean, geuk ere beragaz betiko bizitza biziko dogula itxaroten dogu.



OHARRA URAZ BEDEINKATU AURRETIK




          Pazkoko domeka honeetan, ur bedeinkatuaren ihinztadureaz, gure bizitzetako une erabakigarria gogoratzen dogu: bateoaren bidez, Jesusen alkarteko kide egin ginan eta bere Espiritua jaso genduan. Egin dagigun gaur barriro, Jesus gure bizia izan daiten beti.



URAZ BEDEINKATZEA  : Hartuko dogu ura pozik...    Azkenean, abadeak dino:




          Jaungoiko ahalguztidunak pekatutik garbitu gaizala eta, Eukaristia honen bitartez, bere Erreinuko otorduan partehartzeko duin egin gaizala. Amen.



(Ur bedeinkatua erabili barik, ondorengo formulea nahiago bada...)

§         Emakume eta gizon barri egin gaituzu. Erruki, Jauna.


§         Gure ondoan zagoz beti. Kristo, erruki.


§         Zeruko ateak zabaldu deuskuzuz. Erruki, Jauna.




AINTZA:Aintza eta ospe haundiz zerura igoten dauan Jaunari abestu deiogun gorespen  kantu hau                



HITZAREN LITURGIA



Ap Eg 1, 1‑11:

            Apostoluen Eginak deituriko liburuak Elizearen lehenengo pausoak jasoten ditu. Eta, bere lehenengo atalburuan, Jesusen zeruratzearen barri emoten deusku. Horixe entzungo dogu irakurgai honetan.



Erantzun‑Salmoa: 46. salmoa



            Oihu alaien artean igon da Jainkoa, horregaitik salmisteagaz bat egiten dogu “Lur osoa, egiozu irrintzi Jainkoari” abestuz



Ef 1, 17‑23:



            Kristo berbiztua Jaungoiko Aitak bere eskoi‑aldean jarriazo dau.  Fededunok Haren Gorputzeko atal gara eta guri ere azken bardina eskeintzen deusku.



Mk 16, 15-20



            Jesusek, zerura igon aurretik, bere apostoluak mundu zabalera bialtzen ditu Barri Ona iragarten. Eginkizun horretan Jaunaren laguntza beti izango dabe eurekin



            Goratu daigun, zerura igon arren, betiko geugaz gelditu dan Jauna, "Aleluia" abestuz.



JAINKO HERRIAREN OTOITZA


          Jesusegaz bat eginik, Eskatu deiogun Aitari bere Espiritua bialtzeko eta gu barritzeko.

·        Kristinau guztion alde, pozik bizi dagigun gure Jesusenganako fedea. Eskatu deiogun Jaunari.
·        Komunikabideetan jarduten dabenen alde; errealitatearen egiazko barriak emon daiezala eta bakea transmititzekogauza izan daitezala. Eskatu deiogun Jaunari.

·        Munduko bake eta zuzentasunaren alde, gerra edo gosearen eraginez sufritzen dagozanen alde, bizitzari zentzunik aurkitzen ez deutsoenen alde. Eskatu deiogun Jaunari.

·        Arratiako Eliza osotzen dogun  guztion alde:  eguneroko bizitzan Jesusi jarraituz, bere ikasle misiolariak izan gaitezan. Eskatu deiogun Jaunari

            Jaungoiko ona, entzun gure otoitzak eta emoiguzu eskatu deutsuguna. Zure ondora igon dauan Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.


AZKEN AGURRA
Eukaristia amaitzean, gaur geuri dinoskuz Jesusek Ebanjelioko berbak: "Nire testigu izan zaiteze. Eta jakin egizue ni zeuokin nozuela beti". Jesusen laguntzaz izan gaitezan bere barri onaren zabaltzaile.

            "Zeru lurren Erregina"



 





PAZKOKO VII. DOMEKEA (B)JAUNAREN IGOKUNDEA
Gizarte Komunikabideen Munduko Jardunaldia

SARRERAKO OHARKIZUNA

            Egun on guztioi :
Jaun berbiztuak batu gaitu gaur be hemen. Igokundearen egun honetan, “zoaze eta egin ikasleak…” konbitea egiten deusku Jesus Jaunak bere jarraitzaile guztioi. Jaungoikoaren Erreinua iragartera eta ereitera bialtzen gaitu.

San Markosen ebanjelioaren amaieran, Jesus eta bere ikasleen arteko topaketa gertatzen da. Jesusen bialketa eta agintzariagaz emoten jako hasierea Eleizaren misinoari.

Con la celebración en este domingo de la Jornada Mundial de las Comunicaciones Sociales, también la Iglesia quiere recordar cómo la verdad debe ocupar su lugar en nuestras vidas. Lo hace con el lema «La verdad os hará libres», invitándonos a construir un mundo más verdadero y en paz, un mundo en que la comunicación responda a su misión de ser modalidad esencial para vivir la comunión.

Abestuz ekingo deutsagu Jaun Berbiztuaren inguruan egingo dogun ospakizun hau.

“ Biztu da Kristo “
...

ABADEAREN AGURRA


          Maitasunaren eta bakearen Jaungoikoa egon bedi zuekin.

          Anai-arrebok: ondo etorriak!

          Jesus, kurutziltzatua, berbiztua, zerura igo da.

          Bera Jaungoikoaren bizitzan sartu da.

Horixe ospatzen dogu gaur Igokundearen domeka honetan, goratua ikustearen poza sentitzen dogunean; eta, egun batean, geuk ere beragaz betiko bizitza biziko dogula itxaroten dogu.



§         Emakume eta gizon barri egin gaituzu. Erruki, Jauna.


§         Tú estás a nuestro lado. Kristo, erruki.


§         Zeruko ateak zabaldu deuskuzuz. Erruki, Jauna.




AINTZA:Aintza eta ospe haundiz zerura igoten dauan Jaunari abestu deiogun gorespen  kantu hau        
      

HITZAREN LITURGIA



Ap Eg 1, 1‑11:



            Apostoluen Eginak deituriko liburuak Elizearen lehenengo pausoak jasoten ditu. Eta, bere lehenengo atalburuan, Jesusen zeruratzearen barri emoten deusku. Horixe entzungo dogu irakurgai honetan.

            El tiempo de Jesús termina y comienza el tiempo del Espíritu y de la Iglesia. Por eso los apóstoles se dan cuenta de su misión en el mundo.







Erantzun‑Salmoa: 46. Salmoa


            Desde muy antiguo la liturgia reza este salmo en la fiesta de la Ascensión. Sirve para expresar el gozo del pueblo cristiano por el triunfo de Cristo, sentado a la derecha del Padre. Este canto mantiene nuestra esperanza y sirve para confesar que el triunfo de Jesús se extenderá a todos los pueblos de la tierra.

            Oihu alaien artean igon da Jainkoa, horregaitik salmisteagaz bat egiten dogu “Lur osoa, egiozu irrintzi Jainkoari” abestuz


Ef 1, 17‑23:


            Kristo berbiztua Jaungoiko Aitak bere eskoi‑aldean jarriazo dau.  Fededunok Haren Gorputzeko atal gara eta guri ere azken bardina eskeintzen deusku.

            El apóstol nos sugiere que interpretemos en el marco de una visión de fe la ascensión de Cristo y su permanencia a la derecha del Padre.



Mk 16, 15-20


            Jesusek, zerura igon aurretik, bere apostoluak mundu zabalera bialtzen ditu Barri Ona iragarten. Eginkizun horretan Jaunaren laguntza beti izango dabe eurekin

            La unión con Cristo nos empuja al mundo. En la lucha no estamos solos. Jesús camina con nosotros. Toda la fuerza viene de EL; sólo nos pide que pongamos en sus manos nuestra debilidad.

            Goratu daigun, zerura igon arren, betiko geugaz gelditu dan Jauna, "Aleluia" abestuz.



JAINKO HERRIAREN OTOITZA




          Jesusegaz bat eginik, Eskatu deiogun Aitari bere Espiritua bialtzeko eta gu barritzeko.


·        Kristinau guztion alde, pozik bizi dagigun gure Jesusenganako fedea. Eskatu deiogun Jaunari.

·        Para que los profesionales de la comunicación social no perviertan con la falsedad el don precioso de la realidad que nos rodea y sepan trasmitir la paz, verdadera noticia, sin que nada le reste verdad.  Eskatu deiogun Jaunari.

·        Para que en nosotros la lógica de compartir se imponga a la sed de poder, de tener y de gozar, y nos esforcemos cada día en educar en la verdad y vivir desde la libertad del corazón.  Eskatu deiogun Jaunari.

·        Arratiako Eliza osotzen dogun  guztion alde:  eguneroko bizitzan Jesusi jarraituz, bere ikasle misiolariak izan gaitezan. Eskatu deiogun Jaunari



            Jaungoiko ona, entzun gure otoitzak eta emoiguzu eskatu deutsuguna. Zure ondora igon dauan Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.



            AZKEN AGURRA


            Eukaristia amaitzean, gaur geuri dinoskuz Jesusek Ebanjelioko berbak: "Nire testigu izan zaiteze. Eta jakin egizue ni zeuokin nozuela beti". Jesusen laguntzaz izan gaitezan bere barri onaren zabaltzaile.

            Jesucristo ha cumplido su misión. Ahora somos nosotros, sus discípulos, los que debemos continuar su obra salvadora y dar testimonio de que Jesús ha muerto y resucitado.


            "Zeru lurren Erregina”.






JAUNAREN IGOKUNDEA

Gorantz igon eban Jesusek hareen begi aurrean.

Apostoluen Eginak liburutik
(Eg 1, 1-11)

         Teofilo maitea: Neure lehenengo liburuan, hasieratik zerura jasoa izan zan egunera arte Jesusek egin eta irakatsi eban guztia idatzi neban. Zerura igon aurretik, Espiritu Santuaren eraginez aginduak emon eutsezan Berak aukeratutako apostoluei. Jesus apostoluei agertu jaken bere nekaldiaren ostean eta bizirik egoaneko froga asko emon eutsezan, berrogei egunez bere burua ikustera emonez eta Jainkoaren erreinuaz berba eginez.
         Hareekin bazkaltzen ziharduan batean, honan agindu eutsen: «Ez alde Jerusalemdik. Zagoze han Nik Aitaren partetik egin deutsuedan agintzariaren zain. Joanek urez bateatu eban; baina zuek Espiritu Santuaz izango zaree bateatuak egun gitxi barru».
         Orduan, baturik egozanek itaundu eutsoen: «Jauna, orain ezarriko al dozu barriro Israelgo erreinua?» Jesusek erantzun eutsen: «Aitak bakarrik dau hori erabagiteko ahalmena, eta ez dago zuen esku zein aldi edo unetan jazoko dan jakitea. Baina zuen gain jatsiko dan Espiritu Santuaren indarra hartuko dozue, eta nire lekuko izango zaree Jerusalemen, Judea osoan, Samarian eta lurraren azken mugaraino».
         Hori esanik, gorantz igon eban Jesusek hareen begi aurrean, hodei batek begietatik ezkutatu eutsen arte. Oraindino zerura zelan joian begira-begira egozala, zuriz jantzitako gizaseme bi azaldu jakezan ondoan, eta esan eutseen: «Galilearrok, zertan zagoze hor zerura begira? Zuen ondotik zerura jasoa izan dan Jesus hori, zerura joaten ikusi dozuen lez etorriko da barriro».

Erantzun-salmoa                                                                                              
(Sa1 46, 2-3. 6-7. 8-9)

Oihu alaien artean igon dau Jainkoak,
turuta-soinuz, Jaunak.

edo    Aleluia.

Herri guztiok, txalo jo egizue,
Jainkoari irrintzi egiozue.
Goi-goiko Jauna, izan ere, izugarri,
lurbira osoan errege handi.

Oihu alaien artean igon dau Jainkoak,
turuta-soinuz, Jaunak.
Eresi Jainkoari, eresi;
eresi gure erregeari, eresi.

Jainkoa da-eta lurbira osoan errege,
egiozue jator goratzarre.
Jainkoa errege da atzerrietan,
jesarria dago Jainkoa bere aurki santuan.

Zeruan bere eskumaldean jesarriarazo eban.

San Paulo Apostoluak Efesoarrei egindako epistolatik
(Ef 1, 17-23)

         Senideok: Jesu Kristo gure Jaunaren Jainkoak, aintzaren Aitak, emon deizuezala Espirituaren jakituria eta goi-argia, Bera ezagutzeko. Argitu dagizala zuen barruko begiak, jakin dagizuen zer itxarotera dei egin deutsuen, zein aberatsa dan fededunentzat oinordekotzan prestau dauan aintza.
         Ahalmen eta indar hori Kristogan erakutsi eban Jainkoak, Berau hilen artetik biztu eta zeruan bere eskumaldean jesarriarazo ebanean. Jainkoak aginte, botere, indar eta nagusitza guztien gainetik ezarri dau Kristo, eta mundu honetan ez ezik, datorren munduan ere aitatu daitekezan izen guztien gainetik.
         Dana jarri dau Jainkoak Kristoren oinazpian, eta Berau ezarri dau danen gainetik Eleizaren buru. Haren gorputza da Eleizea, unibertsoa guztiz beteten dauan Kristok betea.

Zerura jasoa izan zan
eta Jainkoaren eskumaldean jesarri zan.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Markosen liburutik
(Mk 16, 15-20)

         Aldi haretan, Jesus Hamaikei agertu jaken eta esan eutsen: «Zoaze mundu guztira eta iragarri Barri Ona izaki guztiei. Sinestu eta bateatzen dana salbatu egingo da; sinesten ez dauana, barriz, kondenatu. Sinesten dabenek seinale honeek izango dabez lagun: nire izenean deabruak botako dabez, hizkuntza barrietan berba egingo dabe, sugeak eskuetan hartuko dabez eta, edari hilgarriren bat edanda ere, ez deutse kalterik egingo; gaixoei eskuak ezarriko deutseez eta osatu egingo dira».
         Holan berba egin ondoren, Jesus Jauna zerura jasoa izan zan eta Jainkoaren eskumaldean jesarri zan. Hareek, barriz, alde guztietara joan ziran Barri Ona iragartera. Eta Jaunak berak ziharduan hareekin, egiten ebezan mirarien bidez berbea baieztatuz.