Garizuma hasi barri

martes, 20 de enero de 2026

Urtean zeharreko 3. domekea A



Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.

Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.

Irakurgaiak euskeraz.
                                 


   


                             

                                   URTEAN ZEHARREKO III. DOMEKEA - A

Jainkoaren Hitzaren Domeka

Kristauen Batasunaren aldeko Otoitz Astea

 

SARRERAKO OHARKIZUNA

             Egun on, guztioi:

             Eukaristia alkartasunaren sakramentua da. Jesusen alkartea osotzen dogunok, domekero batzen gara gure Maisuari entzutera eta Harek gure arteko lokarriak sendotu dagizan

             Frantzisko Aita Santuak «Jainkoaren Hitzaren Domeka» izendatu dau gaurko eguna. Hitz honek Eleizaren bizitza eta misinoaren bihotz izan behar dauala eta Hitzaren entzutean etenbarik hezi behar dogula gogoratzen deusku.

 Kristauen Batasunaren aldeko Otoitz Astean gagoz. Une berezi honetan, dei egiten jaku bat izan gaitezan baterako bokazino ekumenikoan.

             Jesusen ikasle gareanok, biztu dagigun geure sinismena eta  hasi gaitezan abestuz.

 Abestia:         Zein gozo ta eder dan…

Estrofa:         Zabal gogoak Jaunaren Hitza entzuteko

Bere nahia jakinik zuzen ibiltzeko.

 DAMU-OTOITZA

             Senideok, gure artean batasun gehiago ez egotearen errua danona da. Batasun eta bake-egile izan ez garealako, parkamena eskatu dagigun:

            - Jesus Jauna, egiaren iturria zareana. ERRUKI, JAUNA.

            - Jesus Jauna, gure maitasunaren janaria zareana. KRISTO, ERRUKI.

            - Jesus Jauna, itxaropenaren oinarri bakarra zaituguna. ERRUKI, JAUNA.

 JAINKO HERRIAREN OTOITZA

             Senideok, Kristok sinismenean bat egiten gaitu. Jaungoikoaren Berbeak pentsakera eta sentikera berekoak izatera dei egin deusku. Guztiok bat eginda, otoitz egin dagigun:

 -         Eleizaren alde. Jesukristoren arrastoen atzetik jarraituz, Barri Ona pozik iragarri eta herriaren gaixotasun eta saminak arindu daizan. Eskatu deiogun Jaunari.

 -         Kristauon batasunaren alde. Bizitza eta ikuspuntu ekumenikoa doe handitzat hartu daiguzan eta betetasunean bizitzeko bidean aurrera egin daigun. Eskatu deiogun Jaunari.

 -         Etorkizuna ilun ikusten dabenen alde:  lanik ez daukenak,  gerran,  drogearen  menpean, alkar aitu ezinik dagozanak, aurkitu dagiela Jaunaren argia eta gure laguntza. Eskatu deiogun Jaunari  

 -  Hemen alkartuta gagozan guztion alde: gugan Jainko egarria barritu daitela eta behin eta barriro jo dagigula Jainkoaren HITZA gogoz entzuten, irakurtzen  eta hausnartzen. Eskatu deiogun Jaunari  

             Batu gagizuz, Jauna, zeure ondoan; sendotu gagizuz maitasunean eta izan zaitez gu guztiontzat argi eta itxaropen. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.

 OHARRAK

- Datorren domekean diru batze berezia izango da Santa Mariako teilatuko lanak konponketak ordaintzeko. Prisa barik, baina helburua 8.000 euro batzea da.



- Laster kandelario eta San Blas. 



 AZKEN AGURRA

 Entzun dogun Hitzak eta hartu dogun Gorputzak, indar barri bat emon deuskue. Barri Onaren lekuko edo testigu  izateko, gure bizitzan, argia agertu behar dogu. Aste barruan bakearen hazia ereiten saiatu gaitezela gure familia eta inguruetan. Horretarako hartu daigun Jainkoaren bedeinkapena

             "Eskerrik asko, Jauna..."


           






                          

 

URTEAN ZEHARREKO III. DOMEKEA - A

Domingo de la Palabra de Dios

Semana de Oración por la Unidad de los Cristianos

 

SARRERAKO OHARKIZUNA

             Egun on, guztioi:

            Eukaristia alkartasunaren sakramentua da. Jesusen alkartea osotzen dogunok, domekero batzen gara gure Maisuari entzutera eta Harek gure arteko lokarriak sendotu dagizan.

             El papa Francisco ha querido que este sea el «Domingo de la Palabra de Dios». Nos recuerda que esta Palabra ha de ser cada vez más el corazón de la vida y de la misión de la Iglesia y que hace falta formarse continuamente en la escucha de la Palabra.

 Kristauen Batasunaren aldeko Otoitz Astean gagoz. Une berezi honetan, dei egiten jaku bat izan gaitezan baterako bokazino ekumenikoan.

             Jesusen ikasle gareanok, biztu dagigun geure sinismena eta  hasi gaitezan abestuz.

 Abestia:         Zein gozo ta eder dan…

Estrofa:         Zabal gogoak Jaunaren Hitza entzuteko

Bere nahia jakinik zuzen ibiltzeko.

 DAMU-OTOITZA

             Senideok, gure artean batasun gehiago ez egotearen errua danona da. Batasun eta bake-egile izan ez garealako, parkamena eskatu dagigun:

            - Jesus Jauna, egiaren iturria zareana. ERRUKI, JAUNA.

            - Jesus Jauna, gure maitasunaren janaria zareana. KRISTO, ERRUKI.

            - Jesus Jauna, itxaropenaren oinarri bakarra zaituguna. ERRUKI, JAUNA.

 HITZAREN LITURGIA

 Como signo puede destacarse este domingo la Palabra. Después de la oración, quien va a leer la primera lectura le entrega el leccionario al presidente. Este lo muestra al pueblo y dice:

 Que la palabra de Dios resuene en esta asamblea para que conozcamos el misterio de Cristo y se realice la salvación que Dios quiere para todos.

 Le entrega el leccionario a quien hará la lectura. (Monizioak, lehenengo irakurgaia,  salmoa...)

 -         Isaias profeteak hauxe iragarriko deusku: ilunpetan ebilen herriak argi haundi bat ikusi ebala. El símbolo de la luz es la señal de la presencia de Cristo.

-         Jauna dogu gure argi eta salbamen. Cristo nos da luz y nos abre un camino de esperanza.

-         A Jesús la urgencia del Reino le hizo caminar sin detenerse a recibir respuesta.

«Zatoze Nigaz, eta giza arrantzale egingo zaituet». Jesusen jarraitzaileok bere Barri Onaren mezulari izatera deituak gara.

 Después de la lectura del evangelio, el libro puede dejarse a la vista mientras se canta un canto muy breve relativo a la palabra de Dios. JAUNAREN HITZA, GURE ARGIA, GURE BIDEA, GURE BIZIA. 

            JAINKO HERRIAREN OTOITZA

             Senideok, Kristok sinismenean bat egiten gaitu. Jaungoikoaren Berbeak pentsakera eta sentikera berekoak izatera dei egin deusku. Guztiok bat eginda, otoitz egin dagigun:

 -         Eleizaren alde. Jesukristoren arrastoen atzetik jarraituz, Barri Ona pozik iragarri eta herriaren gaixotasun eta saminak arindu daizan. Eskatu deiogun Jaunari.

 -         Para que los cristianos reconozcamos que la vida y la visión ecuménicas que compartimos es uno de nuestros mayores dones y también que nos falta mucho para vivirlas plenamente.  Eskatu deiogun Jaunari.

 -         Para que quienes sufren, cuenten siempre con el amor de Dios y la ayuda sincera de los demás, que les permitan vivir con esperanza.  Eskatu deiogun Jaunari.

 -  Hemen alkartuta gagozan guztion alde: gugan Jainko egarria barritu daitela eta behin eta barriro jo dagigula Jainkoaren HITZA gogoz entzuten, irakurtzen  eta hausnartzen. Eskatu deiogun Jaunari 

             Batu gagizuz, Jauna, zeure ondoan; sendotu gagizuz maitasunean eta izan zaitez gu guztiontzat argi eta itxaropen. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.

 

 OHARRAK

- Datorren domekean diru batze berezia izango da Santa Mariako teilatuko lanak konponketak ordaintzeko. Prisa barik, baina helburua 8.000 euro batzea da.



- Laster kandelario eta San Blas. 


AZKEN AGURRA

             Entzun dogun Hitzak eta hartu dogun Gorputzak, indar barri bat emon deuskue. Barri Onaren lekuko edo testigu  izateko, gure bizitzan, argia agertu behar dogu.

            Que se haga luz en nuestras vidas y  sigamos los pasos de Jesucristo.

            Hartu daigun Jainkoaren bedeinkapena

             "Eskerrik asko, Jauna..."







III. IGANDEA URTEAN ZEHAR


Jentilen Galilean
argi handi bat ikusi eban herriak.

Isaias Profetearen liburutik (Is 8, 23b—9, 3)

Sasoi batean, lotsagarri itzi zituan Jaunak
Zabulonen lurraldea eta Neftaliren lurraldea;
azken aldian, ostera, ospetsu egin dau
itsaso ondoko bidea,
Jordanez bestaldeko lurraldea,
eta Galilea, Jentilen eskualdea.
Ilunpetan ebilen herriak
argi handia ikusi eban;
heriotz-kerizpean bizi ziranei
argiak egin eutsen disdira.
Gehitu zenduan poza eta handitu atsegina;
pozetan dabilz zure aurrean,
uzta batzean izaten dan pozaz,
harrapakinak banatzean izaten dan atseginaz.
Apurtu dozu-eta lepoan eroien buztarri astuna,
zapaltzailearen aginte-makila,
Madiango gudarostea apurtu zenduan lez.

Erantzun-salmoa        Sal 26,1.4.13-14


Jauna dot argi eta salbamen.

Jauna dot argi eta salbamen, nork ni bildurtu?
Jauna biziaren babes, nork ni izutu?

Gauza bat deutsot eskatzen Jaunari,
horren bila nabil:
Bizi naitela Jaunaren etxean,
nire bizitzako egun guztietan;
Jaunaren samurtasuna gozatu dagidan,
Haren jauretxea begiz ikusi dagidan.

Jaunaren ontasuna ikusi ustean
nago biziaren lurrean.
Itxaron Jaunagan eta kemen izan,
Bizkortu bekizu bihotza, eta itxaron Jaunagan.


Izan zaiteze iritzi bereko,
eta ez ibili banatuta.

San Paulo Apostoluak Korintoarrei egindako lehenengo epistolatik (1 Ko 1, 10-13. 17)

            Senideok: Jesu Kristo gure Jaunaren izenean arren eskatzen deutsuet: etorri zaiteze bat guztiok eta ez bedi izan zatiketarik zuen artean; bizi alkar ondo harturik, ikuspegi eta iritzi bat bera dozuela.
            Izan bere, ene senideok, Kloeren jenteagandik jakin dot eztabaidak dozuezala zeuen artean: hau da, hor ei diharduzue nor bere aldetik esaten: "Ni Paulorena naz", "Ni Apolorena"; "Ni Pedrorena", "Ni Kristorena".
            Zatituta al dago, bada, Kristo? Paulo kurutzeratu ete eben zuekaitik? Edota Pauloren izenean bateatu ete zinduezan?
            Kristok ez ninduan bateatzera bialdu, Barriona iragartera baino, eta hau, ez giza jakituriazko berbaz, Kristoren kurutzeak bere indarra galdu ez dagian baino.


Kafarnaumera joan zan bizitzera,
Isaias profeteak esana bete eiten.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik           (Mt 4, 12-23)

            Joan Bateatzailea kartzelan sartu ebela jakin ebanean, Jesus Galileara baztertu zan. Baina Nazaret itzirik, itsasbazterrean dagoan Kafarnaumen jarri zan bizitzen, Zabulonen eta Neftaliren lurraldean. Holan bete zan Isaias profeteak esana:
«Zabulonen lurraldea
eta Neftaliren lurraldea,
itsasbidea, Jordanez bestaldean,
Jentilen Galilea.
Ilunpetan bizi zan herriak argi handia ikusi eban;
heriotz-kerizpean bizi ziranei
argiak egin eutsen disdira».
            Ordutik hasi zan Jesus iragarten: «Bihozbarritu zaiteze, hurrean da-eta zeruetako erreinua».
            Jesusek, Galileako itsasbazterrean zehar ebilela, anaia bi ikusi zituan, Simon, Pedro deitua, eta haren anaia Andres sareak itsasoan botaten, arrantzaleak ziran-eta. Jesusek esan eutsen: «Zatoze Nigaz, eta giza arrantzale egingo zaituet». Hareek bat-batean sareak itzi eta jarraitu egin eutsoen.
            [Aurreratxoago, beste anaia bi ikusi zituan, Santiago eta honen anaia Joan, Zebedeoren semeak, aitagaz ontzian sareak konpontzen; eta dei egin eutsen. Hareek, bat-batean, ontzia eta aita itzirik, jarraitu egin eutsoen.
            Jesus Galilea osoan zehar ebilen, hango sinagogetan irakasten, erreinuaren Barriona iragarten eta herrian gaitz eta gaixotasun guztiak osatzen].

No hay comentarios: