Gabon zorion, zorion gabon!

miércoles, 14 de febrero de 2024

Hauts eguna. Miércoles de ceniza

Egun honetarako liturgia lagungarriak elebidunak.
Subsidios litúrgicos para este día bilingües.
Irakurgaiak euskeraz.






HAUTS EGUNA / MIÉRCOLES DE CENIZA

Garizuma bidean , txori kantari gara

 

SARRERAKO OHARRA

 

             Arrasti on guztioi:

             Eliza osoarekin batera, gaur emoten deutsagu hasiera Garizuma aldiari. Grazi aldia dogun une honetan dei berezia dogu: Txori kantari gara. Kantari Pazkoari begira. Kantari Jainkoari eta senideari. Kantari bakeari eta etorkinari. Kantari Jaunaren Berbeagaz eta Batzara osoagaz. Kantari behratsuekaz justiziaren alde. Hautsak, otoitza, baraua eta elkarbanatzea. Gure kantaren doinua. 

 Comenzamos este camino cuaresmal con la imposición de la ceniza sobre nuestras cabezas. Con este gesto, queremos reconocernos pecadores, necesitados del perdón y del don de la conversión.

Abestia: Berrogei egun (zortziko bat edo bi nahiko)

 

ABADEAREN AGURRA

           Garizumako bihozbarritzera gonbidatzen gaituan Jesukristoren grazia eta maitasuna, izan bedi zuekin.

  HITZAREN LITURGIA

  Jl 2, 12-18:

            Gaurko ospakizunaren unerik ederrenean sartzen gara. Lehenengo irakurgai honetan, Jaungoikoak, Joel profetaren ahoz, damutasunera dei egingo deusku. Baina, gogoan hartu dagigun Jaungoikoak bihotzeko damutasuna gura dauala, eta ez azaleko damu-itxurak.

          El profeta Joel nos convoca a celebrar una liturgia penitencial como signo de una verdadera conversión

 Erantzun-Salmoa: 50. Salmoa

             Gure aurrekoen eta gaurko gizon-emakumeen pekatuarekin badogu zerikusirik; horregaitik, abesten dogu damu-salmo hau.

            Con este salmo  confesamos nuestro pecado ante Dios y expresamos el deseo y la seguridad de ser renovados por su Espíritu en lo más íntimo de nuestro ser.

            "Erruki, Jauna, pekatu egin dogu‑ta".

  Mt 6, 1-6. 16-18:

            Jaungoikoaren salbamena onartzeko, isilean egin beharreko hiru egintza aitatuko deuskuz Jesusek Ebanjelioan: elkarbanatzea edo limosnea, otoitza eta baraua. 

          En este tiempo de gracia y reconciliación, el Señor nos ofrece tres pistas para la acción, que debemos interpretar y vivir adecuadamente: el ayuno, la oración y la li­mosna, para construir una familia humana universal.

           Goratu dagigun Jauna, "Aintza, Jesus, zuri beti, Zu zara gure argi", abestuz.

HOMILIA

Txori bat agertu jaku garizuman aurten

  HAUTSAREN BEDEINKAPENA ETA BURUAN JARTZEA

 Senideok, jarrera apalez, egin deiogun otoitz gure Jainko Aitari,

          Con actitud humilde oremos para que se digne bendecir con su gracia estas cenizas que vamos a imponer en nuestras cabeza en señal de penitencia.

 OTOITZA

 Otoitza amaitu ondoren, hautsak ur bedeinkatuaz zipriztintzen ditu.

  “Bihozbarritu zaitez eta sinistu Ebanjelioa”

 Herria hautas ipintzera datorren bitartean kanta bat edo doinua.

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

            Graziazko aldi honetan, hautsak ezer gitxi garala adierazoten deusku; mugatuak eta pekatariak garala. Horregaitik zugana joten dogu, Jainko Aita, gure laguntzan etorri zaitezan:

 ·         Aita Santuaren deiari erantzunaz, gure otoitza sinodo erara bizi gaitezan, alkarregaz ibiliz elkartea eraiki daigun garizuma osoan gure parrokian eta Eleizean. Egin dagigun otoitz.

 ·        Por la guerra que  sufren  nuestros hermanos en Gaza, en Ucrania y en muchos sitios del mundo, para que cesen las hostilidades que destruyen vidas y los políticos se dediquen a construir y no destruir. Egin dagigun otoitz.

 ·        Kristau herriaren alde, garizuma aldi honetan, Jainkoaren hitza egunero  irakurteko gogoa, entzuten ikasteko eta hitz horren arabera bizitzeko. Egin dagigun otoitz.

 ·        Por todos nosotros, para que esta Cuaresma sea el principio de una mayor cercanía a Jesucristo y sintamos que junto a El vivimos mejor y más felices. Egin dagigun otoitz.

           Jainko gure Aita, errukitu zaitez gure makaltasunaz, hautsa gara-ta, eta,  lagundu zure Erreinuranzko bidean erabaki sendoz joan gaitezala.  Ayúdanos a caminar decididos hacia tu Reino, pues ­somos tus hijos. Jesukristo gure Jaunaren bitartez.

 OHARRAK

Garizumako ekintzen programazino orritxoa zabaldu.


 

AZKEN AGURRA

            Pazkorako ibilbidean gaur emon deutsagu hasiera garizumeari. Jakin dagigula, etxean eta kalean, toki guztietan, Jaunaren maitasunean bizitzen. Jesusegaz hobeto bizi gara-eta. Gure bizitza, hitza eta ekintzak horixe azaldu dagiela.

            Recibiendo la ceniza nos hemos puesto en camino hacia la Pascua. Que en este tiempo de gracia  escuchemos  su Palabra;  nos dejemos convertir por el Señor y nos esforcemos en hacer un mundo más fraterno.

 

AZKEN KANTA


  


HAUTS-EGUNA
Jl 2, 12-18

Urratu egizuez biotzak, ez soiñekoak.
Joel Profetaren liburutik
«Begira zer diñoan Jaun guztiz Ahaltsuak:
Bihurtu zaiteze Nigana bihotz-bihotzez,
barauez, negarrez eta samiñez. Urratu egizuez bihotzak, ez soiñekoak;
bihurtu zaiteze Jaunagana,
zuen Jaungoikoagana; bihotz-bera eta errukitsua da-ta,
hasarre-gatxa, erruki handikoa,
eta bere zemaietaz damutzen dana. Nork daki ez ete dan bihurtuko eta damutuko,
eta ez ete deuskun itziko oraindik
bedeinkapena ta eskeintza,
eta Jaunaren, gure Jainkoaren, isur-oparia?
Jo turuta Sionen, iragarri ohiuka baraua,
dei egin batzarrera; batu herria, bedeinkatu batzarra, batu zaharrak,
eta ekarri gaztetxuak eta bularreko umeak;
 urten begi senarrak ezkon-gelatik,
emazteak, ezkon-ohetik.
Sarrera ta altara bitartean negar egin begie
abadeak, Jaunaren serbitzariak, eta esan: «Parkatu, Jauna, parkatu zeure herriari;
ez itzi lotsatan zeure ondarea;
ez dagiala menperatu jentilak, ez dagiela esan arrotzak:
«Non dabe, bada, euren Jaungoikoa?»
 Sortu bekio Jaunari bere lurraldeaganako errukia,
eta parkatu begio bere herriari



erantzun-salmoa    50. Salmoa
 Erruki, Jauna, pekatu egin dogu-ta.

Erruki zakidaz, Jainko, zure maitasun haundiaz,
 kendu egizu nire errua zure amaigabeko errukiaz.
 Garbitu naizu zearo nire hobenetik,
 garbitu nire gaiztakeriatik. 

Nire biurrikeria ezagutzen dot,
nire hobena beti begien aurrean daukot.
Zeuri egin deutsut pekatu, Zeuri bakarrik,
zure begietan oker dana egin dot nik. 


Bihotz garbi bat, Jainko, sortu egizu nigan,
arnasa bizkorra barritu egizu nire barruan.
Ez nagizu urrundu zure aurretik,
zure arnasa santua ez kendu niri. 

Zure salbamenaren poza biurtu eidazu,
zure arnasa zabalez sendotu nagizu.
Edegiko deustazuz ezpanok, Jauna,
eta nire ahoak iragarriko dau zure gorespena.  
2 Kor 5, 20—6, 2
Adiskidetu zaiteze Jaungoikoagaz: oraintxe da sasoi egokia.
San Paulo Apostoluak Korintotarrei
Senideok: Guk Kristoren ordezko lez dihardugu; Jaungoikoak geure ahoz iragarriko baleutsue lez. Kristoren izenean esaten deutsuegu: adiskidetu zai­teze Jaungoikoagaz. Pekaturik ezagutu ez eban Ha, Jaungoikoak gugaitik pekatu bihurtu eban, guk Haregaz bat eginda Jaungoikoaren salbamena lortu daigun.
Jaungoikoaren serbitzari garean ezkero, eskatzen deutsuegu, ez dagizuela alperrik hartu Haren grazia. Berak diño-ta: «Sasoi egokian entzuten deutsut, eta salbamen-egunean laguntzen». Begira, beraz: Oraintxe da sasoi egokia, oraintxe salbamen-eguna.



ebanjelioa            Mt 6, 1-6. 16-18
    Jesukristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik
Aldi haretan, Jesusek honan esan eutsen bere ikasleei: «Ez egin, gero, zuen egite onak gizakien aurrean, ikusi zagiezan! Bestelan, ez dozue zeruetan dagoan Aitaren saririk izango.
Limosna emoterakoan, beraz, ez  ibili aurretik turuta joten, itxura-zaleak sinagogetan eta kaleetan ibilten diran lez, jenteak goratu daizan. Egia esan, horreek jaso dabe euren saria. Zuk, ostera, limosna emoterakoan, ez begi jakin zure ezkerrak eskoiak egiten dauana; zure limosna hori ezkutuan gelditu daiten; eta ezkutuan ikusten dauan zure Aitak emongo deutsu saria.
Otoitz egiterakoan, ez egin itxura-zaleak lez; horreek sinagogetan eta plaza-bazterretan zutunik otoitz-zale agertzen dira-ta, gizakien ikusgarri. Egia esan, horreek jaso dabe euren saria. Zu, ostera, otoitz egiterakoan, sartu zaitez zeurc gelan, itxi atea, eta egiozu otoitz ezkutuan dagoan zure Aitari; eta ez­kutuan ikusten dauan zure Aitak emongo deutsu saria.
Barau egiterakoan, ez ipini arpegi ilunik, itxura-zaleak lez; arpegia moztu egiten dabe-ta holakoak, baraurik dagozala adierazo guraz ingurukoei. Egia esan, horreek jaso dabe euren saria. Zuk, ostera, barau egiterakoan, igurtzi zeure burua usain gozoz, eta garbitu arpegia; ingurukoak barik, ezkutuan dagoan zure Aitak ikusi dagian zure baraua; eta ezkdtuan ikusten dauan zure Aitak emongo deutsu saria».