lunes, 8 de diciembre de 2014

Argiaren lekukoak Testigos de la luz: Jose Antonio Pagola

Gizon-emakume batzuek Jesusekin izan duten harreman harrigarri batetik sortu da kristau-fedea. Ikasle hauek harekin harremanetan hasi eta «Jainkoaren hurbiltasun salbatzailea» esperimentatu dutenean hasi da guztia. Jesusekin bizi izan duten esperientzia askatzaile, eraldatzaile eta gizatartzaileak abiarazi du guztia.
La fe cristiana ha nacido del encuentro sorprendente que ha vivido un grupo de hombres y mujeres con Jesús. Todo comienza cuando estos discípulos y discípulas se ponen en contacto con él y experimentan "la cercanía salvadora de Dios". Esa experiencia liberadora, transformadora y humanizadora que viven con Jesús es la que ha desencadenado todo.
Haien fedea duda-muda, ziurtasun-ez eta oker-ulertzeen artean esnatu da, Galileako bideetan jarraitzen diotela. Koldarkeriak eta ukapenak jotzen du fede hori Jesus gurutzean josia ikusten dutenean. Baina, indarberritu eta kutsakor bihurtu da hil ondoren Jesus bizi dela esperimentatzen dutenean. Horregatik, urteen joan-etorrian, esperientzia hori kutsatzen ez bada eta belaunez belaun eskualdatzen ez, haustura tragikoa gertatuko da kristautasunaren historian. Gotzainek eta apaizek kristau-mezua predikatzen jarraituko dute. Teologoek beren aztertzearen obrak idatziko dituzte. Eliz artzainek sakramentuak emango dituzte. Baina, hasieran bizi izan zuten hartatik zerbait kutsatuko duen lekukorik ez bada, funtsezkoa faltako da, Jesusekiko fedea mantendu dezakeen gauza bakarra faltako da. Geure kristau-elkarteetan Jesusen lekukoen premia dugu. Joan Bataiatzaileak, judu-herrian Jesusi bidea urratzen dion hark, Elizan hain premiazkoa den bokazio hau esnatzera animatzen gaitu. Gure aldi hauen iluntasunean, «argiaren lekukoak» behar ditugu. Jesus desiratzea esnatuko eta haren mezua sinesgarri bihurtuko duten fededunak. Beren esperientzia pertsonala, beren espiritua eta beren hitza direla medio, Jesusekin topo egitea erraztuko dutenak. Ahaztua eta baztertua utzia izatetik aterako dutenak, gure artean ikusgarriago bihurtzeko. Lekuko apalak; Joan Bataiatzailearen antzera, beren buruari erdigune bihur lezakeen inolako egitekorik leporatzen ez diotenak, Jesusi protagonismoa harrapatu nahi ez diotenak. Jesus ez ordezkatzen, ez lausotzen duten jarraitzaileak. Hura animatzaile eta sostengu duten kristauak; beren keinuen eta hitzen bidez, gure artean bizi den Jesusen presentzia nahastezina barruntarazten duten kristauak. Jesusen lekukoak ez dira mintzo beren buruaz. Beren hitzik inportanteena Jesusi esaten uzten dioten hura dute. Egia esan, lekukoak ez du hitzik. Soilik «ahots bat» da, Jesusengana bidera gaitzakeen bidea «zelaitzera» guztiok anima gaitzakeena. Gure kristau-elkarteen fedeak ere gaur egun esperientzia horixe du sostengu, lekuko apal eta xume horiena, hainbat etsipen eta nahasmenduren artean argi egiten duten horiena; izan ere, beren bizieraz Jesus hurbil dugula sentitzen laguntzen digute.

Jose Antonio Pagola
BERRI ONAK Sare Ebanjelizatzailea Esnarazi Jesusen lekukoen bokazioa. Bidali hau.
2014ko abenduaren 14
Abendualdiko 3. Igandea B
Joan 1,5-8.19-28

ZELAITU JESUSENGANAKO BIDEA

José Antonio Pagola. Itzultzailea: Dionisio Amundarain

«Bada zuen artean ezagutzen ez duzuen bat». Jesusez esan ditu hitz horiek Joan Bataiatzaileak; bataiatuak izateko, Jordan ibaira doan jende artean baitabil hura, oraino jendaurrean agertu ez bada ere. Hain juxtu, bere kezka guztia «bidea zelaitzea» du Joanek, jende hark Jesusengan sinetsi ahal dezan. Horrela aurkeztu ohi zuten Bataiatzailearen imajina lehen kristau-belaunaldiek.

Baina Bataiatzailearen hitzak halako moduan daude emanik, non, geure burua kristau jotzen dugunoi, gaur irakurririk, galdera kezkagarriak eragiten baitizkigute. Gure artean da Jesus, baina ezagutzen al dugu zinez?, bat egiten al dugu harekin?, hurbiletik jarraitzen al diogu?

Egia esan, Jesusez mintzo gara beti Elizan. Teorian ez da ezer guretzat hura baino garrantzizkoagorik. Baina, gero, hainbat jirabira ematen ditugu geure ideien, egitasmoen eta ekintzen inguruan, non, ez batere gutxitan, bigarren maila batean gelditzen baita Jesus. Geuk «ezkutatzen dugu» Jesus, konturatu gabe, geure burua protagonismoa emanez.

Agian, hau du kristautasunak bere zoritxarrik handiena: bere baitan «kristau» direla esaten duten hainbat eta hainbat gizon-emakume izatea, bihotzean Jesusen arrastorik ez dutela. Ez dute ezagutzen. Ez dute haren bizi-arnasarik. Ez ditu hark erakartzen, ez liluratzen. Irudi zurrun eta bizirik gabea da Jesus haiengan. Mutu da. Ez die esaten bizitza arnastuko dien ezer berezirik. Haien bizitza ez du markatzen Jesusek.

Eliza honek Jesusen «lekukoen» premia gorria du, haren antzeko izango diren fededunen, kristauen premia, beren izaeraz eta bizieraz Kristogan sinesteko bidea erraztuko dutenen premia. Jainkoaz hark bezala hitz egingo duten lekukoen beharra du, Jainkoaren errukizko mezua hark egiten zuen bezala komunikatuko dutenen beharra, Aitaganako konfiantza hark egiten zuen bezala kutsatuko dutenen beharra.

Zertako dira gure katekesiak eta predikuak Jesu Kristo ezagutzera, maitatzera, hari fede eta gozotasun handiagoz sinestera ez bagaramatzate? Zertako dira gure eukaristiak Jesusekin, haren egitasmoarekin, guztientzat hark egin duen buru-eskaintza gurutzatuarekin bat egiten laguntzen ez badute? Elizan inor ez da «Argia», baina guztiok distiraraz dezakegu hura geure bizitzan. Inor ez da «Jainkoaren Hitza», baina guztiok izan gaitezke kristautasunaren ardaztzat Jesu Kristo hartzera gonbidatzen eta eragiten duen ahots.
Su fe se despierta en medio de dudas, incertidumbres y malentendidos mientras lo siguen por los caminos de Galilea. Queda herida por la cobardía y la negación cuando es ejecutado en la cruz. Se reafirma y vuelve contagiosa cuando lo experimentan lleno de vida después de su muerte. Por eso, si a lo largo de los años, no se contagia y se transmite esta experiencia de unas generaciones a otras, se introduce en la historia del cristianismo una ruptura trágica. Los obispos y presbíteros siguen predicando el mensaje cristiano. Los teólogos escriben sus estudios teológicos. Los pastores administran los sacramentos. Pero, si no hay testigos capaces de contagiar algo de lo que se vivió al comienzo con Jesús, falta lo esencial, lo único que puede mantener viva la fe en él. En nuestras comunidades estamos necesitados de estos testigos de Jesús. La figura del Bautista, abriéndole camino en medio del pueblo judío, nos anima a despertar hoy en la Iglesia esta vocación tan necesaria. En medio de la oscuridad de nuestros tiempos necesitamos «testigos de la luz». Creyentes que despierten el deseo de Jesús y hagan creíble su mensaje. Cristianos que, con su experiencia personal, su espíritu y su palabra, faciliten el encuentro con él. Seguidores que lo rescaten del olvido y de la relegación para hacerlo más visible entre nosotros. Testigos humildes que, al estilo del Bautista, no se atribuyan ninguna función que centre la atención en su persona robándole protagonismo a Jesús. Seguidores que no lo suplanten ni lo eclipsen. Cristianos sostenidos y animados por él, que dejan entrever tras sus gestos y sus palabras la presencia inconfundible de Jesús vivo en medio de nosotros. Los testigos de Jesús no hablan de sí mismos. Su palabra más importante es siempre la que le dejan decir a Jesús. En realidad el testigo no tiene la palabra. Es solo «una voz» que anima a todos a «allanar» el camino que nos puede llevar a él. La fe de nuestras comunidades se sostiene también hoy en la experiencia de esos testigos humildes y sencillos que en medio de tanto desaliento y desconcierto ponen luz pues nos ayudan con su vida a sentir la cercanía de Jesús.

José Antonio Pagola
Red evangelizadora BUENAS NOTICIAS Despierta la vocación de testigos de Jesús. Pásalo. 14 de diciembre de 2014
3 Adviento (B)
Juan 1,5-8.19-28

ALLANAR EL CAMINO HACIA JESÚS

«Entre vosotros hay uno que no conocéis». Estas palabras las pronuncia el Bautista refiriéndose a Jesús, que se mueve ya entre quienes se acercan al Jordán a bautizarse, aunque todavía no se ha manifestado. Precisamente toda su preocupación es «allanar el camino» para que aquella gente pueda creer en él. Así presentaban las primeras generaciones cristianas la figura del Bautista.

Pero las palabras del Bautista están redactadas de tal forma que, leídas hoy por los que nos decimos cristianos, provocan en nosotros preguntas inquietantes. Jesús está en medio de nosotros, pero ¿lo conocemos de verdad?, ¿comulgamos con él?, ¿le seguimos de cerca?

Es cierto que en la Iglesia estamos siempre hablando de Jesús. En teoría nada hay más importante para nosotros. Pero luego se nos ve girar tanto sobre nuestras ideas, proyectos y actividades que, no pocas veces, Jesús queda en un segundo plano. Somos nosotros mismos quienes, sin darnos cuenta, lo «ocultamos» con nuestro protagonismo.

Tal vez, la mayor desgracia del cristianismo es que haya tantos hombres y mujeres que se dicen «cristianos», en cuyo corazón Jesús está ausente. No lo conocen. No vibran con él. No los atrae ni seduce. Jesús es una figura inerte y apagada. Está mudo. No les dice nada especial que aliente sus vidas. Su existencia no está marcada por Jesús.

Esta Iglesia necesita urgentemente «testigos» de Jesús, creyentes que se parezcan más a él, cristianos que, con su manera de ser y de vivir, faciliten el camino para creer en Cristo. Necesitamos testigos que hablen de Dios como hablaba él, que comuniquen su mensaje de compasión como lo hacía él, que contagien confianza en el Padre como él.

¿De qué sirven nuestras catequesis y predicaciones si no conducen a conocer, amar y seguir con más fe y más gozo a Jesucristo? ¿En qué quedan nuestras eucaristías si no ayudan a comulgar de manera más viva con Jesús, con su proyecto y con su entrega crucificada a todos. En la Iglesia nadie es «la Luz», pero todos podemos irradiarla con nuestra vida. Nadie es «la Palabra de Dios», pero todos podemos ser una voz que invita y alienta a centrar el cristianismo en Jesucristo.

José Antonio Pagola