Jesusen hitza

martes, 29 de marzo de 2022

Garizumako 5. domekea C urtea

Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz. 





Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo. 


Irakurgaiak euskeraz.






                                          
                                             GARIZUMAKO V. DOMEKEA – C

 

«ERDU – TE INVITO» Caritasen eguna: «Lan inklusiboaren alde»

 

 

SARRERAKO OHARRA

            Jaunaren izenean egun on:

            Heldu gara Garizumako 5. domekara, eta bihozbarritze aldiko azken txanpan sartu gara. Egun gitxi falta da gure fedearen jai nagusia dan Pazkoa ospatzeko. Orduan benetako pozaz bizi ahal izango dogu, Jesusen Heriotza eta Berbizkundea ospatzeak zer esan gura dauan eta ze eragin dauan gugan.

            Caritasek bere eguna ospatzen dau gaur, helburu honen haritik: «Lan inklusiboaren alde egin». Hauxe dino Frantzisko aita santuak: «lanaren balio nagusia… pertsonaren ona da… Berea ez da ekonomia -edo irabazi- helburu hutsa, gizon eta emakumeen duintasuna lortzea baino.           

          Abestuz ekingo deutsagu ospakizunari

 

SARRERAKO ABESTIA   "Israel barri kurutzearen."

 

 

ABADEAREN AGURRA

 

            Jesukristo Parkamenaren eta Biziaren Jaunaren grazia eta bakea egon beitez zuekin.

 

DAMU OTOITZA

 

Jesus Jaunak, bihozbarritzearen eta parkamenaren bidez, heriotzatik Jaungoikoaren Bizitzara igarotzeko dei egiten deusku. Apaltasunez, eskatu deiogun parkamena gure pekatuengaitik.

 

·        Gure harrizko bihotza anai-arreben beharrizanenganako bihotz sentibera bihurtu gura dozu. Erruki, Jauna.

·        Zure bizia emon nahi izan dozu gu guztiok salbatzeko. Kristo, errruki.

·        Sakabanatutako seme-alabak batzen dozuz. Erruki, Jauna..

 

           

HITZAREN LITURGIA

 

Is 43, 16-21:

 

            Isaias profeteak erbestean  lurra-jota dagozan israeldarrei egiten deutse berba. Jaungoikoa barriro ere euren alde agertuko dala eta etorkizun hobea izango dabela iragarten deutse.

 

 

Erantzun-Salmoa: 125. Salmoa

 

            Israeldarrek sarritan somau eta eskertu eben poza. 

            Kristoren Pazkora daramaguz gure Jainkoak. Eskerronez abestu daigun salmo hau.

 

 "Asko lagundu deuskuzu Jauna. Hauxe da poza guk daukaguna.."

 

Flp 3, 8-14:

            San Paulok bere bizitzako helburua zein dan agertuko deusku, bigarren irakurgai honetan: Kristo ezagutu eta Haren antzeko izan, gero beti Haregaz bizitzeko itxaropenez.

 

Jn 8, 1-11:

            Entzun dagiguzan, orain, Ebanjelioko berbak. Jesusek maitasun haundiz parkatuko deutsa emakume pekatariari. Goratu dagigun Jauna, "Aintza, Jesus, Zuri beti..." abestuz.

 

Homili amaieran

 

Espirituak gaurkoan dakar

famili, etxeko giro,

babes lekua, aldi berean,

zenbat liskar ta enbido.

Errukiaren eredu dogun

Aitak azaltzen argiro:

senide hori epaitu orduko

zu zeu aztertu astiro.

 

Basamortua eta mendia,

lan mundu, etxe barrena,

Espiritua agertzen jaku

tenplu barruan azkena.

Jesusen berba gozo hareri

gizaki hareik etena:

andra parkatuz, Jesusek jarri

errukiaren ordena.


 

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

          Aurkeztu deioguzan gure Aita Jaungoikoari gure munduaren beharrizanak eta etenbarik isuri dagiala gure gainera bere parkamena eta Bizi Espiritua. Esan dagigun alkarregaz: EMOIGUZU ZURE BIZI ESPIRITUA, JAUNA.

 

§   Jesukristoren Elizea osotzen dogun bateatuon alde, Espirituaren indarraz, itxaropenaren adierazle izan gaitezan munduan, harrera eginez eta  adore emonez.  Egin dagigun otoitz. EMOIGUZU ZURE BIZI ESPIRITUA, JAUNA.

 

§  Caritasek jarraitu daiala lan inklusiboaren alde egiten eta guri adore emoten, guztion ahaleginez, lan duina hedatu daiten, langile guztien eskubideak errespetatuz.  Egin dagigun otoitz. EMOIGUZU ZURE BIZI ESPIRITUA, JAUNA.

 

§  Jesus berbiztuaren graziaz bete daitezala datorren Pazkoan Kristinau Sarbideko sakramentuak hartzeko prestatzen ari diran kristaugai guztiak.  Egin dagigun otoitz. EMOIGUZU ZURE BIZI ESPIRITUA, JAUNA.

 

§  Ospakizun honetan batu garanon alde. Gure erabagiak jakinaren gainean eta Jainkoaren borondateagaz bat eginez bizi gaitezan. Egin dagigun otoiz. EMOIGUZU ZURE BIZI ESPIRITUA, JAUNA.

 

            Aita biziemoilea, begiratu errukiz heriotzazko ilunpetan bizi garanoi; eta zure Espirituaren egintza bizitzailearen bidez, barritu eta aldatu gure bizitzak. Jesukristo gure Jaunaren bitartez.

 

DIRUA BATU AURRETIK

 

Gaur batzen dan dirua  Caritasentzat izango da. Horren bitartez, laneratze prozesuan laguntza eskainiko dau. Eskerrik asko eskuzabaltasunez jokatzeagaitik.



           

AZKEN AGURRA

 

            Datorren Domekan, Erramu Egunagaz, Aste Santuari hasierea emongo deutsagu. Otoitz eginez, maitasunean biziz eta alkarri lagunduz prestau daiguzala astean zehar egun haundiok.

 

            "Zu zara gure poza, Kurutz salbatzailea”

                                           







GARIZUMAKO V. DOMEKEA - C

« ERDU – TE INVITO» Jornada de Cáritas: «Apuesta por el empleo inclusivo »

 

SARRERAKO OHARRA

            Jaunaren izenean egun on:

            Heldu gara Garizumako 5. domekara, eta bihozbarritze aldiko azken txanpan sartu gara. Egun gitxi falta da gure fedearen jai nagusia dan Pazkoa ospatzeko. Orduan benetako pozaz bizi ahal izango dogu Jesusen Heriotza eta Berbizkundea ospatzeak zer esan gura dauan eta ze eragin dauan gugan.

             

Hoy es Jornada de Cáritas con el lema «Apuesta por el empleo inclusivo». El papa Francisco afirma que «el valor principal del trabajo es el bien de la persona. No tiene solamente una finalidad económica y de ganancia, sino una finalidad que implica la dignidad de las personas. Si falta el trabajo se lastima esta dignidad». Se trata del acceso a un empleo digno de todas las personas.

 

          Abestuz ekingo deutsagu ospakizunari

 

SARRERAKO ABESTIA   "Israel barri kurutzearen."

 

ABADEAREN AGURRA

Jesukristo Parkamenaren eta Biziaren Jaunaren grazia eta bakea egon beitez zuekin.

 

DAMU OTOITZA

Jesus Jaunak, bihozbarritzearen eta parkamenaren bidez, heriotzatik Jaungoikoaren Bizitzara igarotzeko dei egiten deusku. Apaltasunez, eskatu deiogun parkamena gure pekatuengaitik.

 

·        Gure harrizko bihotza anai-arreben beharrizanenganako bihotz sentibera bihurtu gura dozu. Erruki, Jauna.

·        Zure bizia emon nahi izan dozu gu guztiok salbatzeko. Kristo, errruki.

·        Sakabanatutako seme-alabak batzen dozuz. Erruki, Jauna..

           

HITZAREN LITURGIA

 

Is 43, 16-21:

            Isaias profeteak erbestean  lurra-jota dagozan israeldarrei egiten deutse berba. Jaungoikoa barriro ere euren alde agertuko dala eta etorkizun hobea izango dabela iragarten deutse.

            El Señor levanta la esperanza de su pueblo, con el anuncio de una salvación nueva. No es posible pararse en el pasado; sino que hay que lanzarse al futuro.

            Es la búsqueda de lo nuevo, que ya está brotando.

 

Erantzun-Salmoa: 125. Salmoa

            Israeldarrek sarritan somau eta eskertu eben poza. 

            Kristoren Pazkora daramaguz gure Jainkoak. Eskerronez abestu daigun salmo hau.

            Este salmo alimenta nuestra fe de dos maneras. 1º Invitándonos a reconocer y admirar las maravillas que el Señor  hizo y seguirá haciendo con nosotros. Y 2º estimulando nuestra confianza ante los sufrimientos del tiempo presente.

 

"Asko lagundu deuskuzu Jauna. Hauxe da poza guk daukaguna.."

 

Flp 3, 8-14:

 

            San Paulok bere bizitzako helburua zein dan agertuko deusku, bigarren irakurgai honetan: Kristo ezagutu eta Haren antzeko izan, gero beti Haregaz bizitzeko itxaropenez.

 

            San Pablo nos habla en esta lectura, de cuál es el objetivo de su vida: conocer y seguir a Jesús, viviendo la vida que Él vivió.

 

Jn 8, 1-11:

 

            Jesús perdona a la mujer adúltera. Sólo el amor da la libertad y la vida.

            Entzun dagiguzan, orain, Ebanjelioko berbak. Jesusek maitasun haundiz parkatuko deutsa emakume pekatariari. Goratu dagigun Jauna, "Aintza, Jesus, Zuri beti..." abestuz.

 

Homili amaieran

 

Espirituak gaurkoan dakar

famili, etxeko giro,

babes lekua, aldi berean,

zenbat liskar ta enbido.

Errukiaren eredu dogun

Aitak azaltzen argiro:

senide hori epaitu orduko

zu zeu aztertu astiro.

 

Basamortua eta mendia,

Lan mundu, etxe barrena,

Espiritua agertzen jaku

tenplu barruan azkena.

Jesusen berba gozo hareri

gizaki hareik etena:

andra parkatuz, Jesusek jarri

errukiaren ordena.

 

 


 

 

 

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

 

          Aurkeztu deioguzan gure Aita Jaungoikoari gure munduaren beharrizanak eta etenbarik isuri dagiala gure gainera bere parkamena eta Bizi Espiritua. Esan dagigun alkarregaz: EMOIGUZU ZURE BIZI ESPIRITUA, JAUNA.

 

§  Jesukristoren Elizea osotzen dogun bateatuon alde, Espirituaren indarraz, itxaropenaren adierazle izan gaitezan munduan, harrera eginez eta  adore emonez.  Egin dagigun otoitz. EMOIGUZU ZURE BIZI ESPIRITUA, JAUNA.

 

§  Caritasek jarraitu daiala lan inklusiboaren alde egiten eta guri adore emoten, guztion ahaleginez, lan duina hedatu daiten, langile guztien eskubideak errespetatuz.  Egin dagigun otoitz. EMOIGUZU ZURE BIZI ESPIRITUA, JAUNA.

 

§  Para que los catecúmenos que en el mundo entero se preparan para recibir los sacramentos de la iniciación cristiana en la próxima Pascua, la gracia de Jesús resucitado los llene durante toda su vida.  Egin dagigun otoitz. EMOIGUZU ZURE BIZI ESPIRITUA, JAUNA.

 

§  Por quienes participamos en esta celebración, para que sepamos tomar nuestras decisiones conscientes y coherentes con la voluntad de Dios. Egin dagigun otoiz. EMOIGUZU ZURE BIZI ESPIRITUA, JAUNA.

 

            Aita biziemoilea, begiratu errukiz heriotzazko ilunpetan bizi garanoi; eta zure Espirituaren egintza bizitzailearen bidez, barritu eta aldatu gure bizitzak. Jesukristo gure Jaunaren bitartez.

 

DIRUA BATU AURRETIK

 

La colecta de hoy se destina a Cáritas .  Por su medio seguirá realizando el acompañamiento en el empleo, garantizando la inclusión y la dignidad.   Gracias por vuestra generosidad.

 

AZKEN AGURRA

            Datorren Domekan, Erramu Egunagaz, Aste Santuari hasierea emongo deutsagu. Otoitz eginez, maitasunean biziz eta alkarri lagunduz prestau daiguzala astean zehar egun haundiok.

            Estamos en el último domingo, antesala de la Semana Santa. Preparémonos para celebrarla  en  profundidad y así llegaremos a la gran fiesta de la Pascua.

            "Zu zara gure poza, Kurutz salbatzailea”

 











GARIZUMAKO V. DOMEKEA

            Isaias Profetaren liburutik (Is 43, 16‑21)

      Hauxe dino Jaunak,
itsasoan bide bat zabaldu ebanak,
ur handietan bidezidor bat egin ebanak; gurdi eta zaldi,
guda talde eta buruzagi eroan zituanak;
danak jausi dira‑ta, ez jagiteko,
amatatu egin dira, amaitu dan metxea lez:
«Ez gomutatu lehengo gauzarik,
ez gogoan hartu aspaldikorik.
      Begira, gauza barriak egiten dihardut,
hasi dira; ez dozue ikusten ala?
Bide bat zabalduko dot basoan;
ibaiak basamortuan.
Basapiztiak, otsoak eta ostrukak
goratuko nabe,
errekak sortuazoko dodazalako basamortuan
eta ibaiak basoan,
ase daiten nire herri aukeratuaren egarria:
nire gorespenak kantatzeko
Neuk eratu dodan herriaren egarria».

Erantzun-salmoa        Sal 125, 1-6

Gugaz handikiro jokatu dau Jaunak: Hau da poza daukaguna!


      Jaunak Siongo atxilotuak erakartean, bagengozan amets antzean.
Orduan bete jakun ahoa barrez, gure mihina goratzarrez.
      Atzerrietan orduan esan eben: «Jauna handikiro jokatua dabe».
Gugaz handikiro jokatu dau Jaunak hau da poza daukaguna!
      Bihurtu, Jauna, gure zoria, Negebeko errekako urak bezala.
Malkoz erein baeben, pozez batuko dabe.
      Haruntzakoan hor doaz negarrez, ereiteko gari zorroa eroanez.

Jesukristoren Ebanjelioa San Joanen liburutik (Jn 8, 1‑11)

      Aldi haretan, Jesus Olio mendira joan zan. Egun­sentian jauretxera agertu zan barriro eta herri guztia etorri jakon; Jesus jesarri eta irakasten hasi zan.
      Idazlari eta farisearrek ezkontza nahasten aurkitu­tako emakume bat ekarri eutsoen, eta, erdian ipinita, esan eutsoen: «Maisu, emakume hau ezkontza nahasten aurkitu dogu; eta Moisesek holakoak harrika hilteko agindu eban Legean. Zuk zer dinozu?». Azpikeriaz esaten eutsoen hori, zertan salatu izateko.
      Jesus, ostera, makurtu eta lurrean idazten hasi zan atzamarraz. Baina itaunka ekioen ezkero, zutundu eta esan eutsen : «Zuen artean pekaturik ez daukanak bota deiola lehelengo harria». Eta barriro ere makurtu, eta lurrean idazten jarraitu eban. Hori entzun ebenean, zaharrenengandik hasita, banan‑banan joaten hasi ziran danak; eta Jesus bakarrik gelditu zan, emakumea aurrean ebala.
      Jesusek zutundu eta esan eutson: «Emakume, non dira zu salatzen zinduezanak? Ez zaitu inork kondenatu?» Eta emakumeak: «Inork ere ez, Jauna». Eta Jesusek: «Ezta Neuk ere ez zaitut kondenetan. Zoaz, eta hemendik aurrera ez egin pekaturik».      














 

No hay comentarios: