Gabon zorion, zorion gabon!

jueves, 15 de febrero de 2024

Txori bat agertu jaku garizuman aurten

 


Txori bat agertu jaku garizuman aurten. Txori txiki kantari bat. Ez da Joan ebanjelistaren arrano indartsua. Ez da bakearen edo Espiritu Santuaren usoa. Txori txiki apal bat baino. Badauka zentzunik? Biblian bai. Sarri agertzen jaku gauza desbardinak azaltzeko.

Ur-bazterretan bizi dira zeruko txoriak, hostopean kantari. Sal 104,12

Txoriak ere aurkitu dau etxea, baita elaiak ere kumeentzat kabia, Sal 83

 

Garizuma honetan izango gara etxe txori horrentzat? Egingo deutsagu harrera ona? Bizitzaren ispilu dogu. Gure eguneroko bizizitzaren ispilu. Arazoekaz lo egin ezinik, herri minaz etorkina… Lagunak ondo zaintzeko aholkua. Arrastorik ixten ez dauena, diskretoa, isila.

Loak hartu ezinik, hor nago txori bakartia teilatuan bezala. Sal 102,8

Herritik urruti hara-hona dabilen gizakia, habiatik alde eginda noraezean dabilen txoria. Esaera zaharrak 27,8

Edo airean hegan doan txoria bezala: ez dau bere hegaldiaren aztarnarik izten; bere hegoez zafla-zafla jotzen dau aire arina eta ziztu bizian airea urratzen eta bidea irekitzen hegaldaka, baina ez dau igaro dan seinalerik izten. Jakinduria 5,11

Eskutik jaregindako txoria galtzen dozun bezala galdu dozu adiskidea, eta ez dozu barriro zeureganatuko. Si 27,19

 

Garizuman landu daigun gure konfiantza, uste ona Jaunagan. Txikia maite eta jagoten badau, txoritxoa adibidez, gu askoz gehiago. Guk be maite eta jagon daigun txikia, apala, pobrea, gaixoa, baztertua. Baraua eta limosnea, neurritasuna eta alkartasuna horretarako dira. Garizuma honetan zuganako konfiantza hori handitzeko gauza bagina!

Txoriak, hegoak zabaldurik, habia zaindu ohi dauan bezala, halaxe zainduko dau Jerusalem Jaun ahalguztidunak; zainduko dau eta askatuko, parkatu eta salbatuko». Is 31,5

«Ez ete dira txori bi txanpon batean saltzen? Hala ere, ez da bat bakarra ere lurrera jausten zuen Aitaren baimenik gabe. Mt 10,29

Ez izan, bada, beldur: zuek txori guztiek baino gehiago balio dozue. Mt 10,31

Ez ete dira bost txori txanpon bitan saltzen? Alabaina, euretariko bat bakarra ere ez dauka Jainkoak ahazturik. Lk 12,6

Zuen buruko uleak ere danak zenbatuak daukaz Jainkoak. Ez izan beldur: txori guztiek baino gehiago balio dozue. Lk 12,7

 

Senidetasun osoaren ametsa, pobreak eta etorkinak barru, Jainkoaren Erregetza be gogoratzen deuskue txoritxoek.

«Txoriak bezala, dardaraz etorriko dira Egiptotik, usoak bezala, Asiriatik. Euren etxeetan jarriko ditut bizitzen. Halan dinot nik, Jaunak. Os 11,11

 

Garizuma on! Txoki kantari garizuma bidean Pazkoari begira!



Se nos ha colado un pajarito en la cuaresma. Un pequeño pájaro cantor. Ni el águila poderosa de Juan evangelista, ni la paloma de la paz o del Espíritu Santo. Un pequeño pájaro cantor. Sencillo y humilde. ¿Tendrá algún sentido? En la Biblia sí. Aparece muchas veces iluminando distintas situaciones.

Ur-bazterretan bizi dira zeruko txoriak, hostopean kantari. Sal 104,12

Txoriak ere aurkitu dau etxea, baita elaiak ere kumeentzat kabia, Sal 83

 

Esta Cuaresma, además de templo, ¿seremos hogar para ese pájaro? ¿Lo acogeremos bien? En él podemos ver reflejada nuestra vida. Reflejos de nuestra vida cotidiana. Por ejemplo, cuando no podemos dormir de noche por las preocupaciones, el migrante que sueña con su patria… Nos aconseja para cuidar con mimo al amigo. O trabajar con silencio y discreción, sin dejar rastro…

Loak hartu ezinik, hor nago txori bakartia teilatuan bezala. Sal 102,8

Herritik urruti hara-hona dabilen gizakia, habiatik alde eginda noraezean dabilen txoria. Esaera zaharrak 27,8

Edo airean hegan doan txoria bezala: ez dau bere hegaldiaren aztarnarik izten; bere hegoez zafla-zafla jotzen dau aire arina eta ziztu bizian airea urratzen eta bidea irekitzen hegaldaka, baina ez dau igaro dan seinalerik izten. Jakinduria 5,11

Eskutik jaregindako txoria galtzen dozun bezala galdu dozu adiskidea, eta ez dozu barriro zeureganatuko. Si 27,19

 

Cultivemos esta Cuaresma nuestra confianza en Dios. Si Dios ama y cuida al pequeño, por ejemplo, como a un pájaro, a nosotros nos quiere y nos cuida mucho más. Por eso mismo, amemos y cuidemos nosotros también al pequeño, al sencillo, al pobre, al enfermo, al marginado. Ayuno y limosna, austeridad y solidaridad que sean para eso mismo. ¡Si fuéramos capaces, este Cuaresma, de aumentar nuestra confianza en Ti!

Txoriak, hegoak zabaldurik, habia zaindu ohi dauan bezala, halaxe zainduko dau Jerusalem Jaun ahalguztidunak; zainduko dau eta askatuko, parkatu eta salbatuko». Is 31,5

«Ez ete dira txori bi txanpon batean saltzen? Hala ere, ez da bat bakarra ere lurrera jausten zuen Aitaren baimenik gabe. Mt 10,29

Ez izan, bada, beldur: zuek txori guztiek baino gehiago balio dozue. Mt 10,31

Ez ete dira bost txori txanpon bitan saltzen? Alabaina, euretariko bat bakarra ere ez dauka Jainkoak ahazturik. Lk 12,6

Zuen buruko uleak ere danak zenbatuak daukaz Jainkoak. Ez izan beldur: txori guztiek baino gehiago balio dozue. Lk 12,7

 

Los pajaritos también nos recuerdan el sueño de la fraternidad universal, incluidos pobres y migrantes. El Reinado de Dios.

«Txoriak bezala, dardaraz etorriko dira Egiptotik, usoak bezala, Asiriatik. Euren etxeetan jarriko ditut bizitzen. Halan dinot nik, Jaunak. Os 11,11

 

¡Feliz Cuaresma! Pajaritos cantores en el camino de la Cuaresma mirando a la Pascua.

Garizuma 24



Txori kantari

Txoriak poztuten dau
udabarri goiza
eta nik poztuten dot
guztien bihotza,
non nahi entzuten dabe
nire kantu hotsa
eta egiten dautset
arindu bizitza.

Sarritan ikusten dot
Negarra munduan ugari
Baina neu izango naz
Guztien bihotzen pozgarri,
Pozik kantetan nabil
Inguruan poztuten beti,
Lora ta arantza artean
Izan nahi dot txori kantari.

Kaiolan egon arren
kantari txoria,
nahigabez egon arren
kantari gaztia,
eta haugaitik beti
nahi dot kantatzia
beti izan nahi dot bai
txori kantari.

A menudo veo abundante llanto en el mundo
pero yo seré la alegría del corazón de todos
Ando alegre cantando, alegrando siempre el entorno,
en medio de flores y espinas quiero ser un pájaro cantor.

No hay comentarios: