Espiritu Santua Mendekoste Jaia

jueves, 1 de febrero de 2024

Demiku: Kandelario Jaiak

 

Zezeilaren 2an, barikuan, Kandelaria Egunean, goizeko 11:30ean txupinazoagaz hasiko dira jaiak eta, ondoren, 12:00etan mezea izango da. Ostean, 13:00ean, luntxa egongo da trikitilariak girotuta.

Domekan, umeentzako olgetakaz hasiko dabe eguna, 11:15ean. Abade bako Ospakizun aurretik zein ospakizun ostean, gainera, Josepa kale kale taldearen kantaldiagaz gozetako aukerea izango dabe bertaratutakoek.

Ez da faltako Demiku auzoan ohikoa dan tostada txapelketea eta modalidade bakarra egongo da: ahiezkoa. Edozeinek parte hartu leike eta horretarako 14:30ean izena emon beharko da. Epaimahaia ordu horretan hasiko da tostadak probetan eta 15:00etan izango da sariak emoteko ekitaldia, Demikuko baseleizearen ondoan.

Jaunaren aurkezpena eta San Blas


No hay comentarios: