Jaunartzea

jueves, 15 de febrero de 2018

Garizumako zoriontasunak: aurkezpena







Egilea: Bego Aristondo Testua: Miguel Ángel Mesa Irudiak: Fano Euskeratzailea: Aitor Etxebarria

Zorionekoak, ahoan irribarrea daukeela egiten dabenak garizumako bidea; eta euren bihotzaren erditik neurri bako poza borborka ernetan dala sentitzen dabenak.

Zorionekoak garizuman eta eguneroko bizitzan barau egiten dabenak; kontsumoaren, telebistako zabor programen, kritiken eta arduragabekeriaren barau.
Zorionekoak ahalegintzen diranak euren eguneroko bizitzan euren harrizko bihotza biguntzen; bide emoteko sentikortasunari, samurtasunari, errukiari, konponbideak dakartzan hasarreari.
Zorionekoak sinisten dabenak parkamena dala mundu adiskidetu bat lortzeko, Jesusen Barri Onaren ardatzetako bat.
Zorionekoak zaratatik eta etenbako informazio neurribakotik urruntzen diranak, euren bihotzeko basamortuan isilunea egin, eta isilune hau bakardade ozena bihurtzeko.
Zorionekoak euren Jainko Aita-Amaren agintzaria gogoan daukeenak; uneoro barriztatzen dabenak gizadi osoagandik adoretsu eta ur egoteko berbea.
Zorionekoak euren atea ixten deutseenak zoritxar-igarleei, tristurari eta desilusinoari, eta euren leiho guztiak zabaldu ilusinoaren, edertasunaren, eskuzabaltasunaren eta liluraren eguzkiari.

Zorionekoak, besteen zerbitzu gozagarrian erabiltzen dabezanak euren eskuak, burua, adimena, eta oinak; krisialdirik latzenaren erdian ere, biztueraren itxaropena mantentzen, eskeintzen eta banatzen deutsienak munduko baztertu, zapaldu eta babesgabe guztiei. 
Orduantxe erneko da, bai, Pazko-lorea, garizumako bidearen amaieran.

Miguel Ángel Mesa