Gabon zorion, zorion gabon!

martes, 19 de septiembre de 2023

Urtean zeharreko 25. domekea A

Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.

Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.
Irakurgaiak euskeraz.
  



                                 

                                  

 

                                   URTEAN ZEHARREKO XXV. DOMEKEA - A

Etorkin eta Errefuxiatuaren Munduko Eguna:

«Migratu ala gelditu aukeratzeko aske»

 

 

SARRERAKO OHARKIZUNA

 

   Egun on, guztioi:

 

Eukaristian batu gara, Jesusen agindua beteteko: “Egizue hau neure oroigarri”.  Jaungoikoak bizia emon gura deusku guztioi, Bera, emoten dan maitasuna dalako. Ebanjelioan entzungo dogunez, dei egiten deusku bere mahastira joan gaitezan lan egitera.  

Gaur, Etorkin eta Errefuxiatuaren Munduko Eguna ospatzen da, “Migratu ala gelditu aukeratzeko aske” goiburuaren haritik. Aita Santuak migrazinoaren arrazoiez jabearazi gura gaitu, izan be, “etorkinek pobretasun, bildur eta etsipenaren eraginez egiten dabe ihes”.Gure artera datozenak onartu daiguzan eta “migratzearena, benetan aske hartutako erabakia” izan daitela

 

            Hasi dagigun abestuz eukaristia.

 

            Jainko Aita bakarra…

 

DAMU-OTOITZA

 

   Senideok: Jaungoikoak deuskun maitasunari sarritan ez deutsagu maitasunez erantzun. Apaltasunez eta damututa, parkamena eskatu dagiogun:

 

   - Jesus Jauna, gizon-emakume guztiak salbatu nahi dituzuna. ERRUKI, JAUNA.

 

   - Jesus Jauna, gure hutsegiteak parkatzeko beti prest zagozana. KRISTO, ERRUKI.

 

   - Jesus Jauna, Aitaren saria zaituguna. ERRUKI, JAUNA.

 

 

HITZAREN LITURGIA

 

Is 55, 6-9:

   Isaias profeteak Jaungoikoa bilatzera dei egiten deusku; gure asmoak eta bideak Harenakin bateratzera.

 

Erantzun-Salmoa: 144. Salmoa

            Gure Jainkoaren haunditasuna bere errukian dago. Salmisteagaz batera abestu dagigun Jainkoaren on izaera.

 

 "Erruki hutsa dogu Jauna..."

 

Flp 1, 20c-24. 27a:

 

   San Paulok kartzelatik idazten deutse Filiposko kristinauei, bere barruko egoerea zelakoa dan agertuz. Jaunagaz aurkitzeko pozik dago; baina prest dago, baita ere, gelditzen jakozan indar apurrak Ebanjelioaren aldeko lanean gastatzeko.

 

Mt 20, 1-16a:

 

            Sarri askotan, Jaungoikoa geure zerbitzura ikusi nahi genduke. Jaungoikoaren izatea eta jokabideak geure neurri estuetan ezin geinkez sartu.

             Prestau gaitezan Jaunaren berbak gogoz entzuteko,  "Aleluia" abestuz.

 

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

 

   Senideok: fedeak dinosku, Jaungoikoa gure bizitzan barru-barruraino sartuta dagoala. Horregaitik, uste osoz agertu daikeoguz geure beharrizanak, gurariak eta eskariak:

 

  Eleiza osotzen dogunon alde. Inor kanpoan itzi barik, harrera egitea, babestea, sustatzea eta txertatzea izan daizan xede. Eskatu deiogun Jaunari.

 

Munduko agintarien alde.  Danon ona bilatu dagien, batez ere zuzentasunez jokatuz               behartsuenen egoeraz arduratu daitezan. Eskatu deiogun Jaunari.

 

Etorkinen alde. Euren zailtasun eta aberastasunakaz, gizarte abegitsu eta inklusiboa guztion artean lortu eta bizi dagigun. Eskatu deiogun Jaunari.

 

  Gure kristau alkarteen alde. Jesusen indarraz beteta, itxaropenerako eta alkar zaintzeko leku izan daitezan. Eskatu deiogun Jaunari.

 

   Aita errukiorra, onartu egizuz gure eskariak; eta gure beharrizanak ezagutzen dituzun ezkero, emoiguzu zeure Espirituaren indarra. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.

 


 


GURE AITA

            Ezin dogu esan “etor bedi zure erreinua” eta ezer egin barik gelditu. Erreinu hori hemen, gure artean egiten ahalegindu behar dogu.

 OHARRA



Datorren astean batzen dan dirua erdibana izango da, Caritasen alde eta Pastorial Barrutiko ekintzen alde. Eskerrik asko guztioi!

AZKEN AGURRA

 

   Eskerrak emon deioguzan Jaungoikoari sari-emoile ona dogulako eta goazen barriro ere pozik bere mahastian lan egitera: zuzena eta ona dan guztia egitera.

 

Azken abestia

 

Alkartuta goazen











URTEAN ZEHARREKO XXV. DOMEKEA - A

Jornada Mundial del Migrante y del Refugiado:

«Libres de elegir si migrar o quedarse»

 

SARRERAKO OHARKIZUNA

 

   Egun on, guztioi:

 

Eukaristian batu gara, Jesusen agindua beteteko: “Egizue hau neure oroigarri”.  Jaungoikoak bizia emon gura deusku guztioi, Bera, emoten dan maitasuna dalako. Ebanjelioan entzungo dogunez, dei egiten deusku bere mahastira joan gaitezan lan egitera. 

Hoy es la Jornada Mundial del Migrante y del Refugiado con el lema: «Libres de elegir si migrar o quedarse». El Papa nos quiere hacer conscientes de las causas de la migración porque —dice—: «los migrantes escapan debido a la pobreza, el miedo, la desesperación». Y nos llama al compromiso para eliminar estas causas y para que la migración sea una decisión totalmente libre.

 

            Hasi dagigun abestuz eukaristia.

 

            Jainko Aita bakarra…

 

DAMU-OTOITZA

 

   Senideok: Jaungoikoak deuskun maitasunari sarritan ez deutsagu maitasunez erantzun. Apaltasunez eta damututa, parkamena eskatu dagiogun:

 

   - Jesus Jauna, gizon-emakume guztiak salbatu nahi dituzuna. ERRUKI, JAUNA.

   - Jesus Jauna, gure hutsegiteak parkatzeko beti prest zagozana. KRISTO, ERRUKI.

   - Jesus Jauna, Aitaren saria zaituguna. ERRUKI, JAUNA.

 

HITZAREN LITURGIA

 

Is 55, 6-9:

             Isaias profeteak Jaungoikoa bilatzera dei egiten deusku; gure asmoak eta bideak Harenakin bateratzera.

            Los caminos de Dios no son los caminos de los hombres. Él actúa siempre por amor, y nosotros actuamos muchas veces con egoísmo.

 

Erantzun-Salmoa: 144. Salmoa

            Gure Jainkoaren haunditasuna bere errukian dago. Salmisteagaz batera abestu dagigun Jainkoaren on izaera.

            El Señor está cerca de los que le invocan. Cantemos con el salmista, su bondad y su perdón. 

 

 "Erruki hutsa dogu Jauna..."

 

Flp 1, 20c-24. 27a:

            San Paulok kartzelatik idazten deutse Filiposko kristinauei, bere barruko egoerea zelakoa dan agertuz. Jaunagaz aurkitzeko pozik dago; baina prest dago, baita ere, gelditzen jakozan indar apurrak Ebanjelioaren aldeko lanean gastatzeko.

            Pablo apóstol entrega su vida y todos sus esfuerzos para evangelizar a sus hermanos.

 

 

Mt 20, 1-16a:

            Sarri askotan, Jaungoikoa geure zerbitzura ikusi nahi genduke. Jaungoikoaren izatea eta jokabideak geure neurri estuetan ezin geinkez sartu.

            Dios nos da todo gratuitamente, porque Él es bueno y nos ama.

 

             Prestau gaitezan Jaunaren berbak gogoz entzuteko,  "Aleluia" abestuz.

 

 

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

 

   Senideok: fedeak dinosku, Jaungoikoa gure bizitzan barru-barruraino sartuta dagoala. Horregaitik, uste osoz agertu daikeoguz geure beharrizanak, gurariak eta eskariak:

 

  Eleiza osotzen dogunon alde. Inor kanpoan itzi barik, harrera egitea, babestea, sustatzea eta txertatzea izan daizan xede. Eskatu deiogun Jaunari.

 

Munduko agintarien alde.  danon ona bilatu dagien, batez ere zuzentasunez jokatuz               behartsuenen egoeraz arduratu daitezan. Eskatu deiogun Jaunari.

 

Para que nuestra sociedad reconozca a  las personas migradas con sus dificultades y riquezas que pueden aportar y así construyamos una sociedad acogedora e inclusiva. Eskatu deiogun Jaunari

 

 Para que nuestras comunidades cristianas, llenas de la fuerza de Jesús, sean un lugar de esperanza y de cuidado mutuo y de quienes sufren. Eskatu deiogun Jaunari .

 

   Aita errukiorra, onartu egizuz gure eskariak; eta gure beharrizanak ezagutzen dituzun ezkero, emoiguzu zeure Espirituaren indarra. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.

 


 

 

GURE AITA

            Ezin dogu esan “etor bedi zure erreinua” eta ezer egin barik gelditu. Erreinu hori hemen, gure artean egiten ahalegindu behar dogu.

 OHARRAK


Datorren astean batzen dan dirua erdibana izango da, Caritasen alde eta Pastorial Barrutiko ekintzen alde. Eskerrik asko guztioi!

AZKEN AGURRA

 

   Eskerrak emon deioguzan Jaungoikoari sari-emoile ona dogulako eta goazen barriro ere pozik bere mahastian lan egitera: zuzena eta ona dan guztia egitera.

 

Azken abestia

 

Alkartuta goazen…



XXV. DOMEKEA URTEAN ZEHAR





Nire asmoak ez dira zuen asmoak.



Isaias Profetearen liburutik     (Is 55, 6-9)



Bilatu egizue Jauna, aurkitu daikezuen artean,

dei egiozue, hur dagoan artean.

Itzi begi gaiztoak bere bidea,

gaizkileak bere asmo txarrak.

Bihurtu daitela Jaunagana,

errukiz hartuko dau-eta;

bihurtu gure Jainkoagana,

guztiz parkabera da-eta.

Hau dino Jaunak:

"Nire asmoak ez dira zuenak lakoak,

ezta zuen jokabideak ere nireak lakoak.

Zelan zerua lurraren gainetik garai,

holantxe nire jokabideak zuenen gainetik

eta nire asmoak zuenen gainetik".





Erantzun-salmoa  Sal 144, 2-18




Erruki hutsa dogu Jauna, errukia ta maitasuna.



Egunero zaitut bedeinkatuko,

zure izena menderen mende dot goratuko.

Handi da Jauna, guztiz goresgarri.

Haren handitasuna ez daiteke igarri.



Samurra da Jauna ta errukiorra,

hasarre‑gatxa ta guztiz onbera.

Ona da Jauna guztientzat,

errukior, Berak egin dituenentzat.



Zuzena da Jauna bere bide guztietan,

zintzoa, bere lan guztietan.

Bertan dago Jauna deitzen deutsoenakandik,

zintzoro deitzen deutsoen guztiakandik.







Niretzat, bizitzea Kristo da.



San Paulo Apostoluak Filipoarrei egindako epistolatik   (Flp 1, 20c-24. 27a)



     Senideok: Ni bizi nahiz hil, Kristok bere handitasuna agertuko dau nigan. Izan ere, niretzat, bizitzea Kristo da eta hiltea irabazpide. Baina bizitzen jarraituz lan onuragarria egin ahal badot, ez dakit nik zer aukeratu.

     Alde bietatik nago estu: batetik, hil egin gura neuke, Kristogaz egoteko; niretzat hau askoz hobea dala; baina bestetik bizitzen jarraitzea beharrezkoagoa da zuentzat.

     Hauxe bakarrik eskatzen deutsuet: bizi zaitezala Kristoren Barrionari jagokon lez.





Bekaizti izan behar al dozu zuk,

ni eskuzabala nazalako?



Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik    Mt  20, 1-16a



     Aldi haretan, Jesusek parabola hau esan eutsen ikasleei: «Zeruetako erreinuagaz mahasti-nagusiagaz lez jazoten da. Goizean goiz bere mahastirako langile bila urten eban. Eguneko zidarrezko txanpon batean berbatu ondoren, mahastira bialdu ebazan langileak.

     Goizeko bederatziak aldera barriro urten eban eta, beste batzuk plazan lan zain ikusirik, esan eutsen: "Zoaze zuek ere nire mahastira eta ordainduko deutsuet bidezko dana". Eta hareek ere joan egin ziran. Urten eban barriro hamabiak aldera eta hirurak aldera, eta gauza bera egin eban. Arratsaldeko bostak aldera ere urten eban eta, beste batzuk oraindino geldi aurkiturik, esan eutsen: "Zertan zagoze hemen egun osoan lanik egin barik?" Hareek erantzun eutsoen: "Ez gaitu inork lanerako hartu". Harek, orduan: "Zoaze zuek ere nire mahastira".

     Iluntzean mahasti-nagusiak esan eutson arduradunari: "Deitu langileei, eta emoiozu bakoitzari bere soldatea, azkenengoetatik hasi eta lehenengoetara". Etorri ziran, bada, arratsaldeko bostetakoak, eta zidarrezko txanpon bana hartu eben. Lehenengo ordukoek, txandea heldu jakenean, besteek baino gehiago hartuko ebela uste eben; baina hareek ere zidarrezko txanpon bana hartu eben.

     Orduan, nagusiaren kontra txarto-esaka hasi ziran, eta esan eutsoen: "Azkenengo honeek ez dabe ordubete besterik lan egin, eta gugaz bardindu dozuz, egun guztiko nekea eta beroa jasan dogunokin". Baina nagusiak erantzun eutson hareetako bati: "Adiskide, ez deutsut bidebakokeriarik egiten. Ez al ginan zidarrezko txanpon batean berbatu? Eutsi jagotzuna eta zoaz. Zuri beste emon gura deutsot azkenengo honi ere. Ezin ete dot neure diruaz nahi dodana egin? Ala inbidia dozu, ni ona nazalako?"

     Holan, bada, azkenengoak lehenengo izango dira eta lehenengoak azkenengo».