Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.
Irakurgaiak euskeraz.
JAUNAREN
NEKALDIKO ERRAMU DOMEKEA - C
SARRERAKO OHARKIZUNA
Senideok: egun on eta
ondo etorriak Erramu Domekako ospakizun honetara!
Pazko jaietara eroango gaituan Aste Santuari hasiera
emoten deutsagu gaur. Eliza osoagaz
batera, Kristoren Azken Afaria, Heriotzea eta Biztuerea barriztatuko ditugu.
Gure salbazinoko misterio nagusi honeek, Erramu Domeka honetan, Jesusek
Jerusalenen egin eban sarrera ospetsua ospatuz hasiko ditugu.
Kantu eta erramuekin goratuko dogu gure Salbatzailea.
Holan, beti Jesusi jarraitzeko guraria agertu eta Pazkoara eroaten dauan bidea
Beragaz batera egiteko asmoa autortuko dogu.
Erramu bedeinkatzea
- Otoitza
- Lk 19,28-40
Jesusen
Jerusalenen sartzea irakurriko dogu orain ebanjelioko txatal honetan. Dabid
errege haundiaren urian sartuko da Jesus; baina "errege apal" lez.
Kurutzatik izango da errege, bere bizia maitasunez emonez.
- Eliz‑jira:
Jerusalengo
jenteak egin eban antzera, lagundu deiogun geuk ere Jesusi; erramuak jasota,
goratu daigun geure Salbatzailea.
Abestiak: - Hosanna....
-
Kristo gure Errege...
-
Jainko gizon eginari...
HITZAREN LITURGIA
Is 50, 4‑7:
Jaungoikoaren
Zerbitzaria agertzen jaku lehenengo irakurgai honetan. Jaungoikoagandik hartu
dauan egitekoa beteten ahaleginduko da, irainei aurpegia alboratu barik. Oinaze
ugari jasango dituan "zerbitzari" honek Jesus gogoratzen deusku bere
Nekaldiko sufrimentuetan.
Erantzun‑Salmoa:
21.salmoa
Bere
sufrimenduaren erdian, Jaunagan uste osoa jarririk, otoitz egiten dau
salmisteak
"Ene Jainkoa
non zagoz zu..."
Flp 2, 6‑11:
Hil eta
biztu dan Jesuseganako fedea autortzen deusku San Paulok irakurgai honetan.
Mt 26, 14‑27, 66:
Jesusen
Nekaldiaren eta Heriotzearen kontakizuna entzungo dogu orain. Hortxe agertzen
da zelako maitasuna deuskun Jesusek, bizia emoterainokoa.
JAINKO HERRIAREN
OTOITZA
Senideok:
otoitz egin deiogun Jaungoiko Aita, bere Semearen heriotzan agertu deuskun
maitasuna mundu guztiak ezagutu dagiala eskatuz:
- Emon
egiozu, Jauna, zeure Elizeari fede sendoa eta guztiakanako maitasuna.
ENTZUN,
ARREN, JAUNA.
-
Egizu, Jauna, behartsuen eta sufritzen dagozanen laguntzaile izan gaitezala
beti.
ENTZUN,
ARREN, JAUNA.
-
Egizu, Jauna, pekatuaren eta injustiziaren aurkako burrukan, ez deiogula izan bildurrik ez heriotzeari ez inori.
ENTZUN,
ARREN, JAUNA.
-
Jauna, hildako gure senideak hartu egizuz zure zeruan, eta hemen gelditzen
gareanok eroan gagizuz zeure bidetik.
ENTZUN,
ARREN, JAUNA.
Jaungoiko
Aita, heldu beti Zugana gure otoitza, eta gure bizitza guztia zure maitasun
haundiari eskeintzen dautsagun gorespen kantu bat izan daitela. Jesukristo gure
Jaunaren bitartez. AMEN.
AZKEN AGURRA
Etxeetara
eroango ditugun erramu‑adar honeek gogoratu deiskuela beti Kristogan dogun
sinismena. Eurok eskuan ditugula, goratu dogu Kristo. Sortu dagiela gugan
Kristoren heriotzan eta biztueran parte hartzeko gogoa eta itxaropena.
JAUNAREN
NEKALDIKO ERRAMU DOMEKEA - C
SARRERAKO
OHARKIZUNA
Senideok: egun on eta ondo etorriak Erramu
Domekako ospakizun honetara!
Pazko jaietara eroango gaituan Aste Santuari hasiera
emoten deutsagu gaur. Eliza osoagaz
batera, Kristoren Azken Afaria, Heriotzea eta Biztuerea barriztatuko ditugu.
Gure salbazinoko misterio nagusi honeek, Erramu Domeka honetan, Jesusek
Jerusalenen egin eban sarrera ospetsua ospatuz hasiko ditugu.
Nuestra
fe reconoce a Jesús por nuestro Salvador y nuestro Rey y le seguimos. Caminamos
con El hacia la muerte, pues la muerte no es el fin de todo. Al fondo está la
vida del Resucitado. Triunfo y cruz se unen. Jesús triunfó muriendo.
Gure
kantu eta erramuekin agertuko dogu Kristori jarraitu nahi deutsagula eta Haren
heriotzan eta biztueran parte hartu gura dogula.
Erramu bedeinkatzea
- Otoitza
- Lk. 19,28-40:
Jesusen
Jerusalenen sartzea irakurriko dogu orain ebanjelioko txatal honetan. Dabid
errege haundiaren urian sartuko da Jesus; baina "errege apal" lez.
Kurutzatik izango da errege, bere bizia maitasunez emonez.
Bendito el que viene en el nombre
del Señor - Se
necesitan ojos iluminados por la fe para ver a un Rey que entra cabalgando un
borrico y aclamado por pobres y niños.
- Eliz‑jira:
Jerusalengo
jenteak egin eban antzera, lagundu deiogun geuk ere Jesusi; erramuak jasota,
goratu daigun geure Salbatzailea.
Abestiak: - Hosanna....
-
Kristo gure Errege...
-
Jainko gizon eginari..
HITZAREN LITURGIA
Is 50, 4‑7:
Jaungoikoaren
Zerbitzaria agertzen jaku lehenengo irakurgai honetan. Jaungoikoagandik hartu
dauan egitekoa beteten ahaleginduko da, irainei aurpegia alboratu barik. Oinaze
ugari jasango dituan "zerbitzari" honek Jesus gogoratzen deusku bere
Nekaldiko sufrimentuetan.
El Siervo es un “si” total al querer del Señor. Todo su
ser está abierto al querer del Otro. Pero en su morir la esperanza está
abierta. Dios es vida.
Erantzun‑Salmoa:
21.salmoa
Bere
sufrimenduaren erdian, Jaunagan uste osoa jarririk, otoitz egiten dau
salmisteak
Esta
oración brota de la experiencia de un profundo sufrimiento iluminado por la
revelación. Jesús crucificado oró con las palabras del salmo. Experimentó el
abandono de Dios. Pero Dios lo escuchó y lo resucitó.
"Ene Jainkoa
non zagoz Zu..."
Flp 2, 6‑11:
Hil eta
biztu dan Jesuseganako fedea autortzen deusku San Paulok irakurgai honetan.
El
camino glorioso de la Palabra (Jesús) no es el de los hombres. El siguió el
camino de la humillación que terminó en la muerte, pero que culmina en la vida.
En la resurrección.
Mt 26, 14‑27, 66:
Jesusen
Nekaldiaren eta Heriotzearen kontakizuna entzungo dogu orain. Hortxe agertzen
da zelako maitasuna deuskun Jesusek, bizia emoterainokoa.
JAINKO HERRIAREN
OTOITZA
Senideok:
otoitz egin deiogun Jaungoiko Aita, bere Semearen heriotzan agertu deuskun
maitasuna mundu guztiak ezagutu dagiala eskatuz:
- Emon
egiozu, Jauna, zeure Elizeari fede sendoa eta guztiakanako maitasuna.
ENTZUN,
ARREN, JAUNA.
- Que
como el Señor, sigamos el camino de la Cruz, de la entrega y del servicio
ENTZUN,
ARREN, JAUNA.
-
Egizu, Jauna, pekatuaren eta injustiziaren aurkako burrukan, ez deiogula izan bildurrik ez heriotzeari
ez inori. ENTZUN, ARREN, JAUNA.
- En esta Eucaristía
pedimos al Señor, que nos haga sensibles con los hermanos que sufren, los enfermos, los marginados, los inmigrantes.
ENTZUN,
ARREN, JAUNA.
Jaungoiko
Aita, heldu beti Zugana gure otoitza, eta gure bizitza guztia zure maitasun
haundiari eskeintzen dautsagun gorespen kantu bat izan daitela. Jesukristo gure
Jaunaren bitartez. AMEN.
AZKEN AGURRA
Etxeetara
eroango ditugun erramu‑adar honeek gogoratu deiskuela beti Kristogan dogun
sinismena. Eurok eskuan ditugula, goratu dogu Kristo. Sortu dagiela gugan
Kristoren heriotzan eta biztueran parte hartzeko gogoa eta itxaropena.
Jesús fue un
“si” perfecto a la llamada del Padre y como Rey camina a la Cruz. Sigamos su camino.
JAUNAREN NEKALDIKO ERRAMU DOMEKEA
Isaias Profetaren liburutik (Is 50, 4‑7)
Ikasi
baten mihina emon deust nire Jaunak,
berba bizkorgarria emon deiedan
nekatuei;
belarria zuhur jarten deust goizero,
ikasiak lez entzun dagidan.
ikasiak lez entzun dagidan.
Jaunak
belarria edegi deust,
eta nik ez deutsat gogorrik egin; ez
dot atzera egin.
Bizkarra ipini deutset joten
ninduenei;
matrailea, bizarretik tiraka
ebilkidazanei.
Ez deutset aurpegia alboratu irain
eta txistuei.
Neure
Jauna neban laguntzaile;
horregaitik ez nintzan lotsatu;
horregaitik ipini neban aurpegia,
harri gogor lez;
eta badakit ez nazana lotsagarri
geldituko.
Erantzun-salmoa Sal 21,8‑9. 17‑18a. 19‑20. 23‑24
Ene Jainko, ene Jainko,
zergaitik itzi nozu eskutik?
Ikusten nabenak holan dabilkidaz barreka,
Ezpain kinoka eta buru eraginka
«Jaunagan dau uste on, salbatu begi;
maite badau, onik atara begi».
Txakur
taldeak nauka inguraturik,
gaizto taldeak erdian harturik.
Esku‑oinak zulatu deustez,
hazur guztiak zenbatu daikedaz.
Nire
jantziak eurentzat banatzen dabez,
nire
soinekoa zotz egin dabe.
Zu,
ostera, Jauna, ez egon urrun,
Zu,
neure indar, zatorkidaz arin lagun.
Nire senideei zure izena deutset iragarriko,
batzarraren erdian zaitut goretsiko.
«Goratu egizue Jauna, bildur
deutsazuenok,
Jakoben seme guztiok, ospatu egizue,
izan Haren bildur, Israelen seme
guztiok».
San
Paulo Apostoluak Filipotarrei (Flp 2, 6-11)
Kristo
Jesusek, Jainkoaren izaera bereko izanarren,
ez eutson gogor eutsi Jainkoagaz
bardin izateari; bestela baino:
bereaz hustu egin zan,
morroi izaerea hartuz,
eta beste edozein lez agertuz.
Eta
gizon lez agerturik,
apaldu egin eban bere burua, menpeko
eginez heriotzaraino,
kurutzeko heriotzaraino.
Horregaitik,
Jainkoak goratu egin eban,
eta izen guztien gaineko izena emon
eutson,
Jesusen izenera belaun guztiak makurtu
daitezan,
zeruan, lurrean eta lurpean, eta
mihin guztiak autortu dagien:
«Jesukristo Jauna da», Aita
Jainkoaren aintzarako.
(Irakurgai
laburragoa egin nahi bada,
kako artean emoten
diran zatiak itzi daitekez)
K Jesukristo gure Jaunaren Nekaldia San
Lukasen liburutik
Baneukan gogoa
Pazko afari hau
zuekin jateko, nire nekaldi aurretik.
K {[Ordua
etorri zanean, jarri zan Jesus mahaian bere apostoluekin, eta esan eutsen:
+
«Baneukan gogoa Pazko afari hau zuekin jateko, nire nekaldi aurretik.
Benetan dinotsuet: ez dot barriro jango, Jaungoikoaren erreinuan bete arte».
K Eta
edalontzi bat hartu, eskerrak emon, eta esan eutsen:
+
«Hartu eta banandu zuen artean. Egia dinotsuet, ez dot gehiago ardaorik
edango, Jaungoikoaren erreinua etorri arte».
Egizue hau neure oroigarri.
K Gero
ogia hartu eta esker otoitza eginez, zatitu eban eta emon eutsen, esanez:
+
«Hau neure gorputza da, zuentzat emoten dana. Egizue hau neure
oroigarri».
K Afalondoan
bardin egin eban, edalontzia hartuta, esanez:
+
«Edalontzi hau itun barria da, zuentzat isurtzen dan neure odoletan
seilatua.
Zoritxarrekoa, Gizonaren Semea salduko dauana!
+
Begira, ostera: Ni saltzen nauanak, Neugaz batera dauka eskua mahaian.
Gizonaren Semea badoa, erabagita dagoanez; baina zoritxarrekoa, Ha salduko
dauana!».
K Hareek
alkarri itaunka hasi ziran, zein izan ete eitekean euren artean hori egitera
joiana.
Ni zuen artean zerbitzari lez nago.
K Eztabaidea sortu zan ikasleen artean, nor ete
zan handiena euren artean. Jesusek esan eutsen:
+
«Herrietako erregeak menpean daukez euren herriak; eta menperatzaile
direnak "ongile" izenez deituak izan nahi dabe. Zuok, ostera, ez
holakorik egin, bestetara baino: zuotariko haundiena izan bedi txikiena lez,
eta agintari dana zerbitzari lez. Izan ere, nor da haundiago, mahaian jesarrita
dagoana, ala zerbitzen dabilena? Ez ete da mahaian jesarrita dagoana? Horra,
bada: Ni zuen artean zerbitzari lez nago.
Zuek
Neugaz iraun dozue nire estualdietan, eta zuoi emoten deutsuet erreinua, Aitak
Niri emon eustan lez; nire mahaian jan eta edango dozue nire erreinuan, eta
jaun aulkietan jesarriko zaree, Israelgo hamabi leinuen epaile».
Zuk, bihozbarritzen zarenean, sendotu egizuz zure
anaiak.
K Eta esan eban gainera:
+
«Simon, Simon! Satanas zuen bila dabil, garia galbahean lez zuek
astintzeko; baina Nik otoitz egin dot zure alde, zure fedea amatatu ez daiten.
Eta zuk, bihozbarritzen zaranean, sendotu egizuz zure anaiak».
K Pedrok,
orduan:
+
«Jauna, prest nago ni, Zugaz kartzelara eta heriotzara ere joateko».
K Jesusek
erantzun eutson:
+
«Benetan dinotsut, Pedro: gaur oilarrak jo baino lehenago, hiru bider
ukatuko dozu Ni ezagutzen nozuna».
Nigan betebeharra da idatzirik dagoana.
K Eta guztiei esan eutsen:
+
«Ezer falta izan zenduen, diru sakel barik, eta bide zorro eta oinetako
barik bialdu zinduedazanean?».
K Hareek erantzun eutsoen:
S
«Ezer ere ez».
K Jesusek barriro:
+ «Orain, ostera, diru sakela daukanak, hartu
dagiala; bardin, diru zorroa ere; ezpatarik ez daukanak, saldu dagiala
soinekoa, eta erosi ezpatea. Benetan dinotsuet: Nigan betebeharra dala
idatzirik dagoan hau: "Gaizkiletzat hartu eben”. Nigaitik esanak laster
beteko dira».
K Hareek esan eutsoen:
S «Jauna, hemen badagoz ezpata bi».
K
Jesusek erantzun:
+
«Nahikoa da!»
Larria sartu jakon Jesusi,
eta gehiago
otoitz egiten eban.
K Urten eban Jesusek, eta, ohi ebanez, Orio
mendira joan zan; ikasleak ere jarraitu eutsoen. Heldu ziranean, esan eutsen:
+
«Egizue otoitz, tentaldian jausi ez zaitezen».
K Berak,
hareekandik aldendu, eta harrikada bat bide joanda, belauniko, honan egiten
eban otoitz
+
Aita, nahi badozu, kendu Nigandik kaliza hau; baina ez bedi nire
borondatea egin, zeurea baino».
K Honetan,
aingeru bat agertu jakon zerutik, indarra emoten. Larria sartu jakon Jesusi,
eta gehiago otoitz egiten eban. Odol tanten antzeko izerdia erion lurreraino.
Otoitzetik zutundu eta ikasleakana joan zan, eta atsekabearen atsekabez loak
hartuta aurkitu zituan. Eta esan eutsen:
+
«Lo zagoze? Jagi zaiteze eta egin otoitz, tentaldian jausi ez zaitezen».
Judas, musu bategaz saltzen dozu Gizonaren Semea?
K Oraindino berbetan egoala, gizatalde bat
agertu zan; Judas eritxon. Hamabietako bat etorren aurretik; hurreratu jakon
Jesusi, eta musu emon eutson. Jesusek esan eutson.
+
«Judas, musu bategaz saltzen dozu Gizonaren Semea?»
K Haregaz
egozanak, zer etorren ikusirik, honan inoen:
S «Jauna,
joko doguz ezpataz?»
K Eta
euretariko batek, abade nagusiaren morroia jo, eta eskumako belarria ebagi
eutson. Jesusek orduan.
+
«Nahikoa da. Itzi!».
K Eta
belarria ikutuz, osatu egin eban. Eta esan eutsen, bila etorkozan abade nagusi,
jauretxeko agintari eta herriko zaharrei.
+
«Lapur batengana lez etorri zaree, ezpata eta makilakaz. Egunero
ninduzuen zuen artean, jauretxean, eta ez zeunsten eskurik ezarri. Baina hauxe
da zuen ordua, ilunpearen nagusialdia».
Kanpora urtenda, Pedrok negarrari emon eutson,
garratz.
K Hareek
lotu eben, eurakaz eroan eta abade nagusiaren etxean sartu eben. Pedrok
urrinetik jarraitu eutson. Barruko atari erdian sua biztu eben; eta inguruan
jesarrita egozala, Pedro ere euren artean jesarri zan. Neskame batek, sutondoan
jesarrita ikusi ebanean, berari begira‑begira jarrita, esan eutson:
S «Hau ere Horregaz egoan».
K Baina Pedrok ukatu egin eban
S «Emakume, nik ez dot Hori ezagutzen!».
K Geroxeago, beste batek ikusi eta esan eutson:
S «Zu ere horreen artekoa zara».
K Eta Pedrok:
S «Ez, gizona! Ni ez!»
K Handik
ordubetera edo, beste batek gogor egiten eutson:
S «Edozelan
ere, hau Horregaz egoan; galilearra da gainera».
K Pedrok
erantzun eban:
S «Ez
dakit zer dinozun, gizona!»
K Eta
oraindino berbetan egoala, oilarrak jo eban. Jaunak, bihurturik, begiratu
eutson Pedrori; eta Pedrori Jaunak esandakoa etorri jakon gogora: «gaur
oilarrak jo baino lehenago, zuk hiru bider ukatuko nozu». Eta kanpora urtenda,
negarrari emon eutson, garratz.
Igarri egik: nok jo hau?
K Jesus
jagoten egozanak, burlaka eta joka erabilen; eta begiak zapiz estaldurik
itauntzen eutsoen:
S «Egik
profetarena; igarri egik: nok jo hau?»
K Eta
beste era askotara irainak egiten eutsoezan.
Batzarraren
aurrera eroan eben.
K Eguna argitu ebanean, herriko zaharrak, abade
nagusiak eta idazlariak batzarrean batu ziran. Eta Batzarraren aurrera eroan eta
esan eutsoen Jesusi:
S «Zu
Mesias bazara, esaiguzu».
K Eta
berak erantzun:
+
«Esaten badeutsuet, ez deustazue sinistuko; eta itauntzen badeutsuet, ez
deustazue erantzungo. Baina hemendik aurrera Gizonaren Semea Jaungoiko
Ahalguztidunaren eskuinaldean jarrita egongo da».
K Eta
danak esan eben:
S «Orduan,
Jaungoikoaren Semea zara Zu?».
K Jesusek
erantzun:
+
«Zeuok dinozue: Neu naz».
K Eta
hareek, orduan:
S «Ba
ete daukagu beste testigantzaren beharrizanik? Geuk entzun dogu Beronen
ahotik».]}
K Jagi
ziran danak ‑herriko zahar, abade nagusi eta idazlariak‑, eta Pilatogana eroan
eben Jesus.
Nik ez deutsat
errurik aurkitzen gizon honi.
K Eta
salatzen hasi jakozan, esanez:
S «Gure
herria nahastatzen aurkitu dogu hau, eta Zesarri ordaindu beharra ukatzen, eta
Bera Mesias eta errege dala esaten».
K Pilatok
itaundu eutson:
S «Zu
judutarren erregea zara?»
K Jesusek
erantzun eutson:
+
«Zeuk dinozu».
K Orduan
Pilatok abade nagusiei eta jente taldeari honan esan eutsen:
S «Nik ez deutsot errurik aurkitzen gizon
honi».
K Baina hareek zorrotzago esaten eutsoen:
S «Herria nahastetan dabil bere irakatsiekin Judea guztian, Galileatik hasi eta honaino».
K Hori
entzutean, Pilatok ea galilearra zan itaundu eban. Eta Herodesen menpekoa zala
jakin ebanean, harengana bialdu eban, ha ere Jerusalenen egoalako egun
hareetan.
Herodesek eta honen gudariak gutxietsi egin eben.
K Biziro poztu zan Herodes, Jesus ikustean,
aspalditxoan Ha ikusi guran egoalako, Haretaz entzuna eukanagaitik eta
mirariren bat ikusiko ebala uste ebalako. Itaun asko egin eutson; baina Jesusek
ez eutson berbarik ere erantzun. Abade nagusiak eta idazlariak han ziharduen,
salatu eta salatu. Herodesek, bere gudariekin, gutxiespen eta burlarik asko
egin ondoren, soineko zuri bat jantzi eta Pilatogana bialdu eban barriro. Egun
hareetan adiskidetu egin ziran Pilato eta Herodes, artean alkarren arerio ziran
eta.
Pilatok jesus hareen eskuetan itzi eban.
K Deitu
eutsen Pilatok abade nagusi, agintari eta herriari, eta esan eutsen:
S «Gizon
hau herriaren nahastaile lez ekarri deustazue; itaunak egin deutsadaz zuen
aurrean, eta nik ez deutsat errurik aurkitzen gizon honi, zuek salatzen deutsazuezan
gauzetan. Herodesek ere ez, barriro gugana bialdu dau‑ta. Ikusten dozue, ez
jakola ezer aurkitu, heriotzea merezidu dauanik. Beraz, zigorkatu ondoren,
askatu egingo dot».
K Preso
bat askatu behar izaten eutsen Jai Nagusian. Baina guztiak, aho batez, honan
esan eutsoen, deadarka
S «Kendu
hori, eta askatu eiguzu Barrabas!».
K (Hau,
herrian izandako matxinadeagaitik eta heriotza bategaitik euken espetxean).
Pilatok, Jesus askatu guraz, barriro berba egin eutsen. Baina hareek deiadarka
jarraitu eben.
S «Josi hori! Josi kurutzean!».
K Hirugarren aldiz esan eutsen:
S «Ze oker egin dau, ba, Honek? Heriotza merezi
dauanik ezer ez deutsat aurkitu. Horregaitik, zigorkatu ondoren, askatu egingo
dot».
K Baina hareek, oraindino gehiago ekiten
eutsoen deadarka, kurutzean josi egiala; eta hareen deiadarrak geroa eta
haundiagoak ziran.
Pilatok hareen eskabidea bete eitela erabagi eban. Askatu
eban hareek eskatzen ebena ‑matxinada eta heriotzagaitik espetxean egoana‑, eta
Jesus euren eskuetan itzi eban.
Jerusalengo alabak, ez egin negarrik Nigaitik.
K Jesus
eroiela, solotik etorren Simon izeneko Zirinear bat hartu eben, eta kurutzea
leporatu eutsoen, Jesusen atzetik eroateko.
Gizatalde
handia joian Haren atzetik; baita emakumeak ere, bular joka eta negarrez
Haregaitik. Bihurtu zan Jesus hareekana, eta esan eutsen:
+
«Jerusalengo alabak: ez egin negarrik Nigaitik; egizue negar zeuokaitik
eta zeuon umeakaitik, etorriko diralako honan esango dan egunak:
"Zorionekoak agorrak, umerik ekarri ez daben sabelak, eta umerik hazi ez
daben bularrak!". Orduan, hasiko dira mendiei esaten: "Jausi zaiteze
gure gainera", eta menditxuei: "Estaldu gagizuez". Egur hezeagaz
hau egiten badabe, zer ez ete da jazoko igarragaz?»
K Baeroiezan
beste gaizkile bi ere, Jesusegaz batera, hilteko.
Aita, parkatu egiezu, ez dakielako zer egiten daben.
K Buru-hazurtegi
deritxon lekura heldu ziranean, hantxe josi eben Jesus kurutzean, eta gaizkile
bi Beragaz batera, bata eskumatan, eta bestea ezkerretan. Jesusek honan inoan
+
«Aita, parkatu egiezu, ez dakielako zer egiten daben».
K Zotz egin ebezan Haren jantziak, zer
zeinentzat.
Hau da judutarren erregea.
K Herria
begira egoan. Agintariak zeinuka ebilkozan, eta esaten eben:
S «Besteak
salbatu jozak; salbatu dagiala bere burua, Jainkoaren Mesias eta Aukeratua
badok».
K Gudariak
ere burla egiten eutsoen, ozpina emonez eta esanez:
S «Judutarren
erregea bahaz, salbatu egik eure burua!»
K Gainean
idazkun bat ipini eutsoen, grekoz, latinez eta heberkeraz idatzirik: «HAU DA
JUDUEN ERREGEA».
Gaur Neugaz izango zara paradisuan.
K Kurutzetik dingilizka egozan gaizkile bietako
bata irainka ebilkon:
S «Hi
ez haz, ba, Mesias? Salbatu egik eure burua, eta salbatu gaizak gu!»
K Baina
besteak honan esan eutson, hasarre:
S «Hik ere, zigorpe berean egonda, ez deutsok
bildurrik Jainkoari? Guk ondo merezita jaukaguk, geure eginakaitik; Honek,
ostera, ez jok ezelako txarrik egin».
K Gero
esan eban:
S «Jesus,
gomutau zaitez nitaz, zeure erreinura heltzean». .
K Eta
Jesusek berari
+
«Benetan dinotsut: Gaur Neugaz egongo zara paradisuan».
Aita, zeure eskuetan izten dot nire espiritua!
K Eguerdi ingurua zan, eta lurralde guzti ha
ilunetan gelditu zan, arratsalde erdira arte; eguzkia ilundu egin zan, eta
jauretxeko oihala erdi bi egin. Eta Jesusek, deiadar haundiz, honan esan eban:
+
«Aita, zeure eskuetan izten dot nire espiritua!»
K Eta
hori esanda, azken arnasea emon eban.
(Hemen, belauniko jarri eta
egonalditxo bat egiten da.)
K Gudari
ehuntariak, jazo zana ikusirik, honan goresten eban Jaungoikoa:
S «Gizon
hau, benetan, zintzoa zan!»
K Eta
zer ikusiko joan zan jente guztia bular joka etorren, jazo zana ikusirik. Han egozan,
urrunetik begira, Haren ezagun guztiak, eta Galileatik Hari jarraituz
etorritako emakumeak, hori danori ikusten.
Josek, lehen inor lurperatu bako hilobian
ipini eban Jesusen gorpua.
K {[Orduan,
Batzarreko bat, Jose eritxona ‑gizon on eta zintzoa, judutarren erabagiak eta
eginak ontzat hartu ez zituana, Judeako Arimatea herrikoa, eta Jaungoikoaren
erreinua itxaroten ebana‑, Pilatogana joan zan, Jesusen gorpua eskatzeko. Jatsi
eban kurutzetik, eta izara baten batuta, lehen inor lurperatu bako hilobian
ipini eban. Prestaera eguna zan, eta zapatua astera joian.
Jesusegaz
Galileatik etorritako emakumeak Joseri jarraitu eutsoen, hilobia, eta Haren
gorpua zelan jarten eben ikusi nahiez. Bihurtu ziran, eta gantzu usain
gozodunak eta mirrea gertau ebezan. Zapatuan, barriz, geldi egon ziran,
aginduta egoan lez.]}
No hay comentarios:
Publicar un comentario