Gabon zorion, zorion gabon!

martes, 9 de mayo de 2023

Pazkoako 6. domekea A

Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.
Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.
Irakurgaiak euskeraz.
  

 

 

 

 

 

VI. PAZKO‑DOMEKEA - A

GAIXOAREN PAZKOA

 

SARRERAKO OHARKIZUNA

 

             

            Egun on guztioi, eta Jesus berbiztuak bete zagiezala bere maitasunez.

            Jesus Jauna betiko bizi da eta geugan bizi da. Haren Espirituak, Haren maitasunaren indarrak bultzatzen gaitu eta bere bidetik eroaten gaitu. Horregaitik, Jesusen biztuerea ospatzea, Espiritu Santuagandik hartu dogun bizi barri hori ospatzea da.

 

            Gaur, otsailaren 11an, Gaixoaren Munduko Egunagaz hasitako kanpainari amaiera emongo jako Gaixoaren Pazkoagaz. Aurtengo kanpainaren goiburua: “Ez ni baztertu zahartu nazan honetan, ez eskutik itzi” (Sal 71, 9)  Gure arteko askok jasaten dau nekea eta bakardadea gaixotasunaren aurrean. Jesusek maitasun apartekoz inguratu zituan gaixoak. Guk ere ez daiguzala baztertu, baizik zaindu daiguzala maitasunez.

            Eukaristia honetan gogoan ditugu gaixo guztiak. Hasi gaitezan abestuz

 

            "Abestu dagigun danok misterio..."

 

 

BATZARRA UR BEDEINKATUAZ TXIPRIZTINTZEA

 

            Bateoko urak Jesusen bizitza barrian sartu ginduzan. Horregaitik, Pazko‑aldian, damu‑otoitza egin beharrean, geure buruak ur bedeinkatuaz txipriztintzen ditugu Jesukristogaz daukagun loturea gogoratzeko eta barriztatzeko.

 

            (Ur bedeinkatuaz txipriztindu)

 

            Jaungoiko ahalguztidunak garbitu gagizala pekatutik

            eta, Eukaristia honen bidez,

            bere erreinuko mahaian jarteko gai egin gagizala. Amen.

 

 

HITZAREN LITURGIA

 

Ap Eg 8, 5‑8. 14‑17:

 

            Jesusen ikasleak ez ziran asko, baina bai kemenez eta iraupenez betetako fededunak. Felipek Barri Ona eta osasuna eroango ditu Samariako lurraldera.

 

 

Erantzun‑Salmoa:  65. Salmoa

 

            Gaur ere, berbiztuaren Espiritua, gutako bakoitzarengan  lanean dihardu. Goratu dagigun Jauna, esker onez

 

"Lur osoa, egiozu irrintzi Jainkoari"

 

1 Pe 3, 15‑18:

 

            San Pedroren denporetan lez, gaur ere, fededunak eta Mezatara gatozenak ez gara gehiengoa gure gizartean. Horregaitik oso ondo jatorkuz irakurgai honetan entzungo ditugun berbak.

 

Jn 14, 15‑21:

            Jesusek bere Espiritua agintzen deusku. Pazkoak dakarren bizia, guregan eta munduan sendotuko dauan egiaren Espiritua.

 

            "Goratu dagigun Jauna, “aleluia" abestuz

 

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

 

            Senideok: Elizeak, bere lehenengo pausoak emoten hasi zanean, sarri joten eban otoitzera. Pedrok eta Juanek, Samariara joan ziranean, hango kristau alkartearen alde otoitz egin ebela esan deusku lehenengo irakurgaiak. Geuk ere horixe egingo dogu une honetan:

 

            - Elizearen alde: Gizon‑emakume guztientzat salbamen‑bide izateko zeregina  zintzo bete dagiala. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

 

            - Ospitaletan, kliniketan edo etxean aurkitzen diran gaixoen alde: guk deutsegun maitasuna  ikusi dagiela eta euren ezinean behar daben laguntza aurkitu dagiela gugan. ESKATU DEIOGUN JAUNARI          

                                     

            - Osasun arloan eta Osasun Pastoraltzan diharduenen alde. Gaixoen familiak, boluntarioak, arreta eta zaintza eskaintzen daben guztiak, Espirituaren indarraz, eredu izan daitezan guretzat. ESKATU DEIOGUN JAUNARI

 

            - Hemen alkartuta gagozan guztion alde, gure ahalegina ingurumena zaintzearen aldekoa izan daitela : kontsumitu arduraz, birziklatu, bidezko merkataritzako produktoak kontsumitu...mundu zuzenago baten alde jokatu.  ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

 

            Jaungoiko Aita, Zeuk agertu deuskuzu Jesusen eta Haren Ebanjelioaren barri pozgarria. Lagundu eiguzu barri on hori edozeinen aurrean noiz‑nahi eta non‑nahi emoten. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.

 


 

AZKEN AGURRA

 

            Otoitzak konpromisora eroan behar gaitu. Gogoratu daigun zer eskatu dogun Meza honetan eta izan gaitezan Jaungoikoaren lankide gure gizartean batez ere  ez daiguzan ahaztu inoiz gaixoak, edadetuak, bakardadea bizi dabenak eta zaindu daiguzan beti.

 

            "Zeru lurren Erregina.






                                               VI. PAZKO‑DOMEKEA - A

PASCUA DEL ENFERMO

 

SARRERAKO OHARKIZUNA

 

            Egun on guztioi, eta Jesus berbiztuak bete zagiezala bere maitasunez.

            Jesus Jauna betiko bizi da eta geugan bizi da. Haren Espirituak, Haren maitasunaren indarrak bultzatzen gaitu eta bere bidetik eroaten gaitu. Horregaitik, Jesusen biztuerea ospatzea, Espiritu Santuagandik hartu dogun bizi barri hori ospatzea da.

 

En este domingo se nos invita a celebrar la Pascua del Enfermo que pone fin a la Campaña del enfermo, iniciada el 11 de febrero con la Jornada Mundial. Este año la Campaña tiene como tema: “No me rechaces ahora en la vejez, no me abandones”. Hay muchos hermanos y hermanas  que experimentan el cansancio y la soledad ante la enfermedad. Hoy especialmente recordamos en esta eucaristía  a toda persona enferma y a quienes caminan a su lado. Que Cristo Resucitado nos anime en esta misión de acompañar con nuestros cuidados.

            "Abestu dagigun danok misterio..."

 

BATZARRA UR BEDEINKATUAZ TXIPRIZTINTZEA

 

            Bateoko urak Jesusen bizitza barrian sartu ginduzan. Horregaitik, Pazko‑aldian, damu‑otoitza egin beharrean, geure buruak ur bedeinkatuaz txipriztintzen ditugu Jesukristogaz daukagun loturea gogoratzeko eta barriztatzeko.

 

            (Ur bedeinkatuaz txipriztindu)

 

            Jaungoiko ahalguztidunak garbitu gagizala pekatutik

            eta, Eukaristia honen bidez,

            bere erreinuko mahaian jarteko gai egin gagizala. Amen.

 

HITZAREN LITURGIA

 

Ap Eg 8, 5‑8. 14‑17:

            Jesusen ikasleak ez ziran asko, baina bai kemenez eta iraupenez betetako fededunak. Felipek Barri Ona eta osasuna eroango ditu Samariako lurraldera.

            Felipe, uno de los discípulos de Jesús, anuncia la Buena Noticia y hace signos milagrosos, para que crean y se conviertan.

 

Erantzun‑Salmoa:  65. salmoa

            Gaur ere, berbiztuaren Espiritua, gutako bakoitzarengan  lanean dihardu. Goratu dagigun Jauna, esker onez

            Aclamemos a Dios, el Señor que manifiesta su bondad con toda la humanidad.

"Lur osoa, egiozu irrintzi Jainkoari"

 

1 Pe 3, 15‑18:

            San Pedroren denporetan lez, gaur ere, fededunak eta Mezatara gatozenak ez gara gehiengoa gure gizartean. Horregaitik oso ondo jatorkuz irakurgai honetan entzungo ditugun berbak.

            El apóstol nos pide, que glorifiquemos a Jesús resucitado, con la vida y con las obras. Así daremos razón de nuestra esperanza.

Jn 14, 15‑21:

            Jesusek bere Espiritua agintzen deusku. Pazkoak dakarren bizia, guregan eta munduan sendotuko dauan egiaren Espiritua.

            Al despedirse Jesús hace una  promesa: os enviaré al Espíritu santo, que estará siempre con vosotros.

            "Goratu dagigun Jauna, “aleluia" abestuz

 

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

 

            Senideok: Elizeak, bere lehenengo pausoak emoten hasi zanean, sarri joten eban otoitzera. Pedrok eta Juanek, Samariara joan ziranean, hango kristau alkartearen alde otoitz egin ebela esan deusku lehenengo irakurgaiak. Geuk ere horixe egingo dogu une honetan:

 

            - Elizearen alde: Gizon‑emakume guztientzat salbamen‑bide izateko zeregina  zintzo bete dagiala. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

 

            - Ospitaletan, kliniketan edo etxean aurkitzen diran gaixoen alde: guk deutsegun maitasuna  ikusi dagiela eta euren ezinean behar daben laguntza aurkitu dagiela  gugan. ESKATU DEIOGUN JAUNARI                                              

 

            - Para que, las personas enfermas experimentando el misterio del dolor, sientan también la presencia cercana y maternal de la Virgen. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

 

            -Para que nuestra comunidad cristiana se muestre siempre cercana a las necesidades de las familias con miembros mayores y sea un verdadero hogar de acogida, acompañamiento y servicio para ellas. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

 

            Jaungoiko Aita, Zeuk agertu deuskuzu Jesusen eta Haren Ebanjelioaren barri pozgarria. Lagundu eiguzu barri on hori edozeinen aurrean noiz‑nahi eta non‑nahi emoten. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.

 


 

AZKEN AGURRA

 

            Otoitzak konpromisora eroan behar gaitu. Gogoratu daigun zer eskatu dogun Meza honetan eta izan gaitezan Jaungoikoaren lankide gure gizartean batez ere  ez daiguzan ahaztu inoiz gaixoak, edadetuak, bakardadea bizi dabenak eta zaindu daiguzan beti.

            Al volver a nuestros hogares y ocupaciones. Vayamos afianzados en la Palabra del Señor, siempre viva y operante.

            La fuerza del Espíritu que hemos recibido en esta eucaristía, nos ayude  a vivir cerca de los enfermos y los ancianos que necesitan de nuestro apoyo y nuestro amor.

 

            "Zeru lurren Erregina"



PAZKOALDIKO VI. DOMEKEA                               


Apostoluen Eginak liburutik (Eg 8, 5-8. 14-17)

            Egun hareetan, Felipe Samaria urira jatsi eta Mesiasen barri emoten hasi zan. Jenteak, Felipek esaten ebana entzun eta egiten zituan mirariak ikustean, gogo batez onartzen eban haren predikua; izan ere, deabrudun askogandik urteten eben espiritu gaiztoak deadarka, eta elbarri eta herren asko osatzen ziran. Poz handia izan zan uri haretan.
            Jerusalemen egozan apostoluek, Samariak Jainkoaren berbea onartu ebala jakitean, Pedro eta Joan bialdu ebezan hara. Heldu ziranean, hareen alde otoitz egin eben, Espiritu Santua hartu egien. Izan ere, artean hareetako inorengana jatsi barik egoan Espiritua; Jesus Jaunaren izenean bakarrik izan ziran bateatuak. Orduan, Pedrok eta Joanek eskuak buruan ezarri eutseezan eta Espiritu Santua hartu eben.

Erantzun-salmoa Sal 65, 1-3a. 4-5. 6-7a. 16 eta 20

Lur osoa, egiozu irrintzi Jainkoari.

edo      Aleluia.

Lur osoa, egiozu irrintzi Jainkoari,
egin eresi Haren izen ederrari,
emon goralpen eder Berari.
Esan Jainkoari: «Zuk eginak bai dirala harrigarriak!»

Ahuspeztu bedi lur osoa zure aurrean eresi eginez,
zure izenari eresi eginez.
Zatoze eta ikusi Jainkoaren lanak,
harritzeko dira-eta gizakiakaitik egin dituanak.

Itsasoa lehor bihurtu dau,
oinez igaro dira ibaiaren erditik;
beraz, poztu gaitezan Haregaz.
Nagusi da ahal izatez betiko.

Zatoze eta entzun, Jainkoaren bildur zareenok,
esango deutsuedaz nire alde Harek eginak.
Bedeinkatua Jainkoa, ez dau-eta uxatu nire eskaria,
ez deust-eta ukatu bere grazia.







Heriotzea jasan eban bere gorputzean,
baina bizia hartu eban barriro Espirituagandik.

San Pedro Apostoluaren lehenengo epistolatik (1 P 3, 15-18)

            Senide maiteok: Goratu egizue Jauna, Kristo, zeuen bihotzetan, eta egon beti prest zeuen itxaropenaren arrazoia emoteko eskatzen deutsueen guztiei; baina egizue apaltasunez eta begirunez, kontzientzia garbiz jokatuz. Holan, kristau lez dozuen jokabide onaz txarto esaka diharduenak lotsatu egingo dira zuen kontra esaten dabenaz. Hobe da, izan ere, ondo egiteagaitik sufritzea, Jainkoak holan nahi izan ezkero, txarto egiteagaitik sufritzea baino.
            Kristok heriotzea jasan eban pekatuakaitik behin betiko —Errubakoak errudunakaitik—, zuek Jainkoagana eroateko. Gizakia zanez, heriotzea jasan eban, baina bizia hartu eban barriro Espirituagandik.



Nik Aitari eskatuko deutsot,
eta beste laguntzaile bat emongo deutsue.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Joanen liburutik (Jn 14, 15-21)

            Aldi haretan, Jesusek esan eutsen ikasleei: «Maite banozue, beteko dozuez nire aginduak. Nik Aitari eskatuko deutsot, eta beste laguntzaile bat emongo deutsue, beti zuekin egon daiten, egiaren Espiritua. Munduak ezin dau hartu, ez dau ikusten-eta, ez ezagutzen; zuek, ostera, ezagutzen dozue, zuekan bizi da eta zuekin egongo da-eta betiko.
            Ez zaituet umezurtz itziko, bihurtuko naz zuekana. Laster munduak ez nau ikusiko; zuek, ostera, ikusiko nozue, Ni bizi naz eta zuek ere biziko zaree-eta. Egun haretan ulertuko dozue Ni Aitagan nagoala, eta zuek Nigan eta Ni zuekan. Nire aginduak onartu eta beteten dituanak, horrexek nau maite, eta Ni maite nauana nire Aitak maite izango dau, eta Nik ere maite izango dot eta agertuko natxako».














No hay comentarios: