Gabon zorion, zorion gabon!

martes, 29 de noviembre de 2011

Bediako San Martin 2011


San Martin zemendiaren 11an da, baina Bedian urteokaz zapatura pasauta dago ospakizuna, aurreko edo hurrrengo zapatuan, jaitik hurren zein dagoan. Aurten 12an ospatu zan, hurrengo egunean.


Egun itzela egin eban, haizeak matraka apur bat emon baeuskun be. Ermitea Ereño deritxon auzoan dago, Mandoiarako bidean. Gaur egun urrin paretan da, baina lehen han auzo nahiko handia egoan, autonomoa guztiz, ganera. Urtero egiten da mezea, eta aurten be halan egin zan, eguerdiko 12:00etan.

Dana dala, azkenengo urteotan "Martin Atutxa mendi ibilaldia" egiten dau Udalak, Galdakoko Ganguren Mendi Taldeagaz batera eratuta. Martintxu Gangurenekoa zan, ibiltaria, zenbat ume ez ete eban berak mendirako zaletu! Horregaitik, bera hil zanean, bere izenean egiten hasi zan ibilaldi hau.

Denpora ona egon zalako edo, ia 200 lagunek emon eben izena ibilaldirako. Bediako Udalak oparitxu bat prestetan dau beti ibilaldira doazenentzat, aurten kamisetea. Baina gero jente asko joan zan ibilten Ereñora artez, mezako tertziorako. Behin igonda indarra barriro hartzeko, urdaia erretan da hara doazen guztientzat. Hainbat eta hainbat bokadillo banatu ziran, meza aurretik batez be, baina baita ostean be. Herriko trikitilarien soinuagaz giro onean joan ziran aurten be San Martinak Bedian.

Igone Etxebarria