Gora Zu gure Jauna gora!

lunes, 25 de julio de 2011

Caritas "Afrikako Adarragaz" “con el Cuerno de África”

Afrikako Adarra deritxonean dagozan nazinoak, (Etiopia, Kenia, Somalia, Uganda eta Yibuti) sikate gogorra jasaten ari dira, leku batzuetan ezagutu daben larriena azken 60 urteotan. Gosetearen ondorioz kaltetutako pertsonen kopurua gorantza doa. Etiopian, 4,5 milioi lagun inguru; 2,9 milioi Somalian, 120.000 Yibutin. Kenian 3,5 milioi inguru izan daitekez kaltetuak eta Tanzania eta Sudan hegoaldekoen kopuruak falta dira. Berehalako laguntzea behar dauan jentea 14,5 milioi inguru izan daiteke. 

Los países situados en el Cuerno de África (Etiopía, Kenia, Somalia, Uganda y Yubuti) sufren una grave sequía, en algunas zonas, la peor en 60 años. El número de personas afectadas por la hambruna está creciendo. Alrededor de 4,5 millones de personas en Etiopía; 2,9 millones en Somalia, 120.000 en Yibuti; se prevé que esta cifra alcance los 3,5 millones en Kenia, sin contar a los afectados en Tanzania y en Sudan del Sur. La población que necesita ayuda urgente se estima en unos 14,5 millones de personas.

 

 



Caritasek emondako datuen arabera, gosetearen ondorioz zuzeneko kalteak jasan dabezan 14,5 milioi pertsonen arteko, 800.000 inguruk Kenia eta Etiopiako errefuxiatu kanpamentuetara joan behar izan dabe.

Gaur, Nekazaritza eta Elikagaien ardurea daukan Nazino Batuen Erakundeak (FAO), G-20 deitutakoen txandakako presidentzia daukan Frantziaren eskabidez, goi batzarra eratu dau. FAOn dagozan 191 nazinoetako ordezkariak itxaroten dabez bileran. Nazino Batuetako beste erakunde batzuk, gobernuz kanpoko erakundeak eta garapenerako lurraldeetako bankuak be konbidauta dagoz. Munduko jakien programaren arduradunak, Josette Sheeranek, legortea jasan daben nazinoak ikusi eta gero, Nairobin (Kenian) adierazo dau, 360 milioi dolar (260 milioi euro inguru) gehiago behar dirala, urtea amaitu aurretik, krisi larri honetatik urteteko.

Luzatzen dabilen sikatea

Ingurua jasaten dabilen larrialdiaren arrazoi nagusia, luzarotik datorren legortea da. Toki batzuetan, zerealen uzta barik geratu dira. Sendiek artoa eta artatxikia erosi egin behar izan dabe eta prezioak garestitu egin dira.

Leku batetik bestera dabilzan abeltzainek ez dabe abereentzako bazka nahikoa aurkitzen, ezta urik be. Somaliar etnia askorentzat, kalterik txarrena abelburuak galtzea da.

Caritas larrialdiaren aurrean

Caritaseko konfederazinoak 100 mila euroko diru laguntzea bideratu dau "Caritas Afrikako Adarragaz" deitutako kanpainarentzat. Era horretara, larrialdiaren hasierako uneetarako laguntzea emon emon dau.

Era berean, giza-laguntzea zabaltzen hasi dira nazinoarteko Caritasen sarearen ekimenez, Somaliland, Hego Sudanen eta Etiopian.

Bilboko Caritasek kaltetutakoei diru laguntzea emoteko kontu korronteak zabaldu dauz:

EUSKADIKO KUTXA 3035 0134 45 1341043873

BBK 2095 0119 91 3830633699

BBVA 0182 1301 61 0201518633

LA CAIXA 2100 0732 21 0200220296

Según los datos facilitados por Cáritas, de los 14,5 millones de personas gravemente afectadas por la hambruna, 800.000 han tenido que buscar cobijo en los campos de refugiados en Kenia y en Etiopía.

Hoy la Organización de Naciones Unidas para la Agricultura y la Alimentación (FAO), a petición del Gobierno francés en calidad de presidente de turno del G-20, ha organizado un encuentro y se espera que participen representantes de los 191 países miembros de la FAO, así como otros organismos de la ONU, organizaciones no gubernamentales y bancos regionales de desarrollo. La directora ejecutiva del Programa Mundial de los Alimentos, Josette Sheeran, viajó a los países afectados por la sequía y en una rueda de prensa ofrecida en Nairobi (Kenia) señaló que se necesitan 360 millones de dólares (cerca de 260 millones de euros) adicionales para afrontar, de aquí a final de año, la crisis.



Sequía prolongada

La principal causa de la catástrofe es la sequía que está padeciendo la zona, y que en algunas regiones ha arrasado por completo toda la producción de cereales. Las familias han tenido que recurrir a comprar el maíz o el mijo y los precios son cada vez más elevados.

La población que vive del pastoreo transhumante no encuentra pastos suficientes ni agua para el ganado. Para muchas etnias de origen somalí, lo peor es perder el ganado.



Cáritas atiende la emergencia

La confederación de Cáritas ha liberado una primera partida de 100.000€ destinada a la campaña “Cáritas Con el Cuerno de África” con el fin de apoyar las primera fase de esta emergencia.

Al mismo tiempo, se está apoyando un programa de intervención humanitaria, que se está llevando a cabo por mediación de la red internacional de Cáritas, en Somaliland, en Sudán del Sur y en Etiopía.

En Cáritas Bilbao han abierto los siguientes números de cuenta para apoyar a la población damnificada:

CAJA LABORAL 3035 0134 45 1341043873

BBK 2095 0119 91 3830633699

BBVA 0182 1301 61 0201518633

LA CAIXA 2100 0732 21 0200220296