Txori
bat agertu jaku garizuman aurten. Txori txiki kantari bat. Ez da Joan
ebanjelistaren arrano indartsua. Ez da bakearen edo Espiritu Santuaren usoa.
Txori txiki apal bat baino. Badauka zentzunik? Biblian bai. Sarri agertzen jaku
gauza desbardinak azaltzeko.
Ur-bazterretan bizi dira zeruko txoriak, hostopean kantari. Sal 104,12





