Jose Angel Agirre Camerundik

sábado, 3 de junio de 2023

Víctimas invisibles

 


Jon-Mirena Landa Gorostiza: VICTIMAS INVISIBLES. Usos y abusos de la verdad , la justicia y la reparación de las víctimas de la violencia política a la luz de la lucha antiterrorista contra ETA.  Tirant Lo Blanch Valencia 2023. Presentación comentario de Aitor Etxebarria

 

Gaztelerazko izenburu luzeak (halaxe agertzen da liburuaren azalean) ezin hobeto laburbiltzen du liburu honen mamia eta eduki nagusia. Nik ezaugarri hauekin laburbilduko neuke niregan eragin dauana kontuan hartuta:

 

1.       Liburu AUSARTA da. Izan ere, azken urteetan (eta bereziki azkenaldian azken Udal Hauteskudeen harira) ez da batere erosoa Landak planteatzen duena defendatzea, diskurtso nagusiak eta politikoki zuzenak defendatzen duena ikusita. Eta hau bai Madrilen eta bai Euskal Herrian bertan.

 

2.       Liburu BEHARREZKOA da Aurrekoaren haritik, nik uste dut gero eta zailagoa bihurtzen ari zela / dela iraganeko diskurtso bateragarriak eta gutxieneko adostasunarekin planteatzea. Bagenekien ezinezkoa zela (edo oso zaila, behintzat) diskurtso bakarra adostea, baina azkenaldian gero eta zailagoa zen sektore batzuetako bestelako diskurtso alternatiboa planteatzea. Liburu honek, seguruenik, hauspoa eta nolabaiteko legitimitatea eskaini ahal izango dio bestelako diskurtso horri.

 

3.       Liburu SAKONA, LANDUA da.  Nabaritzen dira egilearen jakituria, prestakuntza eta eskarmentua bere zeregin publikoetan. Ez dugu ahaztu behar Ibarretxe lehendakariaren garaian Giza Eskubideetako zuzendaria izan zela.

 

Sakontasun honek eskatzen dio irakurleari ere gutxieneko ezagutza. Izan ere, ugariak dira legegizon modura egiten dituen hausnarketa berezituak eta ugariak eta luzeak dira liburuan txertatzen diren aipuak, liburua osatzeko erabili duen bibliografia bezain sakona. Honek zaildu egin lezake une batzuetan irakurketa. Baina liburuak harrapatu egiten zaitu eta, hori gertatu ezkero, oztopoak eta trabak gainditu egiten dira. Gainera, ez da ezinbestekoa aipu guztiak irakurtzea. Ildo honetatik, irakurle-mota ezberdinak onartzen ditu liburuak: hiritar interesatutik hasita legegizon aditura heldu arte.

 

4.      ITXAROPENERAKO bidea irekitzen du.  Liburuan nagusi da biktimen tratu ezberdinaren aurreko kritika zorrotza, baina ate bat irekitzen dio etorkizuna itxaropentsuari.  Etorkizun horri begira, aitortzarako eta egiarako judizioz kanpoko mekanismoak baliatzeko aukera planteatze du Estatuaren biktimekiko, legedi autonomiko berria (EAE eta Nafarroa) eta Estatuko Memoria Demokratikoaren Lege berriak irekitako ikuspegiak kontuan hartuta. Eta justizia penalaren, biktima-justiziaren eta justizia leheneratzailearen arteko balizko inplikazioak planteatzen dira, biktimen kategorien arteko diskriminazioen aurrean etorkizun bidezkoagoa izateko bide gisa.

 

El  extenso título  ( tal y como aparece en la portada), sintetiza perfectamente el fondo y el contenido principal de este libro. Yo lo resumiría con las siguientes características:

 

1. Es un libro VALIENTE. De hecho, en los últimos años (y especialmente en los últimos, en relación a las últimas Elecciones Municipales) es muy incómodo defender lo que plantea Landa, a la vista de lo que defiende el discurso central y políticamente correcto. Y esto tanto en Madrid como en el propio País Vasco.

 

2. El libro ES NECESARIO. Al hilo de lo anterior, yo creo que cada vez se está haciendo más difícicultoso plantear discursos del pasado compatibles o  con un mínimo consenso. Sabíamos que no era posible (o, al menos, muy difícil) consensuar un único discurso, pero en los últimos tiempos cada vez era más difícil plantear otro tipo de lectura  alternativa por parte de algunas sensibilidades políticas. Este libro probablemente pueda ofrecer un cierto  impulso y cierta legitimidad a este otro tipo de  discurso alternativo.

 

3. Es un libro PROFUNDO,MUY  ELABORADO. Se nota el conocimiento, formación y experiencia del autor en sus labores profesionales y  públicas. No hay que olvidar que durante la época del Lehendakari Ibarretxe fue director de Derechos Humanos.

 

Esta rasgo de profundidad hace que se requiera  un mínimo conocimiento del lector. De hecho, son muchas las reflexiones especializadas que realiza como profesional del ámbito de la ley, y son muchas y largas las citas que se insertan en el libro, tan prolija como la bibliografía que ha utilizado para completarlo. Esto puede dificultar la lectura en algunos momentos. Pero el libro te atrapa y si es así, se salvan los obstáculos. Además, no es imprescindible leer todas las citas. En este sentido, el libro admite diferentes tipos de lectores, desde el ciudadano interesado por el tema  hasta personas  expertas en este ámbito de conocimiento.

 

4. Abre el camino a la ESPERANZA. En el libro prima la crítica rigurosa al trato desigual de las víctimas, pero abre una puerta a un  futuro esperanzador. De cara a este futuro, en concreto,  plantea la posibilidad de utilizar mecanismos extrajudiciales de reconocimiento y verdad para con las víctimas del Estado, teniendo en cuenta las perspectivas abiertas por la nueva legislación autonómica (CAPV y Navarra) y la nueva Ley de Memoria Democrática del Estado. Y se plantean posibles implicaciones entre la justicia penal, la justicia de víctimas y la justicia restaurativa, como vía para un futuro más justo ante las discriminaciones entre categorías de víctimas.

 


No hay comentarios: