Berrogei egun

lunes, 16 de octubre de 2023

Jainkoari Jainkoarena A Dios lo que es de Dios Jose Antonio Pagola

 


Jesusi jarri dioten tranpa ondo pentsatua da: «Zilegi al da Zesarri zerga ordaintzea, bai ala ez?». Ezetz erantzuten badu, Erromaren aurka asaldatzeaz salatu ahalko dute. Ordaintzea onartzen badu, ospea galdurik geldituko da zergek estuturik bizi direnen aurrean, berak hartaraino maite eta defendatzen dituen horien aurrean.

«Zerga-txanpona» erakusteko eskatu die Jesusek. Berak ez du halakorik, eskale ibiltari bezala bizi baita, lurrik eta lan finkorik gabe; ez du problemarik zerga-biltzaileekin. Ondoren, zilarrezko denario hartan ageri den irudiaz galdetu die. Tiberio irudikatzen du, eta esakuneak dio: Tiberius Caesar, Divi Augusti Filius Augustus». Kontrako aldean «Pontifex Maximus» irakur daiteke.

Jesusen keinua argigarria da besterik gabe. Beraren arerioak sistemaren esklabo bizi dira; izan ere, moneta hura, sinbolo politikoz eta erlijiosoz txanpondua, enperadorearen jauntasuna aitortzen ari da, Ez da Jesusen aitorpena, pobre bizi baita baina aske, pobreei emana eta Inperioak zokoraturik.

Jesusek orduan inork planteatu ez dion zerbait gehitu du. Zesarren eskubideez galdetu diote eta berak Jainkoaren eskubideak gogoraraziz erantzun die: «Ordaindu Zesarri Zesarrena, baina eman Jainkoari Jainkoarena». Monetak enperadorearen irudia du, baina gizakia, Hasiera liburu zaharrak gogorarazten duen bezala, «Jainkoaren irudi» da. Horregatik, ez da inongo enperadoreri menderatzekoa. Askotan gogorazia zuen hori Jesusek. Pobreak Jainkoarenak dira; txikiak Jainkoaren seme-alaka min dira; berauena da Jainkoaren erreinua. Inork ez du abusatu behar berauez.

Jesusek ez du esan bizitzaren alde bat, materiala eta ekonomikoa, Zesarren eremukoa denik, eta beste aldea, espirituala eta erlijiosoa, Jainkoaren eremukoa. Beste bat da beraren mezua: erreinuan sartzen bagara, ez dugu onartu behar inongo Zesarrek opari egin dezan Jainkoari bakarrik dagokiona: munduan gose direnak, bertan behera utziak eta pateratan iristen diren subsahararrak, gure hirietako paperik gabeak. Ez gaitzala gu kontuan har inongo Zesarrek.

José Antonio Pagola
Itzultzailea: Dionisio Amundarain

Urteko 29. igandea – A (Mateo 22,15-21)

A DIOS LO QUE ES DE DIOS

La trampa que tienden a Jesús está bien pensada: «¿Es lícito pagar tributos al César o no?». Si responde negativamente, lo podrán acusar de rebelión contra Roma. Si acepta la tributación, quedará desacreditado ante aquellas gentes que viven exprimidas por los impuestos, y a las que él tanto quiere y defiende.

Jesús les pide que le enseñen «la moneda del impuesto». Él no la tiene, pues vive como un vagabundo itinerante, sin tierras ni trabajo fijo; no tiene problemas con los recaudadores. Después les pregunta por la imagen que aparece en aquel denario de plata. Representa a Tiberio, y la leyenda decía: «Tiberius Caesar, Divi Augusti Filius Augustus». En el reverso se podía leer: «Pontifex Maximus».

El gesto de Jesús es ya clarificador. Sus adversarios viven esclavos del sistema, pues, al utilizar aquella moneda acuñada con símbolos políticos y religiosos, están reconociendo la soberanía del emperador. No es el caso de Jesús, que vive de manera pobre pero libre, dedicado a los más pobres y excluidos del Imperio.

Jesús añade entonces algo que nadie le ha planteado. Le preguntan por los derechos del César y él les responde recordando los derechos de Dios: «Pagadle al César lo que es del César, pero dad a Dios lo que es de Dios». La moneda lleva la imagen del emperador, pero el ser humano, como recuerda el viejo libro del Génesis, es «imagen de Dios». Por eso nunca ha de ser sometido a ningún emperador. Jesús lo había recordado muchas veces. Los pobres son de Dios; los pequeños son sus hijos predilectos; el reino de Dios les pertenece. Nadie ha de abusar de ellos.

Jesús no dice que una mitad de la vida, la material y económica, pertenece a la esfera del César, y la otra mitad, la espiritual y religiosa, a la esfera de Dios. Su mensaje es otro: si entramos en el reino, no hemos de consentir que ningún César sacrifique lo que solo le pertenece a Dios: los hambrientos del mundo, los subsaharianos abandonados que llegan en las pateras, los «sin papeles» de nuestras ciudades. Que ningún César cuente con nosotros.

José Antonio Pagola

29 Tiempo ordinario – A (Mateo 22,15-21)

No hay comentarios: