Arratiako tranbiak: Pobreen IV. Eguna

sábado, 26 de noviembre de 2011

Abiatu da "Arratia Palenque" zubiak eregiten erakusketa

Esteban Orbe panelak antolatzen
Berrehun lagun baino gehiago batu zan atzo, azaroak 25a, Igorreko Kultura Etxean abian jarteko "Arratia Palenque Los Rios. Zubiak eregiten" erakusketa ibiltaria eta omenaldi gozoa eskeintzeko Arratiatik LOs Riosera joan ziran lehen misiolari arratiarrei.


Jesus Ramon Matz de Ezquerecocha, Babahoyoko azken gotzain euskalduna eta Jon Urutxurtu, erakusketaren komisarioa.

Arratiako parrokiek antolatutako erakusketa honen helburu nagusia, orain dala 64 urtetik hona, Arratia bailarako herrien eta Ekuadorreko Los Ríos lurraldeko misinoen artean eregiten hasi zan alkartasun zubia sendotzea da. Izan ere, 1848. urtean Los Rioseko misinoa zabaldu eben 8 misiolarien artean, hiru, arratiarrak ziran: Maximo Gisasola eta Eusebio Ozerinjauregi Zeanurikoak eta Francisco Arraibi Lemoakoa.

Erakusketari hasiera emoteko ekitaldian, besteak beste, on Bittor Garaigordobil gotzaina –Los Riosera joan zan lehenengo taldeko kidea- eta Jesus Ramon Martínez de Ezquerecocha Los Rioseko azken gotzain euskalduna izango dira. Eusebio Ozerinjauregi, Maximo Gisasola eta Francisco Arraibiren senideak be hantxe izan dira. Gainera, Arratiako udaletako eta mankomunidadeko arduradunak be bertaratuko dira eta, honeekaz batera, historia gustuko daben, alkartasun sena daukien eta Francisco, Eusebio eta Maximo giza eredu honeek bihotzez omendu gura dabezan arratiar guztiak Hor ikusi ditugu Zeanuri, Areatza eta Arteako alkateak.

Elizbarruti baten lehen misinoa

Hirurogeta lau urte beteko dira Arratiak eta arratiarrek Los Rios probintziagazko (Ekuador) hartu-emonari ekin eutsenetik. 1948. urtean, Pio XII.a aita santuak baimena emon eutsan Gasteizko Elizbarrutiari –orduan Donostia eta Bilbo be hortxe egozan- Los Riosen misinoa zabaldu eian. Ordura arte, bakarrik misiolari ordenetako fraileak joaten ziran misinoetara. Aita Santuaren aginduei jarraituz, Carmelo Ballester Gasteizko gotzainak hurrengo zortzi abadeez osatutako taldea bialdu eban Ekuadorreko Los Rios probintziara: Elias Zuloaga, Leandro Zaloña, Gregorio Alonso, Luis Alberdi, Bittor Garaigordobil, Francisco Arraibi, Eusebio Ozerinjauregi eta Maximo Gisasola.

Erakusketa
 
Erakusketa mural grafikoez osatuta dago eta 22 metrotan, argazki, mapa eta testuen bitartez, misinoaren historia eta, aldi berean, gaur egun egiten diharduen lana ezagutzera emoten da. Javier Lacalle “Laka” artista zornotzarrak diseinatu dauan kartel iragarlean islatzen danez, Gorbeiako kurutzeak eta Los Rios (Ekuador) probintziaren mapak bat egiten dabe arratiar herriaren eta ekuadortar kostaldeko montubiar herriaren bizia, ametsak eta fedeak hirurogei urtez komunikatzen diharduen alkartasun zubiak eregiz. Kartelean, nazinoarteko alkartasuna eskertuz, irribarretsu agertzen diran Palenqueko neskato-mutikoak be ikusi daikeguz eta, behean, agur egiten deuskuen lau abade bizkaitarren agurreko argazki historikoa.

Sailetako batean, munduan zehar lanean diharduen Arratia bailarako gizon eta emakume misiolariak agertzen dira: Perun jarduten dauan Juanita Agirre eta Kongon dagoan Maribel Egiluz Igorreko monjak; Paraguain dagoan Pilar Ozerin Bustinza Lemoako monja; Concepcion Basaguren Bediako monja, Venezuelan; Zeanurikoa dan Joan Etxebarria Ozerin fraile sakramentinoa, Bogotan (Kolonbia); Dimako Maria Luisa Artabe eta Felipe Bustinza Kolonbian eta Madagaskarren; Javier Pertica Txilen eta Blas Esparta Argentinan.

Erakusketaren azken zatian, Arratian misinoetako lana ezagutzera emoteko eta misinoei laguntzeko egiten diran jarduera desbardinak aurkezten dira: Igorren antolatzen dan tonbola solidarioa, bidezko merkataritzak postuak Arratiako Caritasek suspertuta edo hiru hilez behin Arratiako etxeetara heltzen diran Los Rios aldizkariaren 400 aleak...

Erakusketa honen inguruan beste jarduera batzuk be antolatu dira, esate baterako “kiniela misiolaria”; erakusketan ikusgai dagoanari buruzko galdera errazen bidez, Bidezko Merkataritzako produktuen zozketan parte hartu daiteke. Arratiako Caritasek lagunduko dau guzti hau garatzen.

Juan Carlos Pinedo

El objetivo principal, que se pretende lograr mediante esta exposición organizada por las parroquias de Arratia, es el de fortalecer los lazos de solidaridad que, desde hace 64 años, mantienen los municipios del Valle de Arratia con las misiones de la región ecuatoriana de Los Ríos. Y es que entre los 8 misioneros que abrieron esa misión en el año 1948, tres eran hijos del valle: Máximo Guisasola y Eusebio Ocerinjauregi, de Zeanuri, y Francisco Arraibi, de Lemoa.

Han confirmado ya su asistencia al acto de inauguración, el obispo Víctor Garaigordobil —miembro del primer grupo que viajó a Los Ríos— y Jesús Ramón Martínez de Ezquerecocha, último obispo vasco de Los Ríos. Acudirán también familiares de Eusebio Ocerinjauregui, Máximo Guisasola y Francisco Arraibi —y, si la salud le acompaña, el mismo Francisco Arraibi, último superviviente de la terna de arratianos aventureros—. Además, se contará con la presencia de los responsables municipales y de la mancomunidad del Valle de Arratia, así como la de todos los arratianos amantes de la historia, la solidaridad o del agradecimiento sincero a estos gigantes de humanidad que fueron Francisco, Eusebio y Máximo.

La primera misión de una diócesis 
 
Se van a cumplir 64 años, desde que Arratia y los arratianos mantienen lazos de unión con la provincia de Los Ríos (Ecuador). Fue el año 1948 cuando el papa Pio XII dio permiso a la Diócesis de Vitoria —entonces agrupaba también a San Sebastián y Bilbao— para abrir una misión en Los Ríos. Hasta ese momento, solamente iban a las misiones frailes de órdenes misioneras. Siguiendo las directrices del Papa, el obispo de Vitoria, Carmelo Ballester, envió a la provincia ecuatoriana de Los Ríos, una expedición compuesta por los siguientes ocho sacerdotes: Elías Zuloaga, Leandro Zaloña, Gregorio Alonso, Luis Alberdi, Víctor Garaigordobil, Francisco Arraibi, Eusebio Ocerinjauregi y Máximo Guisasola.

La exposición
 
La exposición se compone de varios murales gráficos que en 22 metros, mediante fotografías, mapas y textos recorren la historia de la misión, pero también la labor que se está realizando en el presente. Como se refleja en el cartel anunciador diseñado por el artista zornotzarra Javier Lacalle “Laka”, la cruz del Gorbeia y un mapa de la provincia de Los Ríos (Ecuador) se entrelazan creando puentes de solidaridad, que ya llevan más de sesenta años comunicando la vida, los sueños y la fe del pueblo arratiano y el pueblo montubio de la costa ecuatoriana. La solidaridad internacional hace asomar la sonrisa de los niños y niñas palenqueños junto a la foto histórica de los cuatro sacerdotes vizcaínos el día de su despedida que nos saludan desde la base del cartel.

Otra de las secciones hace referencia a los misioneros y misioneras del Valle de Arratia que trabajan en otras partes del mundo, como las monjas igorreztarras Juanita Aguirre y Maribel Eguiluz, que realizan su labor en Perú y el Congo respectivamente; la monja lemoarra Pilar Ocerin Bustinza, en Paraguay; la monja bediatarra Concepción Basaguren, en Venezuela; el sacramentino zeanuriztarra Joan Etxebarria Ozerin, en Bogota (Colombia); los dimoztarras Maria Luisa Artabe y Felipe Bustinza en Colombia  y en Madagascar, asi como Javier Pertica en Chile y Blas Esparta en Argentina…

La última parte de la exposición refleja las diversas actividades que se llevan a cabo en Arratia para dar a conocer el trabajo de las misiones y las actividades que se realizan para colaborar con ellas: la tómbola solidaria que se organiza en Igorre, los puestos de comercio justo animados por Caritas Arratia o los más de 400 ejemplares de la revista Los Ríos que trimestralmente llegan a los hogares arratianos…


En torno a la exposición también se han organizado otra serie de actividades como la  “quiniela misionera” que, con sencillas preguntas sobre lo expuesto, da la opción de participar en el sorteo de lotes de productos de Comercio Justo, con la ayuda logística de Cáritas Arratia.