Gabon zorion, zorion gabon!

martes, 13 de junio de 2023

Urtean zeharreko 11. domekea A

 Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.

Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.
Irakurgaiak euskeraz.  

                                     URTEAN ZEHARREKO XI. DOMEKEA - A

 

 

SARRERAKO OHARKIZUNA

 

            Egun on  Eukaristiaren ospakizun honetara etorri zareen guztioi:

 

Geure borondatez, etorri gara elizara. Aintzinan sinagogan alkartzen ziran lez, gaur ere Jaunaren Hitza entzun eta geuganatu nahi dogu.

“Hutsean hartu dozue, emon hutsean” esango deusku Jesusek gaurko ebanjelioan.

 

            Agertu deiogun geure esker ona, bere maitasunez zaintzen gaituan eta bere Barrionaren mezulari izatera deitzen gaituan Jainkoari.

 

            "Zein gozo ta eder dan..."

 

 

DAMU-OTOITZA

 

            Senideok: gu pekatariak izan arren, maite izan ginduzan Jaungoikoak; guk, ostera, beti bilatzen ditugu aitzakiak alkar maitatzeko orduan. Damutasunez, parkamena eskatu dagigun:

 

            - Jesus Jauna, zure guganako maitasunean sinistu ez dogulako. ERRUKI, JAUNA.

 

            - Jesus Jauna, geure onari eta geuri komeni jakunari bakarrik begiratzen deutsagulako.        K.E

 

            - Jesus Jauna, zeure odola isuriz gure pekatuak parkatu dituzulako. ERRUKI, JAUNA.

 

 

HITZAREN LITURGIA

 

 

Ex 19, 2-6a:

 

            Jaungoikoak Israel herria bere herri berezitzat aukeratzen dau. Baina baldintza bat jarten deutso: bere berbea entzun eta bere alkargoa gorde dagiala.

 

Erantzun-Salmoa: 99. Salmoa

 

            Jaunaren herriko eta haren larreko artaldea garanok, poz-pozik abesten deutsagu, mundu osoko Jauna autortzen dogun Jainko Salbatzaileari.

 

 "Lur osoa, egiozu irrintzi Jainkoari..."

 

Erm 5, 6-11:

 

            Jaungoikoaren guganako maitasuna ez da geuk irabazi dogun zerbait. Jaungoikoak, bera ona dalako, maite gaitu; pekatariak izan arren ere, maite gaitu.

 

 

Mt 9,36 - 10, 8:

 

            Jesusek, bere salbamen ekintza aurrera eroateko, hamabi lagun, apostoluak, aukeratzen ditu eta, bere izenean barriona zabaltzera eta gaixoak osatzera bialtzen ditu. "Aleluia"

 

.

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

 

            Senideok, gure gizartean eginkizun bat daukagula gogoan izanik, bere Hitzaren testigu izateko indarra eskatu deiogun Jaungoiko Aitari:

 

            -    Kristoren Elizearen alde: bere misiolari izatea ez dagiala galdu eta Ebanjelioaren  mezua                   gizaki guztien artean zabaldu dagiala. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

 

-       Mundu honetako ahaltsuen alde: gizon-emakumeen Jaungoikoaganako bidean oztoporik ez  dagiela  jarri  eta  Ebanjelioaren  argia guztiek aurkitu dagiela. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

 

-       Gure gizarteko gaixo, baztertu eta zapalduen alde: ez dagiela aurkitu gugan aurkako jarrerarik, adiskidetasuna eta maitasuna baino. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

 

-       Hemen alkartuta gagozanon alde, gure famili eta adiskideen alde, eukaristiaren indarrak alkarren zerbitzurako adoretu gaizan. ESKATU DEIOGUN JAUNARI

 

            Jaungoiko Aita, egizu, gure norkeria eta bildurrekin ez dagigula ito zure Semearen salbamen misterioan agertu jakun zure maitasuna. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.

 

 

AZKEN AGURRA

 

            Elizatik urtetean, ahalegindu gaitezan guztiak maitatzen. Jaungoikoak guztiok maite gaitu; geuk ere ez dagigula inor itzi gure maitasunetik kanpo.

 

            "Eskerrik asko, Jauna..."

 

 


 

 

                                     URTEAN ZEHARREKO XI. DOMEKEA - A

 

 

SARRERAKO OHARKIZUNA

 

           

            Egun on  Eukaristiaren ospakizun honetara etorri zareen guztioi:

 

Geure borondatez, etorri gara elizara. Aintzinan sinagogan alkartzen ziran lez, gaur ere Jaunaren Hitza entzun eta geuganatu nahi dogu.

“Hutsean hartu dozue, emon hutsean” esango deusku Jesusek gaurko ebanjelioan.

            Nos reunimos porque es el día del Señor. Desde el principio, desde el tiempo de los apóstoles, los cristianos somos convocados cada semana, para celebrar la vida y la gracia de Jesús.

 

            Agertu deiogun geure esker ona, bere maitasunez zaintzen gaituan eta bere Barrionaren mezulari izatera deitzen gaituan Jainkoari.

 

            "Zein gozo ta eder dan..."

 

DAMU-OTOITZA

 

            Senideok: gu pekatariak izan arren, maite izan ginduzan Jaungoikoak; guk, ostera, beti bilatzen ditugu aitzakiak alkar maitatzeko orduan. Damutasunez, parkamena eskatu dagigun:

 

            - Jesus Jauna, zure guganako maitasunean sinistu ez dogulako. ERRUKI, JAUNA.

 

            - Jesus Jauna, geure onari eta geuri komeni jakunari bakarrik begiratzen deutsagulako.        K.E

 

            - Jesus Jauna, zeure odola isuriz gure pekatuak parkatu dituzulako. ERRUKI, JAUNA.

 

 

HITZAREN LITURGIA

 

Ex 19, 2-6a:

 

            Jaungoikoak Israel herria bere herri berezitzat aukeratzen dau. Baina baldintza bat jarten deutso: bere berbea entzun eta bere alkargoa gorde dagiala.

            Somos pueblo de Dios, si escuchamos su palabra.  ¿Hacemos caso de la Palabra de Dios? El nos hace sacerdotes y serlo supone vivir una vida, que no tiene la razón de ser en si misma sino en la entrega.

 

Erantzun-Salmoa: 99. Salmoa

 

            Jaunaren herriko eta haren larreko artaldea garanok, poz-pozik abesten deutsagu mundu osoko Jauna autortzen dogun Jainko Salbatzaileari.

            Aclamamos al Señor de la creación, que nos llena de su misericordia

 

"Lur osoa, egiozu irrintzi Jainkoari..."

Erm 5, 6-11:

 

            Jaungoikoaren guganako maitasuna ez da geuk irabazi dogun zerbait. Jaungoikoak, bera ona dalako, maite gaitu; pekatariak izan arren ere, maite gaitu.

            Vivir para los demás supone la esperanza. Nosotros tenemos derecho a esperar; pues Dios nos ama y Jesús dio la vida por nosotros.

 

Mt 9, 36 - 10, 8:

 

            Jesusek, bere salbamen ekintza aurrera eroateko, hamabi lagun, apostoluak, aukeratzen ditu eta, bere izenean barriona zabaltzera eta gaixoak osatzera bialtzen ditu.

            Jesús envía a los que confían en El a sembrar, a anunciar la Buena Noticia.

.

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

 

            Senideok, gure gizartean eginkizun bat daukagula gogoan izanik, bere Hitzaren testigu izateko indarra eskatu deiogun Jaungoiko Aitari:

 

            -    Kristoren Elizearen alde: bere misiolari izatea ez dagiala galdu eta Ebanjelioaren  mezua                   gizaki guztien artean zabaldu dagiala. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

 

-       Por los niños y los jóvenes para que se eduquen en libertad y para la libertad. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

 

-       Por todas las personas apartadas de la sociedad, por los pobres, los marginados, para que uniendo su voz y su esperanza denuncien la injusticia de nuestra sociedad. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

 

-       Hemen alkartuta gagozanon alde, gure famili eta adiskideen alde,  eukaristiaren indarrak alkarren zerbitzurako adoretu gaizan. ESKATU DEIOGUN JAUNARI

 

 

            Jaungoiko Aita, egizu, gure norkeria eta bildurrekin ez dagigula ito zure Semearen salbamen misterioan agertu jakun zure maitasuna. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.

 

 

AZKEN AGURRA

 

            Elizatik urtetean, ahalegindu gaitezan guztiak maitatzen. Jaungoikoak guztiok maite gaitu; geuk ere ez dagigula inor itzi gure maitasunetik kanpo.

 

            Ser cristiano es trabajar en la mies. Dios ha querido necesitarnos; pero con frecuencia no queremos dejar las redes, los puestos, romper con lo que nos rodea. Que a lo largo de la semana seamos capaces de anunciar la Buena Noticia, ser transmisores de paz, construir desde Jesús un mundo más justo. Esa es nuestra misión

            "Eskerrik asko, Jauna..."

 

 


 

URTEAN ZEHAR XI. DOMEKEA

 

Zuek abade herri eta herri santu izango zaree Niretzat.

 

Urteera liburutik (Ur 19, 2-6a)

 

Egun hareetan, israeldarrek Sinai basamortura heldu eta han ipini eben kanpalekua, mendiaren aurrez aurre.

Moisesek Jainkoagana igon eban. Jaunak menditik dei egin eta esan eutson: “Berba egin Jakoben ondorengoei, israeldarrei, eta adierazo hau: "Ikusi dozue zer egin deutsedan egiptoarrei, eta zuek arrano-hegaletan zelan eroan zaituedan eta Nigana ekarri. Orain, beraz, nire esana beteten badozue eta nire ituna gordeten, zuek izango zaituet herri guztien artean neure jabetza berezia, nirea da-eta lur osoa; abade-erreinu izango zaituet eta Niri sagaraturiko herria"“.

 

Erantzun-salmoa Sal 99,2.3.5

 

Jaunaren herri gara eta Haren larreko artalde.

 

Lurtar guztiok, egin irrintzi Jaunari,

Jaunari zerbitzu alai egiozue,

Haren aurrera pozez oihuka sartu zaiteze.

 

Jakizue Jauna dala Jainko,

Berak egin gaitu, Berarenak gara,


Beraren herri eta larreko artalde.

 

Onbera da-eta Jauna,

Haren maitasuna betidaino,

Haren leialtasuna gizaldien gizaldietaraino.

 

 

Jainkoagaz adiskidetuak izan baginan,

Bere Semearen heriotzeari esker,

askozaz gehiago salbatuak izango gara Haren biziari esker.

 

San Paulo Apostoluak Erromatarrei egindako epistolatik (Erm 5, 6-11)

 

Senideok: Izan ere, oraindino pekatupean indar barik gengozala, Kristo, Jainkoak erabagitako sasoian, gaiztoen alde hil zan. Nekez onartuko leuke norbaitek pertsona zuzen baten alde hiltea; halan ere pertsona on baten alde baleiteke norbait hilteko prest egotea.

Baina Kristo gu oraindino pekatari ginala hil zan gure alde: honan erakusten dau Jainkoak guretzat dauan maitasuna.

Orain Jainkoak Kristoren odolaz zintzotzat hartu gaituala, zenbatez gehiago ez ete gaitu salbatuko zigorretik beraren bitartez.

Arerio ginala, Jainkoak beragaz adiskidetu baginduzan bere Semearen heriotzeari esker, zenbatez gehiago, behin adiskidetu ezkero, ez ete gaitu salbatuko beraren biziari esker. Askozaz gehiago, harrotu ere egiten gara Jainkoaz Jesu Kristo gure Jaunari esker, beronen bitartez Jainkoagaz adiskidetzea lortu dogu-eta dagoaneko.

 

Jesusek bere hamabi ikasleei dei egin

eta bialdu egin ebazan.

 

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik (Mt 9, 36-10, 8)

 

Aldi haretan, Jesus herriz herri eta auzorik auzo ibili zan, sinagogetan irakasten. Jainkoaren erreinuagaz Barriona iragarten eban eta gaitz eta gaixo guztiak osatzen. Gizataldeak ikustean, errukitu egin jaken, nekaturik eta lur jota egozan-eta, artzain bako ardiak lez.

Orduan, ikasleei esan eutsen: “Uzta ugaria da, baina langileak gitxi. Erregutu, bada, uzta-jabeari bialdu dagizala langileak bere uztara”.

Jesusek, hamabi ikasleei dei eginik, ahalmena emon eutsen espiritu txarrak botateko eta gaitz eta gaixo guztiak osatzeko.

Hona hemen hamabi apostoluen izenak: lehenengo Simon, Pedro deritzona, eta honen anaia Andres; Santiago Zebedeorena eta honen anaia Joan; Felipe eta Bartolome, Tomas eta Mateo zergalaria, Santiago Alfeorena eta Tadeo, Simon Zelote eta Judas Iskariote, Jesus saldu ebana.

Hamabi horreek bialdu ebazan Jesusek, ohar honeek eginez: “Ez joan jentilen lurraldeetara, ez sartu Samaria herrialdean ere. Joan, ostera Israel herriko ardi galduetara. Bidean zoazela, iragarri hurrean dala zeruetako erreinua. Osatu egizuez gaixoak, biztu hildakoak, garbitu legendunak, bota deabruak. Hutsean hartu dozue, emon hutsean”.

 

No hay comentarios: