Gabon zorion, zorion gabon!

sábado, 9 de julio de 2011

Domekako mezak Arratian Misas en verano


Arratiako Pastoral Batzordearen oharra Abade bako domeketako ospakizunak direla-eta.

Arratiako bederatzi parrokiei

Nota del Consejo Pastoral de Arratia sobre las ADAP Asambleas Dominicales en Ausencia de Prebítero.

A las nueve parroquias de Arratia




Jakitun zagoze Arratiako Elizan ahalegindu garela domeka eta jai egun guztietan parrokia bakoitzean meza bana ospatzen. Horrek ahalegin berezia eskatu deutsie parrokia batzuei, ordua aurreratzea etab. eta eskertzen dogu ahalegin hori (Arantzazu, Artea eta Zeanurin adibidez).

Orain egoera okertu da, abade bi, Jose Mari Irazola eta Juan Jose Nuñez sakramentinoa, gaixorik eta bajan dagozelako.

Abadeok hainbat batzar eta hartuemon izan dabe lurraldeko bikario dan Jose Agustin Maiz eta bikario nagusi dan Anjel Mari Unzuetagaz, bitarte honetan abade baten laguntza eskatzeko, gaixoak osatu arte edo, eta ez dabe laguntzarik jaso.

Hori dana kontuan harturik, uda bitartean (uztaila, agorrila eta iraila) hilean behin parrokia bakoitzean abade bako ospakizun bat ospatzea pentsatu dogu aukera moduan. Inoiz abaderik lortu ezkeroz (kanpotik datorrelako edo oporretan dagoan batan bat) hau ez litzateke beteko, baina horretarako prest egon behar dogu.

Abade jubilatuei esker eta liturgiako boluntario laikoei esker, domeka bakoitzean meza edo ospakizun bat egongo litzateke parrokia bakoitzean.

Neurri hau aldi baterakoa da, sasoi oso berezian, eta eliztarrak ulertuko dozuelakon gagoz, alkartea herrian bertan batzea, Jaunaren Berbea entzutea, gure Jauna hartzea, beharrezkoa deritzagu eta.

Ea laster gaixoak osatuz barriro lortzen dogun parrokia guztietan domekero eukaristia edo meza ospatzea. Bitartean, domeka bakoitzean parrokia bitan askoz jota, txandaka, abade bako ospakizuna egongo litzateke.


Arratiako Pastoral Batzordea, 2011-07-07,
San Fermin egunean



Ante las bajas por enfermedad de dos sacerdotes de Arratia (Jose Mari Irazola y Juan Jose Nuñez, sacramentino) los párrocos han tenido múltiples contactos con el vicario territorial y el vicario general para conseguir algún relevo provisional, sin ningún resultado positivo.

Por ello, durante la temporada de verano (julio, agosto y septiembre) hemos pensado celebrar la ADAP o Asamblea Dominical en Ausencia de Presbítero, una vez al mes en cada parroquia, de forma rotativa. Tal vez dispongamos de la colaboración de algún cura en vacaciones o puntual, pero hemos de estar preparados para esta celebración.

Agradecemos a los sacerdotes jubilados y a los voluntarios de liturgia, pues gracias a ellos es posible reunir a la comunidad en su pueblo, escuchar y acoger la Palabra de Dios y comulgar sacramentalmente.

En cuanto los enfermos se repongan intentaríamos volver a la eucaristía dominical en cada una de las parroquias.

Consejo pastoral de Arratia, 7-7-2011, Festividad de San Fermín.