utz nezazu zure bularrean burua pausa dezadan;
ene bihotzak zer sendi duen nahi baiterautzut erran,
zure ezpain sakratuetarik ikasi nuen mintzairan.
Ene deia amodioaren bidez zinuen entzun,
eta gero oinazen erdian mundurat eman ninduzun;
biziaren grazia lehenik, gero hoinbertze maitasun,
berant jakin dut, ama maitea, zendako eman dautazun.
Ama gero zerurako deia zitzauzunean etorri
Bizirik zirauten izaitean bilatu nuen sokorri
Bainan gure Jainkoak ahalik ez dion eman nehori
Estaltzeko amaren galtzeak egiten duen hutso hori
Ama noizbait ibili banaiz zure nahigabeko moduan
Ene hobenaz penitentzia egin nahi dut munduan
Jaunak zure gai kausi nezala heriotzako orduan
Itzal gabeko ama semegoz goza gaitezen zeruan.
(Xalbador)
Lehengo egunean, hileta baten gogoetan bertso hau aipatu neban. Asko poztu nay, Benito Lertxundik edo Kalakak eginez eben lez, oraingoan Pier Paulek zortziko bi gehitzen dauz. Poema edertuz eta indartuz.
Esker onari esperantzaren deia lotuz. Bertsio zoragarria benetan. Fedearen arloa gorde edo ezkutatu barik.
Poema, holanm otoitz ere bihurtzen da.
......................
Eta bizkaieraz be jarri deusku Agurtzane Mallonak, kantetako moduan. Eskerrik asko!
Ama, zelan zure belaunetan euki ninduzun denboran,
itxidazu zure bularrean burua jarri dagidan;
ene bihotzak zer senti dauen gura deutsut-eta esan,
zure ezpain sakratuetarik ikasi neban hizkuntzan.
Ene deia amodioaren bitartez zenduan entzun,
eta gero oinazeen erdian mundura ekar ninduzun;
biziaren grazia lehenik, gero hainbeste maitasun,
belu jakin dot, ama maitea, zertarako emon deustazun.
Ama gero zerurako deia jatzunean etorri,
bizirik zirauten izatean bilatu neban sokorri.
Baina gure Jainkoak ahalik ez deutso eman inori
Estaltzeko amaren galtzeak egiten dauen huts hori.
Ama noizbait ibili banaz zu nahigabetzeko moduan,
ene hobenez penitentzia egin nahi dot munduan.
Jaunak zure gai aurkitu naiala heriotzako orduan
itzal gabeko ama eta ume lez gozau dagigun zeruan.
No hay comentarios:
Publicar un comentario