Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.
Irakurgaiak euskeraz.
SARRERAKO OHARKIZUNA
Eukaristia ospatzeko deiari jarraituz, hemen alkartu zareen guztioi, egun on!
Gaurko Ebanjelioan, gauza garrantzitsu bi gogoratuko deuskuz Jesusek: Bata, "lagun bi edo hiru bere izenean batuta dagozan batzarrean, Bera ere han dagoala euren erdian". Eta bestea, iraindu gaituan geure "anaia irabazteko" ahaleginak egin behar ditugula; parkatzeak eta parkamena hartzeak aparteko poza emoten daualako. Ospatu dagigun guzti hori kristau batzar honetan.
"Alkartu danok eta kanta.."
DAMU-OTOITZA
Senideok: geure barrua aztertzen dogunean, gehienetan txarto egin ditugun gauzakin gogoratzen gara; baina ez gara konturatzen egin barik itzi ditugun gauza onakin. Benetako damutasunaz autortu daigun geure pekatua:
- Jesus Jauna, bihotz urratuak salbatzera bialdua. ERRUKI, JAUNA.
- Jesus Jauna, pekatariei dei egitera etorria. KRISTO, ERRUKI.
- Jesus Jauna, gure alde otoitz egiteko Aitaren eskuma-aldean zaituguna. ERRUKI, JAUNA.
HITZAREN LITURGIA
Ez 33, 7-9:
Profeten eginkizuna, batez ere, euren herriaren zuzenbakokeria eta pekatua salatzea izan zan: ez gorrotoak eraginda, herria leku txarrean izteko; maitasunak eraginda, herria eta bere burua salbatzeko baino.
Erantzun-Salmoa: 94. Salmoa
Salmistearen hitzetan, bihotz zabalak izan behar gara, eta esker-onekoak, Jainkoagandik jatorkuz da ondasun guztiak.
"Entzungo al dozue gaur Jaunaren abotsa...".
Erm 13, 8-10:
Lagunurkoa ez da aukeratzen, onartu baino. Eta onartzeak maitatzea esan nahi dau.
Mt 18, 15-20:
Gaur egun, bai familian eta bai lagunartean, bata-bestea zuzentzea asko kostetan jaku: jaso geinken erantzunaren bildurrez edo geu ere errudun garealako. Halan da guztiz ere alkar zuzentzea maitasun ezaugarri bat da.
Abestu dagigun poztasunez beterik aleluia
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Senideok: gizon-emakume guztien alde Jaungoiko Aitari otoitz egiten deutsagun une honetan, Jesus ere geugaz daukagu; horregaitik, uste osoz aurkeztu deioguzan geure eskariak:
- Eleiza osoaren alde: apaltasunez eta maitasunez, baina bildur barik, salatu dagizala bere barruan eta munduan egiten diran injustiziak. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Herri-arduradun guztien alde: herritarren eskubideak zainduz, gizarte alkartuago baten alde lan egin dagiela. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Bazterturik edo bizitzea ezin eroanda dabizan guztien alde: Jaungoikoaren eta gure laguntza eta maitasuna izan dagiezala eurekin. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Ospakizun honetan alkartuta gagozan guztion alde: Jaungoikoak guztiak maitatzera eta solidaritzara egiten deuskun deia entzun dagigula. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
Entzun, Aita ona, zure seme-alaben eskariak. Gure artean dagoan Kristoren bitartez. Amen.
Arrantzale Eguna, mezea 11:00etan Santa Eufemian
Goazen, elizbarrutiko kurtso hasierea Durangon
AZKEN AGURRA
Kristogaz gorputz bat eginik hasi eta ospatu dogu Meza santua. Goazen orain, eguneroko bizitzan, hemen gogoratu jakuna egi bihurtzera. Mariak lagunduko deusku ospatu doguna bizitzen
"Agur Jesusen Ama."
SARRERAKO OHARKIZUNA
Eukaristia ospatzeko deiari jarraituz, hemen alkartu zareen guztioi, egun on!
Gaurko Ebanjelioan, gauza garrantzitsu bi gogoratuko deuskuz Jesusek: Bata, "lagun bi edo hiru bere izenean batuta dagozan batzarrean, Bera ere han dagoala euren erdian". Eta bestea, iraindu gaituan geure "anaia irabazteko" ahaleginak egin behar ditugula; parkatzeak eta parkamena hartzeak aparteko poza emoten daualako. Ospatu dagigun guzti hori kristau batzar honetan.
“Donde dos o tres están reunidos en mi nombre, allí estoy
yo en medio de ellos”. Esta es la promesa de Jesús. En su nombre nos hemos
reunido, después de escuchar su llamada, y queremos celebrar la eucaristía, que
nos une en un solo cuerpo con Cristo y con los hermanos.
"Alkartu danok eta kanta.."
DAMU-OTOITZA
Senideok: geure barrua aztertzen dogunean, gehienetan txarto egin ditugun gauzakin gogoratzen gara; baina ez gara konturatzen egin barik itzi ditugun gauza onakin. Benetako damutasunaz autortu daigun geure pekatua:
- Jesus Jauna, bihotz urratuak salbatzera bialdua. ERRUKI, JAUNA.
- Jesus Jauna, pekatariei dei egitera etorria. KRISTO, ERRUKI.
- Jesus Jauna, gure alde otoitz egiteko Aitaren eskuma-aldean zaituguna. ERRUKI, JAUNA.
HITZAREN LITURGIA
Ez 33, 7-9:
Profeten eginkizuna, batez ere, euren herriaren zuzenbakokeria eta
pekatua salatzea izan zan: ez gorrotoak eraginda, herria leku txarrean izteko;
maitasunak eraginda, herria eta bere burua salbatzeko baino.
La misión del profeta es ayudar al pueblo y a los
hermanos a caminar por un camino justo y verdadero. Para eso a veces tendrá que
denunciar con amor, las injusticias y el pecado.
Erantzun-Salmoa: 94. Salmoa
Salmistearen hitzetan, bihotz
zabalak izan behar gara, eta
esker-onekoak, Jainkoagandik jatorkuz da
ondasun guztiak.
El salmista, hombre de Dios, nos invita a dar gracias a
Dios, porque de sus manos nos viene la
salvación.
"Entzungo al dozue gaur Jaunaren abotsa...".
Erm 13, 8-10:
Lagunurkoa ez da aukeratzen, onartu baino. Eta onartzeak maitatzea esan nahi dau.
El apóstol Pablo nos recuerda la importancia del amor
cristiano. Siempre tenemos que aspirar a aumentar nuestro amor hacia los demás.
Mt 18, 15-20:
Gaur egun, bai familian eta bai lagunartean, bata-bestea zuzentzea asko kostetan jaku: jaso geinken erantzunaren bildurrez edo geu ere errudun garealako. Halan da guztiz ere alkar zuzentzea maitasun ezaugarri bat da.
No podemos ser indiferentes ante los demás. Tenemos que
mostrar solidaridad y cercanía.
Abestu dagigun poztasunez beterik aleluia
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Senideok: gizon-emakume guztien alde Jaungoiko Aitari otoitz egiten deutsagun une honetan, Jesus ere geugaz daukagu; horregaitik, uste osoz aurkeztu deioguzan geure eskariak:
- Eleiza osoaren alde: apaltasunez eta maitasunez, baina bildur barik, salatu dagizala bere barruan eta munduan egiten diran injustiziak. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Herri-arduradun guztien alde: herritarren eskubideak zainduz, gizarte alkartuago baten alde lan egin dagiela. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Por los inmigrantes, para que encuentren entre nosotros la acogida necesaria y así puedan ir superando las dificultades que surgen en la vida cotidiana. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Por todos los que celebramos esta eucaristía, para que seamos capaces de compartir tiempo, entrega, dinero, atendiendo necesidades y situaciones injustas. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
Entzun, Aita ona, zure seme-alaben eskariak. Gure artean dagoan Kristoren bitartez. Amen.
Arrantzale Eguna, mezea 11:00etan Santa Eufemian
Goazen, elizbarrutiko kurtso hasierea Durangon
AZKEN AGURRA
Kristogaz gorputz bat eginik hasi eta ospatu dogu Meza santua. Goazen orain, eguneroko bizitzan, hemen gogoratu jakuna egi bihurtzera.
Nos hemos reunido en nombre del Señor y ahora nos
disponemos a partir a nuestras casas, a nuestras familias. Que a lo largo de la
semana seamos capaces de interesarnos por los demás, en especial por los que
más necesitan, contando siempre con la ayuda del Señor que nos ha dicho que El
está en medio de nosotros. Dios nos ayuda y nos da su bendición.
"Agur Jesusen Ama.."

