Goazen 2024 Jarri bidean

martes, 16 de abril de 2024

Pazkoako 4. domekea B

Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.
 
Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.

 
Irakurgaiak euskeraz.

                                               

                                              

                                                 

                                      IV. PAZKO-DOMEKEA – B

TOKIAN TOKIKO BOKAZIOEN ALDEKO MUNDUKO OTOITZ EGUNA

 

 

SARRERAKO OHARRA

Egun on Jaunaren egunean Eukaristia ospatzera etorri zareen guztioi:

          Pazko aldiko laugarren domeka honetan, Jesus Artzain On lez ikusten dogu. Irudi honen bidez, Jesus Berbiztuak batu, gidatu eta zaindu egiten gaituala ikusi daikegu eta horretarako bere bizia emoten dauala, guk Bizia izan dagigun.

          Bokazinoen aldeko Munduko Otoitz Eguna eta Tokian tokiko Bokazinoen Eguna ospatzen dogu gaur, «Egin bedi zure nahia. Guztiok ikasle, guztiok misiolari» goiburuaren haritik. Kristau bokazinoak, Jainkoaren doe danak, alderdi bi ditu: deia eta erantzuna. Bokazino guztiak dira ezinbesteko Eleizarentzat eta gizartearentzat.

            Hasi gaitezan abestuz

 

SARRERAKO ABESTIA    “Abestu dagigun danok misterio...”

 

 

ABADEAREN AGURRA

 

Jesus, gure Artzaina,   gure Bidea, Egia eta Bizia, egon bedi zuekin.

 

          Jaunaren izenean batu gara. Bera gure artean dago, bere herria maitasunez eta samurtasunez zuzentzen dauan Artzain On lez.

 

          Ospatu dagigun pozez gainezka bokazino deia egiten deuskun pazkoko domeka honetako eukaristia.

 

URAZ  TXIPRIZTINTZEA

 

          Eukaristia hasterakoan, eskatu deiogun Jaungoikoari gure bateoan jaso genduan eta orain, uraz txiprinduz, oroitzen dogun bere maitasun eta fedearen grazia barritu dagiala gugan.

 

 “Hartuko dogu ura...”

 

          Jaungoiko ahalguztidunak pekatutik garbitu  gaizala eta, Eukaristia honen bitartez, bere Erreinuko otorduan parte hartzeko duin egin gaizala. Amen..

 

HITZAREN LITURGIA

 

Ap Eg 4, 8-12:

 

            Jerusalengo agintariek lehenengo Elizearen abotsa isildu nahi dabe; baina Pedrok, Espiritu Santuaren indarrez, Jesus berbiztuaren autormena egiten dau.

 

Erantzun-Salmoa:  117. Salmoa

 

            Salmisteaz bat eginik adierazi dagigun gure esker ona, Jaunaren  maitasuna  betikoa dalako.

"Kanta Jaunari kantu barri egin ditu-ta hainbat harrigarri"

 

1 Jn 3, 1-2:

 

            Joanek, Jesusen ikasle kutunak, esango deuskunez, Jaungoikoaren seme-alaba maite maiteak gara. Entzun dagiguzan pozik haren berbak.

 

Jn 10, 11-18:

 

            Prestau gaitezan  Jesus Artzain Onaren berbak entzuteko. Eta, goratu  dagigun Jaungoiko  Aita, "Aleluia" abestuz.

 

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

 

          Egin deiogun otoitz Aitari Jesus berbiztuaren bitartez.

 

         Gure Elizbarrutiaren alde: Espirituaren  indarraz, Jaungoikoaren Berban  konfiantza osoa izan dagian eta  Jaunaren Barri Ona  adoretsu  iragarri dagian. Egin dagigun otoitz.

 

         Jaunaren deia entzun dabenen alde. , beldur barik, sendotasunez eta konfiantzaz erantzun daien. Egin dagigun otoitz.

 

         Hauteskundeetako hautagaien alde. Bizi dogun errealitate korapilatsuan, Jaunak argi eta indarra emon deiezala gobernurako hautatuko doguzanei, zintzotasunez bilatu daien guztion ona, batez be pobreak kontuan hartuz, eta danon artean gizartean zuzentasuna eta senidetasuna hedatu daiguzan. Egin dagigun otoitz.

 

         Pazko honetan bateoa edo lehenengo jaunartzea hartuko daben umeen alde. Familiek zein kristau alkarteak euren kristau sarbidean aurrera egiten lagundu deiegun. Egin dagigun otoitz.

 

          Jauna, gure Jaungoikoa, entzun Aita maitasunez gure otoitza; egizu, zure Semeari jarraituz, zure borondatea gero eta zintzoago bete dagigula. Jesukristo gure Jaunaren bitartez.

 OHARRA



               

AZKEN AGURRA

 

            Gizon-emakume guztiei bere Bizia eta Salbamena eskeintzen deutsez Jesus Artzain Onak. Baina askok eta askok oraindik ez dakie hori, ez dabe ezagutzen Jesus. Meza honetan alkartu gareanok, barri on horren mezulari izan gaitezala.

 

Zeru lurren Erregina.






IV. PAZKO-DOMEKEA - B

TOKIAN TOKIKO BOKAZIOEN ALDEKO MUNDUKO OTOITZ EGUNA

 

SARRERAKO OHARRA

Egun on Jaunaren egunean Eukaristia ospatzera etorri zareen guztioi:

          Pazko aldiko laugarren domeka honetan, Jesus Artzain On lez ikusten dogu. Irudi honen bidez, Jesus Berbiztuak batu, gidatu eta zaindu egiten gaituala ikusi daikegu eta horretarako bere bizia emoten dauala, guk Bizia izan dagigun.

         Este domingo, la Iglesia celebra unidas la Jornada Mundial de Oración por las Vocaciones y la Jornada de Vocaciones Nativas, bajo el lema: «Hágase tu voluntad. Todos discípulos, todos misioneros». La vocación cristiana es un don de Dios que implica una llamada y una respuesta. Cada persona tiene una vocación única e irrepetible, que se descubre en el seguimiento de Jesucristo. La vocación cristiana se expresa de diversas formas: al matrimonio, al sacerdocio, a la vida consagrada o al laicado. Todas estas vocaciones son necesarias para la Iglesia y para la sociedad

            Hasi gaitezan abestuz

 

SARRERAKO ABESTIA    “Abestu dagigun danok misterio...”

ABADEAREN AGURRA

 

Jesus, gure Artzaina,  gure Bidea, Egia eta Bizia,   egon bedi zuekin.

          Jaunaren izenean batu gara. Bera gure artean dago, bere herria maitasunez eta samurtasunez zuzentzen dauan Artzain On lez.

          Ospatu dagigun pozez gainezka bokazino deia egiten deuskun pazkoko domeka honetako eukaristia.

URAZ  TXIPRIZTINTZEA

          Eukaristia hasterakoan, eskatu deiogun Jaungoikoari gure bateoan jaso genduan eta orain, uraz txipristinduz, oroitzen dogun bere maitasun eta fedearen grazia barritu dagiala gugan.

 

Abestia:    “Hartuko dogu ura...”

          Que Dios todopoderoso nos purifique del pecado y, por la celebración de esta Eucaristía, nos haga dignos de participar del banquete de su Reino. Amén.

 

HITZAREN LITURGIA

 

ApEg 4, 8-12:

 

            Jerusalengo agintariek lehenengo Elizearen abotsa isildu nahi dabe; baina Pedrok, Espiritu Santuaren  indarrez, Jesus berbiztuaren autormena egiten dau.

            El apóstol Pedro anuncia que sólo Cristo puede salvarnos. Hoy también, nuestra Iglesia  necesita  cristianos que sigan anunciando que la salvación viene de Dios, por medio de Jesucristo.

 

Erantzun-Salmoa:  117. Salmoa

 

                        Salmisteaz bat eginik adierazi dagigun gure esker ona, Jaunaren  maitasuna  betikoa dalako.

 

            La muchedumbre se maravilla de lo que ha oído: ¡ ha sido un milagro patente! Por eso canta sin cesar : “eterna es su misericordia”

 

"Kanta Jaunari kantu barri egin ditu-ta hainbat harrigarri"

 

1 Jn 3, 1-2:

 

            Joanek, Jesusen ikasle kutunak, esango deuskunez, Jaungoikoaren seme-alaba maite maiteak gara. Entzun dagiguzan pozik haren berbak.

            Por el amor del Padre somos hijos de Dios. Llegaremos a la plenitud cuando le veamos a Él, tal cual es.

 

Jn 10, 11-18:

            Jesús es el Buen Pastor que hace oir su voz salvadora. Tenemos que crear en nuestra sociedad espacios donde esta llamada pueda ser oída.

            Prestau gaitezan Jesus Artzain Onaren berbak entzuteko. Eta,  goratu dagigun Jaungoiko Aita, "Aleluia" abestuz.

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

 

 

          Egin deiogun otoitz Aitari Jesus berbiztuaren bitartez.

 

-         Gure Elizbarrutiaren alde: Espirituaren indarraz, Jaungoikoaren Berban konfiantza osoa izan dagian eta  Jaunaren Barri Ona  adoretsu iragarri dagian. Egin dagigun otoitz.

 

-          Para que quienes se sienten llamados por Dios a una especial consagración, no tengan miedo y respondan con firmeza y confianza. Egin dagigun otoitz.

 

-          Ante la realidad compleja que vivimos, el Señor ilumine y dé fortaleza a quienes van a ser elegidos para gobernar y dirigir, a fin de que busquen con honestidad el bien común, cuidando especialmente de las personas más débiles y pobres, promoviendo que entre todos hagamos una sociedad justa y fraterna. Egin dagigun otoitz.

 

-          Pazko honetan bateoa edo lehenengo jaunartzea hartuko daben umeen alde. Familiek zein kristau alkarteak euren kristau sarbidean aurrera egiten lagundu deiegun. Egin dagigun otoitz.

 

          Jauna, gure Jaungoikoa, entzun Aita maitasunez gure otoitza; egizu, zure Semeari jarraituz, zure borondatea gero eta zintzoago bete dagigula. Jesukristo gure Jaunaren bitartez.

 OHARRA

AZKEN AGURRA

       Gizon-emakume guztiei bere Bizia eta Salbamena eskeintzen deutsez Jesus Artzain Onak. Baina askok eta askok oraindik ez dakie hori, ez dabe ezagutzen Jesus. Meza honetan alkartu gareanok, barrion horren mezulari izan gaitezala.

            “Nadie tiene amor más grande que el que da la vida por sus amigos” . Esta norma, que  Cristo realizó en  plenitud, es para nosotros el mandamiento nuevo. Así, siguiendo el ejemplo del Maestro, la vida de los cristianos será don de sí mismos para que los demás puedan ser más libres.

 

Zeru-lurren Erregina





PAZKOALDIKO IV. DOMEKEA

Ez dogu beste inor salbau gakezanik.

Apostoluen Eginak liburutik
(Eg 4, 8-12)

            Orduan, Pedrok, Espiritu Santuaz beterik, esan eban: «Herriko agintari eta zaharrok, gaur, gaixo bati eginiko mesedea dala eta, noren eskuz osatu dan itauntzen deuskuzue; bego, beraz, argi zuentzat guztiontzat eta Israel herri osoarentzat, zuek kurutzeratu eta Jainkoak hilen artetik biztu eban Jesu Kristo Nazaretarraren izenean dozuela gizon hau zeuen aurrean osatuta. Jesus hauxe da zuek, "etxegileok, baztertutako harria, giltzarri jazo dana". Honegan bakarrik dogu salbamena, ez deusku-eta Jainkoak gizon-emakumeoi beste inor emon eguzkipean, gu salbau gaikezanik».

Erantzun-salmoa
(Sal 117, 1 eta 8-9. 21-23. 26 eta 28-29)

                                                                                                                                                         
Etxegileek baztertutako harria,
berori jazo da giltzarria.

Eskerrak Jaunari, ona da-eta,
Haren maitasuna betikoa da-eta.
Hobe da Jaunagana batzea,
eta ez gizakiengan uste on izatea;
hobe da Jaunagana batzea,
eta ez handikiengan uste on izatea

Eskerrak Zuri, entzun nozulako,
salbamen bihurtu zatxatazalako.
Etxegileek baztertutako harria,
berori da giltzarria.
Jaunak egin dau hori,
gure begien harrigarri.

Bedeinkatua Jaunaren izenean datorrena,
bedeinkatzen zaituegu Jaunaren etxean.
Zu zara nire Jainko, eskerrak emoten deutsudaz;
ene Jainko, goresten zaitut.
Eskerrak Jaunari, ona da-eta,
Haren maitasuna betikoa da-eta.


Dan lakoa ikusiko dogu Jainkoa.

San Joan Apostoluaren lehenengo epistolatik
(1 Jn 3, 1-2)

            Seme-alaba maiteok: Begira zenbaterainoko maitasuna agertu deuskun Aitak, Jainkoaren seme-alaba izena daroagu-eta, baita izana ere. Hona zergaitik munduak ez gaituan ezagutzen: Aita ere ezagutu ez ebalako. Ene maiteok, orain Jainkoaren seme-alaba gara; gero izango garana oraindino ez da agertu. Badakigu, Kristo agertzen danean, beraren antzeko izango garala, dan lakoa ikusiko dogu-eta.

Artzain onak bere bizia emoten dau ardiakaitik.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Joanen liburutik
(Jn 10, 11-18)

            Aldi haretan, Jesusek esan eutsan jenteari: «Neu naz artzain ona. Artzain onak bere bizia emoten du ardien alde. Ez, ostera, morroiak, artzain ez danak eta ardiak bereak ez dituanak; honek, otsoa etorten ikustean, ardiak itzi eta ihes egiten dau; eta otsoak ardiak harrapatu eta sakabanatu egiten ditu. Izan ere, morroiari lansaria jako ardura eta ez ardiak.
            Neu naz artzain ona. Ezagutzen ditut neure ardiak, eta neureek ezagutzen nabe Ni, Aitak Ni ezagutzen nauan eta Nik Aita ezagutzen dodan lez. Nik neure bizia emoten dot ardien alde. Baditut artegi honetakoak ez diran beste ardi batzuk ere; honeek ere erakarri egin behar ditut; entzungo dabe nire ahotsa eta artalde bakarra izango dira, artzain bakarraren gidaritzapean.
            Horregaitik maite nau Aitak: neure bizia emoten dodalako, barriro eskuratzeko. Ez deust bizia inork kentzen; neure kabuz emoten dot nik. Neure esku dot emotea eta neure esku barriro eskuratzea. Hori da neure Aitagandik hartu dodan agindua».