Espiritu Santua Mendekoste Jaia

viernes, 26 de abril de 2024

Mendekoste bigilia edo gaubela

 


Gernikaldeko Pastoral Barrutiak Mendekoste bigilia edo gaubela ospatzera gonbidatezn zaitu, Kortezubiko parrokian, maiatzaren 18an, zapatuan, arratsaldeko zazpi t'erdietan.

Espiritu Santuaren Jai Nagusiaren atarian, puntu bi honeek izangodoguz kontuan:

-Pastoral Barrutia sortu zanaren 11. urtea

-Laikoen bialketa alkartean: katekistak, ospatzaile eta liturgi laguntzaileak, kosnoagako monitoreak, musikariak (organo joleak eta abesbatzak), eliza garbitu eta apaintzen dabeak, sakristauak, ekonomia arduradunak, Caritaseko boluntarioak...

Erdu!


Espiritu Santua maitasun sorrera, hamaika koloredun gizarte bat bera, baztertua senide, arrotza etxera, otoitzaren indarraz bizitza aukera. Zabal Espiritua bete zure hitza: gure bihotz barruak garbitzeko giltza, txikiaren babesa, haizete bortitza, Zugaz gura genduke aukera bizitza. Zure jakituria eta pentsaera Elizaren bideak eroan hobera, josi esku bihotzak guztiok batera abestuz guk dagigun bizitza aukera.

No hay comentarios: