Lainoak joan doaz

jueves, 17 de abril de 2025

Eguen Santu


 


Ogi, diru, denpora
banatzen dozuna
aintzat hartzeko jarrera bikain
da alkartasuna.

Bide ertzeko pobre
bizitza iluna
hari begira etxeko badot:
senidetasuna.

Bizi poza danori
esku pobreari.
Kristok emoten egun honetan
maitasun ugari.

Kristo izan aberats
gugaitik pobretu
etxean hartu eta eskeini
mahaian jarleku.

         Alkartasuna. Gure gizartearen sektore zabal bategaz berba egiteko zubi ona. Buruaren logikea, bihotzarena baino. Emon denporea, jakituria, dirua, baina pertsona bera ez da emoten.

         Senidetasuna. Anaitasuna edo aiztatasuna. Baztertua, pobrea senide egin, neba arreba lez ikusi eta tratau. Oinarria 2Ko 8,9. Aberats izanik, behartsu egin zan gugaitik. Kristo ez da Jainkoaren esku solidarioa, etxeko baino, familiako, senidea. Jainkoak ez dau gura hitz politik edo ospakizun ederrik, Jainkoaren Erregetza onartu eta zabaltzea baino.

         Maitasuna. Senide arteko maitasuna. Hirugarren maila, pausua, etapea. Kristok ogia emoten dau. Baina ez dau ogia bakarrik emoten, bere pertsona eskeintzen dau, bera emoten jaku.

         Mahai bereko egiten gaitu. Bere mahaira gonbidatu gaitu. Beragaz egon, berba egin, amets egin, abestu eta indarrak hartzeko. Nor gonbidatzen dogu etxera bazkaltzen?   Nor gonbidatu beharko genduke? Nor gonbidatuko dot?


No hay comentarios: