Gora Zu gure Jauna gora!

jueves, 21 de julio de 2011

Dimako parrokiaren teilatuaren konponketa

Orain dala urte bete Dimeko San Pedro Apostol eleizako teilatu zati bat jausi zan. Zorionez ez zan inor zauritu baina kalte larriak izan ebazan portikoko eskuin sabaiak, informatzen dausku Iurdana Acasusok. 

Lehenengo beharra teilatu osoaren egoera sakon aztertzea izan zan eta konponbide egokiena lehen bai lehen martxan jartzea. 

Luze eretzi deutsagu baina azkenean kendu dabez andamioak eta parrokiak harro erakusten dauz teila barriak.




Eskerrik asko parrokiaren izenean obrok ordaintzeko lagundu daben herritar guztioi!