Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.
III. PAZKO-DOMEKEA – B
GIZALEGEZKO LANAREN ALDEKO ELEIZBARRUTIKO EGUNA
SARRERAKO OHARRA
Egun on Pazkoako 3. Domeka honetan, eukaristia ospatzera etorri zareen guztioi:
Pazko aldiko poz giroan jarraitzen dogu, Jesus Berbiztua bidelagun dogulako eta gure fedea barritzen dihardualako. Egunez egun izaten doguzan ohikeria eta etsipenen erdian, dei egiten deusku Berak, gizon eta emakume barri eta berbiztu lez bizi gaitezan.
Gaur, gizalegezko lanaren aldeko Eleizbarrutiko eguna ospatzen dogu. Eskerrak emongo deutsaguz Jainkoari, euren lanaren bitartez gizon eta emakumeei duintasuna emoten deutsen eta guztion ona sustatzen daben gizon eta emakumeen lanagaitik.
Hasi dagigun, ba, gure ospakizuna, Jesuseganako sinismena barrituz eta Bera gure artean daukagula gogoratuz.
SARRERAKO ABESTIA “Abestu dagigun danok, misterio..."
ABADEAREN AGURRA
Jesus, Jaun berbiztua, egon bedi zuekin.
Eukaristiak erakusten deusku argien Berbiztua gure artean dagoana. Zabaldu daiguzan, beste behin ere, fedearen begiak gure bildurrak kentzen dituan eta bere itxaropenaren testigu bihurtzen gaituan bere presentzia ekintzailea somatzeko.
OHARRA URAZ BEDEINKATU AURRETIK
Kristau alkarteko kide egin ginaneko eguna, hau da, gure bateo eguna gogora ekarriz eta barrituz prestatuko gara Eukaristiarako. Ur bedeinkatua jasoko dogu
URAZ BEDEINKATZEA
Abestia: Hartuko dogu... Azkenean, abadeak dino:
Jaungoiko ahalguztidunak pekatutik garbitu gaizala eta, Eukaristia honen bitartez, bere Erreinuko otorduan partehartzeko duin egin gaizala. Amen.
AINTZA
HITZAREN LITURGIA
Ap Eg 3, 13-15. 17-19:
Apostoluen lehenengo hitzaldietako gai nagusia Jesusen biztuerea izan zan. Irakurgai honetan, entzun dagiguzan, geiso bat osatu dauala-ta inguruan batzen jakon jentearen aurrean, San Pedrok esaten dituan berbak.
Erantzun-Salmoa: 4. Salmoa
Kanta dagigun Jainkoak Jesusen berbizkundean eskeini deuskun betiko errukia
"Jaunari kanta, ona da-ta..."
1 Jn 2, 1-5a:
Gure pekatua ikusiarren, etsipenean jausi arik, itxaropenez bizitzera dei egingo deusku San Joanek, bigarren irakurgai honetan. Baina, aldi berean, Jesus berbiztuaganako fedea eguneroko ekintzetara eroan behar dogula gogoratuko deusku.
Lk 24, 35-48:
Apostoluen antzera, Jesusen izenean batuta gagozanok Bera gure artean sentitzen dogu. Goratu daigun Jaun berbiztua, "Aleluia" gogotsu kantatuz.
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Konfiantza beteaz, egin deiogun otoitz biziaren Jaungoikoari.
· Elizea Jesusek hasi eban bidetik joan daiten leialtasunez. Eskatu deiogun Jaunari.
· Langabezian dagozanen alde; lan eskasak dabezanen alde; sistema ekonomiko bidegberaren ondorenak jasaten dabezanen alde; gure laguntza jaso daien beti. Eskatu deiogun Jaunari.
· Etorkinen alde. Lan arloko gizarte erakundeek segurtasuna, lana eta familientzako bizimodu hobea jadetsi guran gure artera etorri diran langileen eskubideak defendatu daiezan. Eskatu deiogun Jaunari.
· Gutako bakoitzak, hitzez eta egitez, Jesusek emoten deuskun maitasuna erakutsi dagian. Eskatu deiogun Jaunari.
Jaungoiko Jauna, zure Semearen heriotzaz alkarganatzearen eta bakearen oinarria jarri dozu; entzun zure herriaren otoitza eta egin gaizuz zure maitasunaz baketutako gizateria barriaren zeinu. Jesukristo gure Jaunaren bitartez.
AZKEN AGURRA
Senideok: Jaungoikoaren maitasuna gurekin dagoana badakigu. Gure bizikeran maitasun hori agertzen ahalegindu gaitezan. Egiten dogun guztiak gure salbamenaren poza erakutsi dagiala.
"Biztu da Kristo..."
III. PAZKO-DOMEKEA – B
JORNADA DIOCESANA POR EL TRABAJO DECENTE
SARRERAKO OHARRA
Egun on, Pazkoako 3. Domeka honetan, eukaristia ospatzera etorri zareen guztioi:
Pazko aldiko poz giroan jarraitzen dogu, Jesus Berbiztua bidelagun dogulako eta gure fedea barritzen dihardualako. Egunez egun izaten doguzan ohikeria eta etsipenen erdian, dei egiten deusku Berak, gizon eta emakume barri eta berbiztu lez bizi gaitezan.
El mensaje de paz y de esperanza se repiten en la Pascua, y es don de Dios. Tenemos que hacerlo nuestro, meterlo en nuestro corazón.
En este día celebramos la Jornada Diocesana por el trabajo digno. Vamos a dar gracias a Dios por tantos hombres y mujeres que con su trabajo dignifican la condición humana y promueven el bien común en nuestro pueblo.
Hasi dagigun, ba, gure ospakizuna, Jesuseganako sinismena barrituz eta Bera gure artean daukagula gogoratuz.
SARRERAKO ABESTIA “Abestu dagigun danok, misterio..."
ABADEAREN AGURRA
Jesus, Jaun berbiztua, egon bedi zuekin.
La eucaristía es la señal más clara de que el Resucitado está con nosotros. Abramos, una vez más, los ojos de la fe para reconocer su presencia activa, que arranca nuestros miedos y nos convierte en testigos de su esperanza.
OHARRA URAZ BEDEINKATU AURRETIK
Kristau alkarteko kide egin ginaneko eguna, hau da, gure bateo eguna gogora ekarriz eta barrituz prestatuko gara Eukaristiarako. Ur bedeinkatua jasoko dogu
URAZ BEDEINKATZEA
Abestia: Hartuko dogu... Azkenean, abadeak dino:
Jaungoiko ahalguztidunak pekatutik garbitu gaizala eta, Eukaristia honen bitartez, bere Erreinuko otorduan partehartzeko duin egin gaizala. Amen.
AINTZA
HITZAREN LITURGIA
Ap Eg 3, 13-15. 17-19:
Apostoluen lehenengo hitzaldietako gai nagusia Jesusen biztuerea izan zan. Irakurgai honetan, entzun dagiguzan, geiso bat osatu dauala-ta inguruan batzen jakon jentearen aurrean, San Pedrok esaten dituan berbak.
El poder de Dios ha transformado en exaltación la humillación del Siervo sufriente. Del Resucitado, para nuestra salvación, manan la santidad, la justicia, la vida misma de Dios. Estos son los frutos de la resurrección, si nos convertimos y rechazamos el pecado.
Erantzun-Salmoa: 4. Salmoa
Kanta dagigun Jainkoak Jesusen berbizkundean eskeini deuskun betiko errukia
El salmista confía en Dios a pesar de las dificultades. Ha experimentado su amor en profundidad: el Señor le dio fuerza en el aprieto.
"Jaunari kanta, ona da-ta..."
1 Jn 2, 1-5a:
Gure pekatua ikusiarren, etsipenean jausi barik, itxaropenez bizitzera dei egingo deusku San Joanek, bigarren irakurgai honetan. Baina, aldi berean, Jesus berbiztuaganako fedea eguneroko ekintzetara eroan behar dogula gogoratuko deusku.
En la verdad acogemos el mensaje de Cristo, muerto por el pecado. El que reconoce su propio pecado se convierte y empieza a vivir.
Lk 24, 35-48:
El Espíritu del Maestro guía a la comunidad cristiana, y le da luz para entender las Sagradas Escrituras
Apostoluen antzera, Jesusen izenean batuta gagozanok Bera gure artean sentitzen dogu. Goratu daigun Jaun berbiztua, "Aleluia" gogotsu kantatuz.
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Konfiantza beteaz, egin deiogun otoitz biziaren Jaungoikoari.
·
Elizea
Jesusek hasi eban bidetik joan daiten leialtasunez. Eskatu deiogun Jaunari.
· . Por las personas que están sin empleo o tienen trabajos precarios porque padecen las consecuencias de un sistema económico injusto, para que no dejemos de ofrecerles el apoyo solidario que necesitan. Eskatu deiogun Jaunari
· Para que nuestro mundo encuentre los profetas necesarios, trabajadores de la verdad, que denuncien la hipocresía y ayuden a abrir nuevos caminos de verdad y justicia. Eskatu deiogun Jaunari
· Gutako bakoitzak, hitzez eta egitez, Jesusek emoten deuskun maitasuna erakutsi dagian. Eskatu deiogun Jaunari.
Jaungoiko Jauna, zure Semearen heriotzaz alkarganatzearen eta bakearen oinarria jarri dozu; entzun zure herriaren otoitza eta egin gaizuz zure maitasunaz baketutako gizateria barriaren zeinu. Jesukristo gure Jaunaren bitartez.
AZKEN AGURRA
Senideok: Jaungoikoaren maitasuna gurekin dagoana badakigu. Gure bizikeran maitasun hori agertzen ahalegindu gaitezan. Egiten dogun guztiak gure salbamenaren poza erakutsi dagiala.
Que a lo largo de la semana, sintamos la presencia del Resucitado. Como señal de esta presencia, recibamos la bendición de Dios.
"Biztu da Kristo..."