Goazen 2024 Jarri bidean

domingo, 11 de agosto de 2024

San Bizente 24 Antzora Ibarrangelun

 


Urdaibai lorategi bat bada, Antzora da lora. Bertan dago San Bizente ermita, toki paregabean. Mundakako Santa Katalina ermitaren parez pare, itsasadarraren sarrerea jagoten. Bertan ospatu doguz mezea eta jaia.


Zeru urdina, bero sargoria, hantxe dago ermita zaindua santu martiriari eskeinia.


San Bizente martiria dago buru, errotarria eskuan, fedeagaitik bizitza emon ebana.

"Marinelen zein etorkinen itsasontzi izateko... Gaur San Bizente zabal indarra gure bihotzak argitzeko..." kantatu deusku bertsolariak.

Holan izan dadila. San Bizente lagun, gu ebanjelioaren ikasle misiolariak.



San Bizente baseliza

San Bizenteren baseliza Antzora auzoan kokatua dago, Laida eta Laga hondartzen artean. Laukizuzen formako nabe txiki batek osatzen du, 10,95 metrotako luzera eta 7,30 metrotako zabalerarekin.

Harrizko lauzadun zoladura du eta hormak harlangaitzez eginak daude; ertzetan harlanduzko errefortzuak ditu. Hiru isurkiko teilatua dauka, mendebaldeko aldea hormigoiz estalita dago, kanpai gabeko bao bat du eta hormigoizko gurutze batekin errematatua dago.

Antzina, baselizako jaia urtarrilaren 22an ospatzen zen, San Bizente egunean hain zuzen ere. Gero, ospakizuna abuztuko bigarren igandera aldatu zen, horrela eguraldi hobeaz gozatu ahal izateko. Egun horretan meza abestua dago eta ondoren erromeria egiten da baseliza aurreko zelaian.

Nola heldu: Gernika-Lumo-Ibarrangelu errepidea (Laidatik). 45,600 kilometrora iritsitakoan, eskuinaldean dagoen auzo-bidea hartu behar da, Antzorara eramango gaituena. 100 metro ingurura aurkituko dugu baseliza

Ermita de San Vicente

La ermita de San Vicente está situada en el barrio de Antzora, entre las playas de Laga y Laida. Es un pequeño edificio de planta rectangular compuesto de una sola nave que mide 10,95 metros por 7,30 metros.

El pavimento del edificio es de losas de piedra y los muros son de mampostería con refuerzos de sillería en las esquinas. El techo está construido a tres aguas con españada de hormigón en el lado oeste, de un vano sin campana y rematada en cruz de hormigón.

Antiguamente, la fiesta de la ermita se celebraba el 22 de enero, festividad de San Vicente. Después, la celebración se trasladó al segundo domingo de agosto para poder disfrutar de un mejor tiempo. Ese día se celebra una misa cantada y después una romería popular frente a la ermita.

Acceso: Carretera Gernika-Lumo - Ibarrangelu (por Laida). A la altura del km 45,600, a mano derecha se toma el camino vecinal a Antzora. A unos 100 m se halla la ermita.

Iturria: Udal webgunea

No hay comentarios: