Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.
Irakurgaiak euskeraz.
Domund Misioen eguna
URTEAN ZEHARREKO XXIX. DOMEKEA - A
DOMUND: «Hemen nozu, bialdu naizu»
SARRERAKO OHARKIZUNA
Egunon Jaunaren Eguna ospatzera etorri zareen guztioi:
Jaunagaz bat egin behar dogu bere proposamenak geure egiteko. Hauxe esango deusku gaur Ebanjelioan: Emon Zesarri Zesarrena dana eta Jainkoari Jainkoarena dana”.
Azpikeriaz etorri jakozanei erantzun eutsen Jesusek hori.
Gaur Domund eguna ospatzen dogu. “Hemen nozu, bialdu naizu”, erantzun eban Isaias profetak. Guztioi dei egiten jaku beste urrats bat emon daigun gure fede eta maitasun bizipenean eta Ebanjelioko balioak lekuko izanda eta gure bizitzarako garrantzitsua dana iragarriz eta horren alde konprometituz bizi daiguzan.
Abestuz, emon deiogun hasierea Eukaristiari
"Jesusen Eliza misiolaria."
DAMU-OTOITZA
Jaungoikoaren aurrean, isil-isilik eta damututa, eskatu dagigun gure pekatu guztien parkamena:
- Jesus Jauna, ur biziaren iturria zareana. ERRUKI, JAUNA.
- Jesus Jauna, amai barik maite gaituzuna. KRISTO, ERRUKI.
- Jesus Jauna, gugaz beti errukior agertzen zareana. ERRUKI, JAUNA.
HITZAREN LITURGIA
Is 45, 4-6:
Israeldarrak Babiloniara erbesteratuak izan dira. Eta, han, Jaungoiko Salbatzaileagana bihurtzen dira, barriro euren lurraldera eroan daikezan Jaungoikoagana.
Erantzun-Salmoa: 95. Salmoa
Jaunaren bideak beti dira arrigarriak, beti errukiz eginak. Horregaitik abestuten dogu salmo hau.
"Jaunari kanta ona da ta....."
1 Ts 1, 1-5b:
Paulok Tesalonikako kristinauei bere agurra egiten deutse idazten deutsen eskutitzaren hasieran. Eta pozik eta esker onez gogoratzen dau Ebanjelioa zelan zabaldu zan euren artean, Espirituaren indarrez.
Mt 22, 15-21:
Jesusek, gaurko Ebanjelioan, giza-maila eta Jaungoikoaren maila ondo bereiztuta izten ditu. Eta bakotxari berea emon behar jakola irakatsiko deusku.
Prestatu daiguzan gure gogo bihotzak Jaunaren Berbea entzuteko "Aleluia" abestuz.
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Senideok: Jaungoikoagan geure uste osoa jarrita, agertu dagiguzan geure beharrizanak eta eskariak:
- Eleizaren alde. Ausardiaz iragarri daian Barri Ona mundu osoan eta fededunen bihotzean misinoaren hazia erein daian. Eskatu deiogun Jaunari.
- Misiolarien alde. Ebanjelizatzaile lez maitasun eta itxaropena eroan daien dagozan lekuetara eta Jainkoaren maitasunaren lekuko izan daitezan. Eskatu deiogun Jaunari.
- Oinazetan dagozanen alde. Jainkoaren maitasunaren eta ingurukoen hurkotasunari esker itxaropena berreskuratu daien. Eskatu deiogun Jaunari.
- Gu guztion alde. Eleizaren bizitzako partaide izan eta gure bihotza Barri Onaren pozari zabaldu deiogun eta poztasun hori besteei eroateko gauza izan gaitezan. Eskatu deiogun Jaunari
Entzun, Jaungoiko Aita, itxaropenez beterik egin deutsuguzan eskari honeek. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.
OHARRA: Gaur batzen dan dirua misio lurraldekoei laguntzeko izango da. Eskerrik asko zure laguntzagaitik
AZKEN AGURRA
Domund eguneko eukaristian parte hartzeak gure kristinau izatea misiolari ikuspuntutik bizitzera garoaz. Misiolari sentitu gaitezala, batez be, munduan zehar Ebanjelioa bizi egiten diharduen gizon eta emakume guztiakaz bat eginik.
"Lurreko pobreenak."
URTEAN ZEHARREKO XXIX. DOMEKEA - A
DOMUND: «Aquí estoy, envíame»
SARRERAKO OHARKIZUNA
Egunon Jaunaren Eguna ospatzera etorri zareen guztioi:
Jaunagaz bat egin behar dogu bere proposamenak geure egiteko. Hauxe esango deusku gaur Ebanjelioan: Emon Zesarri Zesarrena dana eta Jainkoari Jainkoarena dana”.
Azpikeriaz etorri jakozanei erantzun eutsen Jesusek hori.
Hoy es el día del Domund “Aquí estoy, envíame”, respondió el profeta Isaías. Estamos invitados a dar un paso adelante en nuestra entrega de fe, de caridad y de vivencia de los valores del Evangelio, siendo testigos y anunciando lo que realmente es importante y compromete nuestras vidas
Abestuz, emon deiogun hasierea Eukaristiari
"Jesusen Eliza misiolaria."
DAMU-OTOITZA
Jaungoikoaren aurrean, isil-isilik eta damututa, eskatu dagigun gure pekatu guztien parkamena:
- Jesus Jauna, ur biziaren iturria zareana. ERRUKI, JAUNA.
- Jesus Jauna, amai barik maite gaituzuna. KRISTO, ERRUKI.
- Jesus Jauna, gugaz beti errukior agertzen zareana. ERRUKI, JAUNA.
HITZAREN LITURGIA
Is 45, 4-6:
Israeldarrak Babiloniara erbesteratuak izan dira. Eta, han, Jaungoiko Salbatzaileagana bihurtzen dira, barriro euren lurraldera eroan daikezan Jaungoikoagana.
El Dios que nos presentan los profetas, es un Dios que busca la libertad del hombre, y de los pueblos.
Erantzun-Salmoa: 95. Salmoa
Jaunaren bideak beti dira arrigarriak, beti errukiz eginak. Horregaitik abestuten dogu salmo hau.
En este salmo aclamamos a Dios. El está por encima de todos. El es el “único”.
"Jaunari kanta ona da ta....."
1 Ts 1, 1-5b:
Paulok Tesalonikako kristinauei bere agurra egiten deutse idazten deutsen eskutitzaren hasieran. Eta pozik eta esker onez gogoratzen dau Ebanjelioa zelan zabaldu zan euren artean, Espirituaren indarrez.
El apóstol Pablo alaba la fe de los cristianos de Tesalónica, que manifiestan su fe no sólo en sus reuniones, sino en la vida de cada día.
Mt 22, 15-21:
Jesusek, gaurko Ebanjelioan, giza-maila eta Jaungoikoaren maila ondo bereiztuta izten ditu. Eta bakotxari berea emon behar jakola irakatsiko deusku.
Un cristiano debe caminar en la búsqueda sincera de Dios. Entonces dará a cada uno lo que es suyo.
Zutunik, "Aleluia" abestu daigun.
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Senideok: Jaungoikoagan geure uste osoa jarrita, agertu dagiguzan geure beharrizanak eta eskariak:
- Eleizaren alde. Ausardiaz iragarri daian Barri Ona mundu osoan eta fededunen bihotzean misinoaren hazia erein daian. Eskatu deiogun Jaunari.
- Misiolarien alde. Ebanjelizatzaile lez maitasun eta itxaropena eroan daien dagozan lekuetara eta Jainkoaren maitasunaren lekuko izan daitezan. Eskatu deiogun Jaunari.
- Por las personas que sufren en su cuerpo o en su espíritu, para que el amor de Dios y la cercanía de los demás les llenen de esperanza. Eskatu deiogun Jaunari.
- Por nosotros, para que la participación en la vida de la Iglesia abra nuestro corazón a la alegría del Evangelio y sepamos comunicarla generosamente. Eskatu deiogun Jaunari
Entzun, Jaungoiko Aita, itxaropenez beterik egin deutsuguzan eskari honeek. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.
AVISO: La colecta de hoy será destinada para misiones. Gracias por vuestra generosidad.
AZKEN AGURRA
Domund eguneko eukaristian parte hartzeak gure kristinau izatea misiolari ikuspuntutik bizitzera garoaz. Misiolari sentitu gaitezala, batez be, munduan zehar Ebanjelioa bizi egiten diharduen gizon eta emakume guztiakaz bat eginik.
Que nuestra labor misionera no se reduzca a un mero recuerdo el día del DOMUND, sino que nuestra oración sea constante y nuestra ayuda permanente.
"Lurreko pobreenak."
Aldi haretan, fariseuek alkar hartu eben, Jesusi itaun bat eginez tranpea jarteko. Beraz, ikasle batzuk bialdu eutsoezan, Herodesen alderdikoekin, itauntzera: «Maisu, badakigu egiazale zareala eta Jainkoaren bidea behar dan lez irakasten dozula, Zuk ez deutsozu-eta begiratzen gizakiaren itxureari. Emoiguzu, bada, zeure iritzia: zilegi da Zesarri zerga ordaintzea ala ez?»