Abenduko kanta: Belenen jaio jaku

domingo, 11 de abril de 2021

Loratu da kurutzea! Bideoa

 


Gose ta gerra, gaixo, gorroto,

familiak apurtzea,

maitasunaren argirik gabe

nagusitu iluntzea.

Halan da guztiz, Kristo biztu da

merezi dau Ha gurtzea:

eten kateak, eskatu ozen

juztizia itzultzea,

jaso bihotzak, kanta bizitza,

loratu da kurutzea!

 

Tomasen antza handia dogu

dana zalantza ta duda,

ez daigun ahaztu negu ostean

beti datorrela uda.

Kurutze santu deitzen doguna

hilketa eta tortura,

bertan egoan erromatarrak

aitortu eban modura:

jaso bihotzak, kanta bizitza,

kurutzea loratu da!

 

Kurutze hartan Jainko Semea

hil eta madarikatu,

isil-isilik, nora ezean,

dana ilun ta pekatu.

Non da argia? Jakin gurean

gara itsutu, zoratu.

Kristo biztu da, guregan dago

gaitezen gu konturatu:

jaso bihotzak, kanta bizitza,

kurutzea da loratu!



No hay comentarios: