Hauts egunegaz garizumea hasten dogu, Pazkora doan bidea. Garizumea oparia da, sarritan ahaztu egiten doguna. Jainkoaren opari aldia, opari jarrera.Garizumea alkarregaz ibiltzea itxaropenean. Holan dino aita santuaren garizuma agurrak.
Ibili. Mugidu, Lekuz
aldatu. Goazen! Kurtso hasieran. Dirua, prestaketak, autobusak, ehunka lagun…
Goazen! Baina nora? Agenda bete ekitaldi, planak aurkeztu han eta hemen, ekimen
bat amaitu orduko bete bat hasi. Pilatu. Metatu. Ebanjelizazino plana dogu.
Baina horregaz sinodoa. Ez ahaztu Jubileoa. Eta gurean 75 Urte elizbarrutia
zatitu ebela. Eta gotzainen idazkia. Eta mugimendu, elkarte edo orden
erlijiosoaren planak.
Goazen! Nora?
Garizumako geografiak, Lukasen ebanjelioaren
arabera, Espirituak gidaturik, bost leku geografikoetara eroaren gaitu. Toki
fisikoak bezain existentzialak. Bizi eta bisitatu daiguzan.
Ibili alkarregaz.
Taldean edo alkartean. Alkarri lagunduz, alkarri itxaron eta alkarri lagundu. Bota
alde batera alperkeria. Gaur egungo lagunakaz. Parrokian edo bikaritzan alboan
daukadazanak. Elizbarrutian eta misioetan. Gure aurretik bide hau egin dabenak.
Lukas ebanjelistea. Beste fededun askogaz batera.
Itxaropenean. Jubileu kutsua.
Urtea. Gure barruari begira baina ingurua eta gizartea ahaztu barik. Behartsuentzat
askapen eguna, zorrak kitatzea, senideak etxera itzuli eta familiak batzea,
lurra Jainkoarena dala gogoratzea. Sakramentuak ospatuko doguz. Aldi berean
otoitzean izan gure lantokia, familia eta eliza. Jainkoa gure inguruan dagoela
ahaztu barik. Eskatuz eta eskertuz. Gozatuz. Elkar egonaz. Bere Espirituaz
jantziz. Baraua eta neurritasuna, otoitzaz eta
alkartasunez, limosna eta justizia bilakatuz.
No hay comentarios:
Publicar un comentario