ORDU SANTUA, EGUEN SANTU
Senide maiteok, Eguen Santu iluntzean alkartuta gagoz, otoitzean unetxo batez alkarregaz egoteko eta Jesus gure senide nagusiari lagun egiteko. Baina Pedrori eta beste apostoluei gertatu jaken antzera, lotan geldituko gara behin baino gehiagotan, ez orain, baina bai bizitzan zehar. Ez gara ekinak gure erabagietan . Jesusek behin eta barriro erakutsi deuskun maitasuna eta zerbitzurako jarrera ahaztu egiten jakuz, gugaz zerikusirik izango ez balebe legez.
Gaurkoan, Jesusek, Moises barriak, bere lagunei itxi eutsen
agindu bakarra gogoratuko dogu: “Agindu barri bat emoten deutsuet: alkar maite
egizue, neuk maite izan zaituedan moduan. Horrexetan igarriko dabe nire ikasle
zariela”. Zer da, baina, elkar maite izatea, Berak maite izan dituen moduan?
Norainoko maitasuna erakutsi behar da? Badago neurririk?
Ez da nahikoa neba-arreben artean laguntza txiki batzuk
erakustea, ezta alkarri denpora apur bat eskaintzea. Kristauen arteko karidadea
hori baino askoz gehiago da. Besteekiko konpromisoa erakustea da, gure
erosotasuna, gure ondasunak, gure zereginak eta gure bizitza osoa besteei
eskaintzea. Benetako senidetasuna da eta apurka-apurka emon geinke edo behin
betiko. Ezin da ezer maitasunezko agindu hori baino gorago egon.
Lehenago Jainkoa eta lagun hurkoa maitatzea aitatzen ziren.
Baina Jesus, Jainko izanik, gizaki egin danean, gutariko bakoitzaren barruan
sartu da, bereziki preminarik handiena bizi dabenengan. Edozein gauza egiten
badeutsagu gure senide bati, Kristori berari egiten deutsagu; egiten ez
badeutsagu ere bai.
Lehenengo isilune bat egingo dogu, bakoitzak hausnartzeko
zer esan gura dauan Jesusek maite izateko modu horregaz, zelan igarri daitekeen
hori, zertan. Pentsatu daigun konpromiso hori hartu dogun edo hartzeko prest
gagozan. Urratu dogu inoiz agindu hori urtean zehar, bizitzan zehar?
Kanta: Un mandamiento
nuevo / Como el Padre me amó (Maite izan zaituztet, ni Aitak bezala)
https://www.youtube.com/watch?v=Si40YKsnKEc
Maite izan
zaituztet, ni Aitak bezala.
Jarraitu
nahi didanak
Maitez iraun
dezala.
Sinistu ahal
duzue
mendiak
mugitzeraino
eta
behartsuentzat eman
zuen ondasun
guztiak.
Dena da,
ordea, alferrik
senidea
maite ezik.
Hori gabe
nire mezua
osorik
gezurra baita.
Maite izan zaituztet…
Agindu bakar
hauxe
besterik ez
dizuet utzi:
ororen
gainetik maitatzen
dizuet nik
irakatsi.
Gaur ez dut
iristerik
gizakien
bihotzera.
Zuen begi,
zuen ezpain ta
eskuen bidez
ez bada.
Maite izan zaituztet…
Otoitza (danok
batera):
Jauna,
erakutsi eidazu eskuzabal izaten,
Zure
zerbitzari duina izaten,
aurretik
kontuak ateratzen ibili barik emoten,
zauriei
jaramonik egin barik borrokatzen,
atsedenaldiaren
zain egon barik lan egiten,
oparo
emoten,
trukean zure
borondate santua egin dodala jakitea baino beste saririk itxaron barik.
(Isilunea)
Non aurkitu gaur gauean Jesus? Hotza pasatzen dagozanen
artean, aho bete janari ez daukenen artean, gaua non pasaturik ez daukenen
artean, gaixorik edo hilzorian dagozanen artean, bakardadean bizi direnen
artean, giltzaperatuen artean, bonben ikaraz bizi direnen artean, baztertuen
artean. Baina Jauna dagoen tokira joan egin behar dogu, gure txoko gozotik
urten eta beharrizanean dagozanengana joan. Kristo gizakiengan bizi da, baina
sarritan hodeien artean ibiltzen gara Haren bila. Haren hitzak, ostera, argiak
izan ziren: “Bene-benetan dinotsuet: nire seniderik txikien honeetariko
edozeini egin deutsazuena, neuri egin deustazue”. Eta “txikien honeetariko
edozeini egin ez deutsazuena, neuri ere ez deustazue egin” (Mt 25, 40 eta 45).
Pazko afarian, ogia eta ardoa bedeinkatu eta banatu zituen
apostoluen artean (Beraren gorputz-odolak). Ba ete da ezer handiagorik nork
bere burua emotea baino besteen salbagarri! Muga horretaraino heldu zan Jesus,
gugaitik bere bizitza emoteraino, Jaun izanik besteen menpean jartzeraino.
Zerbitzaria da, Isaiasen berbetan agertzen dana. Gogoratu daigun.
Irakurgaia: Is 50,
4-10.
Jesusek Itun barri bat sortu eban, Sinai mendikoa gainditu
ebana: Sinaikoa animalien odolaren gainean egin zan. Jesusek, barriz, bere
odola isuri eban, danen ordainetan, Jainkozko odola eta gizaki odola. Bihotzak
aldatzen dituen Ituna da Jesusena, norberekeria hautsi eta danok senide
bihurtzen gaituena. Eta odol horri esker, konfiantzaz hurreratu geintekez
Aitama Jainkoagana, seme-alaba legez, lasaitasunez.
Kanta: https://kantajaunari.eus/kantikak/i-16-kristorekin-guk-ber-fedea/
Kristorekin
guk fede bera, bataio bera,
bera
Jainkoa, Jaunen Jauna, guztien Aita.
Deituak
gaitu eta geroztik gabiltza
hedatu
nahiz, Jesus, zure esperantza.
Hortakotz
gora diogu :
Kristorekin
guk fede bera, bataio bera,
bera
Jainkoa, Jaunen Jauna, guztien Aita.
Deituak
gaitu bere desira beroan,
gu, haren
gorputz izan orai-ta zeruan.
Hortakotz gora diogu :
Kristorekin
guk fede bera, bataio bera,
bera
Jainkoa, Jaunen Jauna, guztien Aita.
Danok batera,
eskatu daigun Jainkoaren herri aukeratu izan zanaren alde eta munduko bakearen
alde.
Jainko errukiz eta maitasunez betea, begiratu errukiz mundu
honetan aukeratu zenduan herriari eta zure jarraitzaile garan guztioi. Ez gara
inondik inora eredu, Zure bake nahiaren kontra jasotzen dogu besoa behin eta
barriro. Argitu eiguzu burua eta baretu bihotza, gizateria osoa zure seme-alaba
garala ulertu daigun, bardin sorreran, jatorrian, jaiotzan. Eta lurra danon
etxea dala ulertu daigula, aldi baterako etxea. Zaindu daigula arretaz eta
etorkizuneko izaki guztiengan pentsatuz. Amaitutzat emon daiguzala
norberekeriaz sortu ditugun gerrak eta maitasunean sakontzeko bidea landu
daigula. AMEN.
Pazko afarian gogoratzen dogu Jaunak Israelegaz egin eban
Ituna. Kristoren odolaren bidez, Jainko herriaren bizimodua barriro egiten
dogula adierazi gura dogu, pekatuaren norberekeria gaindituta.
Kristok behin betiko egin eban sakrifizioa eta mezan haren
heriotzaren balioa eta indarra ditugu gogoan. Mezan bat egiten dauana Jainkoak
bere herriagaz egin eban itunera batzen da. Izan ere, Kristoren sakrifizio
horrekin bat eginda, senideen herri barria osotzen dogu. Alkarregaz batu eta
jatordua egiten dogu, israeldarrek bildots haragia jaten ebenean legez. Baina
oraingo jatorduan Kristogaz bat eginda bizi gara, beraren odolak eta haragiak
elikatuta, berari esker bizi gara. Senidetasunaren otordua da, beraz, meza. Eta
danon janari honetatik jaten ez dauana ahuldu egiten da eta ezin dau Kristok eskatzen
deuskun errukia bizi.
“Gure Jauna hartzea” esaten deutsagu. Alkarregaz, senideen
maitasunean bat egitea da. Izan ere, Jauna ogian eta senideengan dago,
bi-bietan. Eta otordu horretan parte hartzeak senideekin bat eginda jarraitzeko
konpromisoan irautea eskatzen deusku, azkenera arte, baita zapaltzen gaituen
egiturak aldatu arte, dana danona izan arte, besteen alde geure bizia emon
arte.
Senideen moduan bizi ez bagara, ezin dogu mezako ogia
partekatu, ez daukagu horretarako eskubiderik, geure aldetik ez dogulako ezer
ipintzen.
Orain, tarte bat hartuko dogu pentsatzeko. Zer egiten dot
edo ez dot egiten senideen alde? Bihar gurutzean hilko daben Jesus horren bidea
jarraitzeko prest nago? Zertan bai eta zertan ez? Zer ekarpen egin deust
bizitzan Jesusek? Irakatsi deust ezer? Ikasi dot edo ikasi gura izan dot?
Getsemaniko ortuan Haren ondoan egongo litzatekeen horreetarikoa naz ala hobeto
nago etxeko besaulkian gozo-gozo? Eta Getsemanin egonda ere, lozorroan erraz
geratuko litzateen horreetarikoa naz? Alkarteak badauka niretzat inolako
zentzurik? Zein? Eta alkartea neure neurrira egiten dodanetarikoa naz, batzuk
bazterrean itxita? Doakotasunez eskaintzen deutset nire izatearen zatiren bat
senideei (denpora, nire trebetasunak, dirua…)? Eta arduraz jokatzen dot
senideekin eta danon etxearekin, mundu honekin?
Galdera asko planteatu dotugu, akaso. Ez dira zuentzat
bakarrik izan, neure buruari ere egin deutsadaz eta ez naz pozik geratu. Hobetu
beharra daukat. Gaur gauerako, tarte baten pentsatzeko arrazoiak agertu jakuz,
maitasun bidean hobetzeko arrazoiak. Eskatu deiogun Jaunari jarraitzeko adorea,
indarra, gogoa. Eta ez daigun ahaztu, geure moduko jendearengana etorri zala
Jesus, bidea erakusten. Ezgauzak gara, baina Jainkoarentzat badogu balioa.
Otoitza: (danok
batera)
Barruan
sentitzen dot, Jauna, bizi nahi handia.
Nire
sufrimendu txiki edo handiak gorabehera,
pozik nago
bizi nazelako, eta baietz dinot,
ondorioez
guztiz jabetu ez arren.
Zer da
baiezko hori, ene Jauna? Zer dakarst?
Baikortasun
inozoa ete da? Bizi nahia eta bizitzen itxi nahia ete da?
Jauna, gaur
eta hemen barriro emoten deutsut nire baiezkoa, eta Zure aurrean onartzen dot,
nire bizitza
osoa, gorputz eta arima emoteko konpromiso handia.
Bizitza,
haren aberastasuna eta miseria ulertzen ez ditudan bitartean,
Zure esku
izten dot nire baietza, Jauna!
Kanta: Zure
eskuetan dot bizia.
Konfiantzaz jarri dogu gure bizia Jaunaren eskuetan. Gaurko
otoitzalditxoa amaitu aurretik, ondoan dagoanari eskua luzatu deiogun eta esan
daiguzan Jesusek erakutsi euskuzan berbak ondo pentsatuta. GURE AITA.
Otoitzak: Javi Oñate
Euskeratzailea eta kanten aukeraketa: Agurtzane Mallona Legarreta
No hay comentarios:
Publicar un comentario