Subsidios litúrgicos bilingües para esta fiesta.
Irakurgaiak euskeraz.
Bideoak.
JAUNAREN AGERKUNDEA
Urtarrilak, 6
SARRERAKO OHARKIZUNA
Egun on guztioi, eta ondo etorri fede ospakizun honetara.
Gaur, Jaunaren
Agerkundearen jaia edo Errege Eguna
ospatzen dogu: Belenen jaio zan Jaungoikoaren Semea, mundu osora agertzen da.
Jaungoikoa, bere Argia dan
Jesus, gizakiok ezartzen doguzan muga guztiak gaindituz, danontzat jaio dala
pozarren autortzeko eguna da. Magoen bidez zera iragarten jaku: Jesus gizon eta
emakume eta herri guztientzat jaio dala.
Errege mago hareen antzera, hurreratu gaitezan geu ere
Jesusegana, geure otoitz eta kantuekin Bera gurtzera.
Hasi dagigun Eukaristia hau, abestuz.
Esaiguzu Maria, bazan
erregerik...
DAMU-OTOITZA
Senideok: lehenengo kristinauek Jesusen barri alderdi
guztietara zabaldu eben. Gu, ostera, kristau lez agertzen, sarritan lotsatu
egiten gara, besteek zer esango ete daben bildurrez... Eskatu daigun Jaunaren
parkamena:
- Jesus Jauna, ilunpeak baztertzera etorritako Goizeko
Izarra. ERRUKI, JAUNA.
- Jesus Jauna, Jaungoikoaren maitasuna guztiontzat
dakarzuna. KRISTO, ERRUKI.
- Jesus Jauna, Zeu onartzen eta maitatzen zaituenak pozez
beteten dituzuna. E. J..
"AINTZA"-ren aurrean
Belengo artzain bakartiek entzun eben aingeruen kantua,
gaur, munduko bazter guztietan abestuko da. Mundu osoaren abesti horretan parte
hartu daigun geuk ere.
HITZAREN LITURGIA
Is 60, 1-6:
Jerusalengo herriak egun ospetsuak biziko dituala
iragarten dau Isaias profeteak: urrineko jentea jakituria bila bertara etorriko
dalako. Magoak Jerusalenera heltzean beteko dira profetearen berba honeek.
Erantzun-Salmoa: 71. salmoa
Salmo honek,
Jesusengan emoten jakula salbamena adierazten dau. Pozez beterik abestu dagigun
gure salbatzailearen agerpena.
"Ikusi dabe lur muga danak gure Jainkoagandiko
salbamena...."
Ef 3, 2-3a. 5-6:
Jesus barri ona da guztientzat, fededunentzat eta
fedebakoentzat; eta guk barri on hori zabaltzeko eginkizuna hartu dogu.
Mt 2, 1-12:
Jaungoikoaren Semea mundura etorri zanean, askok eta
askok ez eben ezagutu: Herodesek, jerusalendar askok... Baina kanpotik
etorritako magoek Haregana hurreratu ziran eta gurtu egin eben. Prestau
gaitezan Ebanjelioa entzuteko, "Aleluia" abestuz.
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Senideok: argi bat biztu da iluntasunaren erdian. Berari esker, itxaropenez
beterik otoitz egin daikegu:
- Bizkaiko
eleizearen alde, Jaunaren Barri Ona gure artean txertatuta iragarteko bide
barriak sortu eta eten barik lanari
zintzo ekin dagion. Egin dagigun otoitz.
-
Itxaropen barik, sufrimentu artean bizi
diranen alde, sinisten ez
dabenen alde eta fedearen bila dabiltzanen alde: behar dituen
gozotasuna eta argia Kristogan aurkitu dagiezan. Egin dagigun otoitz
- Euren etxeak eta familiak itzi eta zuzenbidez dagokien etorkizun
hobearen bila datozanek gure harrera, errespetua eta alkartasuna izan daien. Egin dagigun otoitz
- Eukaristia hau ospatzeko
alkartu garean guztion alde eta gure familien alde, argiaren bila ibili
gaitezan beti, jakinik Jesus dala benetako argia. Egin dagigun otoitz
Jauna, gaurko gizon-emakumeak zure bila dabiz,
itsumustuan baina benetan. Agertu zakioz gaurko mundu honi, eta emoiozu bide
zuzenetik ibilteko ahalmena. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.
AZKEN-AGURRA
Senideok, agur eta ondo izan. Ez daigula ahaztu Meza
santu honetan ospatu doguna: Kristo dala Jaungoikoak guztiontzat bialdu dauan
Argia. Magoen antzera, fedearen izarrari jarraitu deiogula.
"Jesus, munduko
Argia..."
JAUNAREN AGERKUNDEA
Urtarrilak, 6
SARRERAKO OHARKIZUNA
Egunon guztioi, eta ondo etorri fede ospakizun honetara.
Gaur, Jaunaren
Agerkundearen jaia edo Errege Eguna
ospatzen dogu: Belenen jaio zan Jaungoikoaren Semea, mundu osora agertzen da.
“El mundo que estaba en tinieblas ha visto la luz”.
Nuestro mundo, cargado de interrogantes, necesitaba ver. Quienes surcan los
espacios saben que hay un más allá. Sólo los pequeños, los elegidos de Dios
pueden gritar: ¡esperanza!. Caminamos peregrinos hacia el Autor de la vida.
Errege mago hareen antzera, hurreratu gaitezan geu ere
Jesusegana, geure otoitz eta kantuekin Bera gurtzera.
Hasi dagigun Eukaristia hau, abestuz. “Esaiguzu
Maria, bazan erregerik”
DAMU-OTOITZA
Senideok: lehenengo kristinauek Jesusen barri alderdi guztietara
zabaldu eben. Gu, ostera, kristau lez agertzen, sarritan lotsatu egiten gara,
besteek zer esango ete daben bildurrez... Eskatu daigun Jaunaren parkamena:
- Jesus Jauna, ilunpeak baztertzera etorritako Goizeko
Izarra. ERRUKI, JAUNA.
- Jesus Jauna, Jaungoikoaren maitasuna guztiontzat
dakarzuna. KRISTO, ERRUKI.
- Jesus Jauna, Zeu onartzen eta maitatzen zaituenak pozez
beteten dituzuna. ERRUKI, J.
"AINTZA"-ren aurrean
Belengo artzain bakartiek entzun eben aingeruen kantua,
gaur, munduko bazter guztietan abestuko da. Mundu osoaren abesti horretan parte
hartu daigun geuk ere.
HITZAREN LITURGIA
Is 60, 1-6:
Jerusalengo herriak egun ospetsuak biziko dituala
iragarten dau Isaias profeteak: urrineko jentea jakituria bila bertara etorriko
dalako. Magoak Jerusalenera heltzean beteko dira profetearen berba honeek.
Todo el mundo tiene hambre de luz; la LUZ vino a
nosotros, pero seguimos dirigiendo nuestros ojos cansados a las tinieblas, como
si de ellas pudiera brotar “esperanza”. La Luz necesita nuestra humilde “cera”
para lucir. ¿Estamos dispuestos a quemarnos?
Erantzun-Salmoa: 71. salmoa
Salmo honek,
Jesusengan emoten jakula salbamena adierazten dau. Pozez beterik abestu dagigun
gure salbatzailearen agerpena.
La liturgia de la Iglesia ha escogido este salmo para la
fiesta de Epifanía. Posiblemente, al decir “que se postren ante él todos los
reyes, y que todos los pueblos le sirvan” piense en el texto de la adoración de
los Magos.
"Ikusi dabe lur muga danak gure Jainkoagandiko salbamena...."
Ef 3, 2-3a. 5-6:
Jesus barri ona da guztientzat, fededunentzat eta
fedebakoentzat; eta guk barri on hori zabaltzeko eginkizuna hartu dogu.
Todos tienen derecho a la luz, a ser salvados; pero Dios
ha querido salvar por nosotros, a quienes se nos ha dado la gracia de recibir
la LUZ
Mt 2, 1-12:
Jaungoikoaren Semea mundura etorri zanean, askok eta
askok ez eben ezagutu: Herodesek, jerusalendar askok... Baina kanpotik
etorritako magoek Haregana hurreratu ziran eta gurtu egin eben.
Los alejados - Magos – se acercan; los
llenos de sí
mismos se alejan. Los
cercanos
-católicos -, ¿no quedaremos
los últimos en el camino hacia el Señor? Benditos los intranquilos; los que
saben que Dios está más allá de sus fronteras
Prestau gaitezan Ebanjelioa
entzuteko, "Aleluia" abestuz
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Senideok: argi bat biztu da iluntasunaren erdian. Berari esker, itxaropenez
beterik otoitz egin daikegu:
- Bizkaiko eleizearen alde, Jaunaren Barri Ona gure artean
txertatuta iragarteko bide barriak sortu eta eten barik lanari zintzo ekin
dagion. Egin dagigun otoitz.
- Itxaropen barik,
sufrimentu artean bizi diranen
alde, sinisten ez dabenen
alde eta fedearen bila dabiltzanen alde: behar dituen gozotasuna eta
argia Kristogan aurkitu dagiezan. Egin dagigun otoitz
- Por los que vienen de lejos, dejando sus
tierras y familias buscando un futuro mejor al que todos tenemos derecho,
reciban nuestra acogida, respeto y solidaridad. Egin dagigun otoitz
- Por todos los que estamos celebrando esta Eucaristía; que como los
Magos nos pongamos a caminar juntos,
para descubrir la LUZ que es Cristo, y
seamos guiados al resplandor de esa LUZ. Egin dagigun otoitz
Jauna, gaurko gizon-emakumeak zure bila dabiz,
itsumustuan baina benetan. Agertu zakioz gaurko mundu honi, eta emoiozu bide
zuzenetik ibilteko ahalmena. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.
AZKEN-AGURRA
Senideok, agur eta ondo izan. Ez daigula ahaztu Meza
santu honetan ospatu doguna: Kristo dala Jaungoikoak guztiontzat bialdu dauan
Argia. Magoen antzera, fedearen izarrari jarraitu deiogula.
El Señor se nos ha manifestado. Caminemos gozosos,
guiados por su luz. Él nos ayudará en momentos de oscuridad y dudas.
JAUNAREN AGERKUNDEA Zure gainean agiri da Jaunaren aintza.
Isaias Profetearen liburutik
(Is 60, 1-6)
Jagi zaitez, argitu, Jerusalem,
badator-eta zure argia;
zure gainean agiri da Jaunaren aintza.
Begira, ilunpeak estalduta dauko lurra,
gau baltzak herriak;
zure gainean, ostera, Jauna agertuko da,
haren aintza zure gainean azalduko.
Zure argitara etorriko dira herriak,
zure egunsenti-disdirara erregeak.
Jaso egizuz begiak zeure ingurura eta ikusi:
guztiak alkartu eta zugana datoz,
urrundik datoz zure semeak,
besoetan dakarrez zure alabak.
Hori ikustean, disdiratsu jarriko zara,
bihotza zirraraz eta zabaldurik dozula,
itsasoko aberastasunak zugana etorriko dira
eta nazinoen ondasunak zuri ekarriko deutsuez-eta.
Gamelu-taldeek estalduko zaitue,
Madiango eta Efako dromedarioek.
Sabatik datoz guztiak,
urrea eta intsentsua dakarrezala,
eta Jaunari gora eta gora dinotsoela.
Erantzun-salmoa
(Sal 71, 1-2. 7-8. 10-11. 12-13)
Ahuspez gurtuko zaitue, Jauna,
atzerri guztiek.
Emoiozu, Jainko, zure auzia erregeari,
zure zuzentasuna errege-semeari.
Zaindu begi zure herria zuzentasunez,
eta zure gizajoak zuzenbidez.
Zuzentasuna garatuko da haren egunetan,
bakea ugari iretargia amatau artean.
Nagusi izan bedi itsasotik itsasoraino,
Ibaitik lehor-mugaraino.
Tarsisko eta uharteetako erregeek
ekarriko deutsoez eskuerakutsiak,
Arabiako eta Sabako erregeek opariak.
Errege guztiek dabe ahuspez gurtuko,
atzerri guztiek zerbiduko.
Onik atarako dau-eta oihuka diharduan jente xehea,
eta laguntzailerik ez dauan zoritxarrekoa.
Apalarentzat eta behartsuarentzat izango dau errukia,
salbatuko dau behartsuen bizia.
Orain agertu izan da
ondare beraren kide dirala atzerritarrak ere.
San Paulo Apostoluak Efesoarrei egindako epistolatik
(Ef 3, 2-3a. 5-6)
Senideok: Jakingo dozue, ziur, Jainkoak bere grazia zuen artean zabaltzeko emon deustan eginkizuna, goi-agerpenez jakinarazo deust-eta bere asmo ezkutua, misterio hau ez jaken lehengo gizaldiei jakinarazo; orain, ostera, Espirituaren bidez bere apostolu santuei eta profetei agertu deutse Jainkoak. Eta hauxe da Jainkoaren asmo ezkutua: Barrionari esker, jentilak Kristo Jesusegaz oinordekide dirala, Haregaz gorputz bat bera osotzen dabela eta agintzari beraren partaide dirala.
Erregea gurtzera gatoz sortaldetik.
Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik
(Mt 2, 1-12)
Jesus Judako Belemen jaio zan Herodes erregearen sasoian. Aldi haretan Mago batzuk etorri ziran sortaldetik Jerusalemera, itaunka: «Non da jaiobarri dan juduen erregea? Haren izarra ikusi dogu sortaldean eta Bera gurtzera gatoz».
Barri honegaz larritu egin zan Herodes erregea, eta Jerusalem guztia haregaz batera. Orduan, abadeburuak eta lege-maisuak baturik, Mesias non jaiotekoa zan itaundu eutsen. Hareek erantzun eutsoen: «Judako Belemen, honan idatzi eban-eta profeteak:
"Eta zu, Judako Belem,
ez zara, ez, Judako urietan txikiena;
zugandik urtengo dau-eta buruzagiak,
nire herri Israelen errege izango danak"».
Orduan Herodesek, Magoei isilka dei eginik, izarra noiz agertu jaken jakin eban zehatz. Ondoren, Belemera bialdu zituan, esanez: «Zoaze, eta jakin arduraz umearen barri, eta, aurkitzen dozuenean, esaidazue niri, neu ere gurtzera joan naiten». Hareek, erregeari entzun ondoren, joan egin ziran. Eta bat-batean, sortaldean ikusitako izarra aurretik jarri jaken, umea egoan lekuaren gainean gelditu arte. Izarra ikusi ebenean, berealdiko poza hartu eben. Etxean sarturik, umea ikusi eben, Maria bere amagaz, eta, ahuspezturik, gurtu egin eben. Ondoren, euren kutxak edegita, erregaluak emon eutsoezan: urrea, intsentsua eta mirrea.
Gero, Herodesegana ez bihurtzeko albistea amesetan harturik, beste bide batetik joan ziran euren lurraldera.